Merkataritza triangelua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,28 KB

  1. Erromatarren aurreko herriak

Erromatarrak iritsi baino lehen (K.A. Lll. Mendean), Iberiar Penintsulan zeuden herri multzoak ziren, kultura anitzak eta desberdinak zituztenak (gaur ez dago informazio handirik). Garapen maila eta kulturari dagokionez, hiru multzotan sailka daitezke. Alde batetik, Iberiarrak, Penintsulako hego-ekialdean kokaturikoak, feniziar eta greziar zibilizazioen eraginarengatik, kultura konplexuagoa omen zuten: bizimodu hiritarrak, merkatariak, moneta… Baina erromatartzen lehenak izango dira. Bestetik, mesetetan eta mendebaldeko kostaldekoak, herri Zeltiarrak (zeltiberiarrak, lusitaniarrak…), Europatik etorritako indoeuroparrak. Garapen maila txikiagoa zuten: herri abeltzainak, tribu antolamendua… Hauetako zenbaitek (Numantzia aldekoek eta Lusoek adibidez), erromatarrei erresistentzia handia erakutsi zieten. Azkenik, Iparraldeko herriak (asturiarrak, kantabriarrak, baskoiak…), herriak kastroetan antolatzen zituzten eta garapen maila txikienekoak ziren (nekazaritza eta abeltzaintza xumea). Oro har, erromatarrek konkistatu zituen azkenak dira. Herri guztien desberdintasunak izan ere, denak Erromaren menpe amaitu zuten, haien bizimodua aldatuz.

2. Baskoiak

Egungo Nafarroa eta inguruetan Erromatarrak penintsulara iritsi aurretik bizi zen herri euskaldun aurre-erromatarra, ustez, Historiaurretik ezarria. Euskaraz mintzatzen ziren (hizkuntza ez-indoeuroparra) eta tributan antolatzen ziren (haien artean batasun politikorik gabe). K.A. 75. Urteaz geroztik, hau da, konkistaz geroztik, erromatarren menpe gelditu ziren, baina ongi moldatu zirela uste da (ejertzitoan baskoien presentzia aurki baitaiteke). Bizimoduaren arabera erromatarrek bi zonaldeetan banatu zituzten. Ager vasconum, hegoaldeko zein erdialdeko nekazariak, erromatartze prozesua sakon eta azkar jasan zuten, intereseko lurretan baitzeuden kokaturik (nekazaritza, merkataritza…) eta asentamenduak ugariak izan ziren. Saltus vasconum, mendialdeko baskoi abeltzaintzak, erromatarren eragin gutxi jaso zuten, hauentzat lur arrotzagoak baitziren; horregatik, asentamendu gutxiago egon ziren. Hala ere, baskoien lurraldea erromatartua izan zen K.A. I. Mendeaz geroztik eta horren aztarnak egun oraindik diraute.

3. Erromatarren konkista Hispanian

K.A. III. Mendetik, K.A. I. Mendera iraun zuen prozesu historiko bat da. Erromatarren lehen presentzia penintsulan, II. Gerra Punikoaren kontestuan kokatzen da, Mediterraneoaren kontrolerako Kartagoen aurka lehiatzen ari zen gerra. Orduan, Kartagok kostaldean zituen merkatal guneetatik hasi zuten konkista, kartagotarrak garaituz eta iberiarrak konkistatuz. Ondoren, Ebro haranetik iparraldera eta hortik, mesetaren konkistari ekin zioten. Zenbait herri zelten erresistentziei aurre egin izan behar zieten (Numantzia, Lusitania…). Azkenik, iparraldeko guneak konkistatu zituzten, konkistatuak izan ziren azkenak asturiar eta kantabriar lurraldeak izan ziren, Augusto lehen erromatar enperadorearen garaian, horrela Hispaniaren konkistari amaiera emanez.

Entradas relacionadas: