Merkataritza blokeak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 55,33 KB

 

5. I.U: BIGARREN SEKTOREA


MEATZARITZA, ENERGIA eta  INDUSTRIA

1. NATURA-BALIABIDEEN USTIAPENA : MEATZARITZA

  • Baliabide esaten diegu gizakiontzat baliagarriak eta onuragarriak diren produktu naturalei (eguzkia, basoak, ur geza…).

  • Natura-baliabideen artean mineralak daude. Mineralak ateratzeko beharrezkoak dira jarduera batzuk. Jarduera horien multzoari meatzaritza deritzo. Eta meatzaritza ezinbestekoa da bigarren sektorea garatzeko.

  • Meatzaritzaren gaur egungo egoera.

Inbertsio handiak egiten dira baliabide mineralak ustiatzeko.

→ Meatzaritzak eragin handia du ingurumenean.

→ Meategiak agortu egin daitezke.

Herrialde azpigaratuetan gatazka armatuak eta gizarte-desorekak eragiten ditu, meategiak kontrolatzeko.

2. ENERGIA-ITURRIAK

  1. Energia


    -

    Iturrien sailkapena

Iraupena kontuan hartuta,

Berriztagarriak edo agortu ez direnak (hidraulikoa, eguzki-energia, haize-energia…)


Berriztaezinak: kantitate mugatuan daude naturan eta ezin dira epe laburrean berriztatu (uranioa, ikatza, petrolioa eta gas naturala).

Nondik lortzen diren kontuan hartuta:

Energia primarioak: zuzenean lortzen ditugu naturatik (ikatza, petrolioa, uranioa      eta energia berriztagarriak)

Energia sekundarioak : energia primarioen bidez sortzen dira (argindarra,

gasolina, gasolioa…).

Ekoizpenaren eta kontsumoaren arteko desorekak.

Hornitzaile handienetakoak: LPEE herrialdeak besteak beste.

Ekoizle txikiak baina kontsumitzaile handiak: Japonia, EB, Txina eta India.

Ekoizle eta kontsumitzaile handia: Estatu Batuak.

3. ENERGIA BERRIZTAEZINAK

Eragin handia dute ingurumenean.

Petrolioa eta gas naturala.

Petrolioaren erreserba  handienak Pertsiako Golkoan, Venezuelan eta  Kanadan daude.Gasaren erreserbak Ekialde Ertainean eta Errusiar Federakundean nabarmentzen dira.

Ikatza. Txinan, Errusiar Federakundean etaIpar Amerikan daude erreserba handienak.

Uranioa. Herrialde garatuak dira ekoizle nagusiak; esaterako, Frantzia, Estatu Batuak eta Japonia. Horiei Txina eta India gehitu zaizkie azken urteetan.

4


ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

    Energia berriztagarriek kalte txikiago egiten diote ingurumenari, baina zaila da biltegiratzea eta hornidura irregularra edo etena izaten da.

Garrantzitsuenak hidraulikoa, geotermikoa, haize-,eguzki-,biomasa-, eta marea-energia dira.

5

. INDUSTRIAREN SORRERA ETA GARAPENA

Bigarren sektoreko jarduera nagusia industria da. Industriak natura-baliabide bat –hots, lehengaia- produktu landu bihurtzen du.

Industriaren sorrera.

Industria XVIII. Mendearen azken hamarkadetan sortu zen Ingalaterran. Ekoizpen modu berri bat izan zen, eta honako ezaugarri hauek izan zituen:

Berrikuntza teknikoak: lurrun-makina, labe garaiak….

Lanaren banaketa: ekoizpena fasetan banatu zen, eta fase bakoitzaz langile espezializatuak arduratzen ziren.

Eskala handiko ekoizpena: produktuak kantitate handian hasi ziren ekoizten, eta ondorioz salmenta-prezioak jaitsi ziren, eta nazioarteko merkataritza garatu zen.

Industrializazioak ekonomia eta gizarte aldaketa sakonak ekarri zituen (“Industria Iraultza”)→nekazariak  hirietara joan ziren (“landa exodoa”) fabriketan lan egitera → hiriak izugarri handitu ziren

Lehenbiziko fase honetan Ingalaterratik Europako beste herrialde batzuetara zabaldu zen industrializazioa; hala nola, Frantziara, Alemaniara eta Belgikara.

Industrializazioaren bigarren fasea.

XIX. Mendearen amaieran gertatu zen, Estatu Batuetan eta Forden ereduan ( Ford automobil fabrikako eredua) oinarrituta.Forden ereduak ezaugarri hauek gehitzen zituen:

→Kate-ekoizpena.

→Masa-kontsumoa: ekoizpena gehiago handitzearen ondorioz, prezioek gehiago egin zuten behera→jende askok eskuragarri izan zituen produktuak.

Bigarren fase honetan industrializazioa zabaldu zen Mendebaldeko Europara,Estatu Batuetara eta Japoniara.

Industria motak.

6


GAUR

E

GUNGO INDUSTRIA-SISTEMA. EZAUGARRIAK

Azaldu Forden osteko industria-ereduaren ezaugarriak.

1-1970 urteetatik aurrera (petrolioaren krisiaren ostean) industria-ekoizpenaren eredu berria

2-Teknologia eta industria berrien garapenean oinarritzen da.  Eta horretarako gero eta gehiago inbertitu behar da IGB-n (=Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza).

3-Kontsumitzailearen gustuak asetzen ditu

4-Ekoizpen-sistema malgua, automatizatua eta oso espezializatua

5-Sistema hau herrialde garapenaren adierazlea da

Definitu:

Nanoteknologia: oso gailu elektroniko txikien fabrikazioa,baita ordenagailu azkarragoak eta gure odolean zehar zirkulatuko duten nanomakinak (milimetro baten milarena)ere.

Globalizazioa: munduko herrialdeen interdependentzia eta integrazio handia, ekonomiaren bitartez.

Industriaren tertziarizazioa: hirugarren sektoreko presentzia gero eta handiagoa da enpresak ondo funtziona dezan (adibidez, marketina, diseinua, ikerketa..).

Enpresa multinazionala: enpresa handi bat da, filialak dituena herrialde askotan.

Zer da eta nola sortzen da ekoizpenaren deszentralizazioa (deslokalizazioa)? Produktu baten ekoizpenaren faseak leku ezberdinetan egiten da. Enpresek horrela egiten dute kostuak murrizteko.

8


DESLOKALIZAZIO-PROZESUA

Enpresa baten ekoizpen-jarduera guztiak edo batzuk herrialde batetik beste batera eramatea da industria-deslokalizazioa. Deslokalizazioaren helburua da kostua ahalik eta gehien murriztea, eta ahalik eta etekin handien lortzea.

9. INDUSTRIA-POTENTZIAK

Desoreka geografiko handiak ditu munduko industria-ekoizpenak. Herrialde gutxi batzuetan biltzen da guztizko ekoizpenaren % 85. Herrialde horiek honako hauek dira:

Potentzia tradizionalak, hau da, Estatu Batuak, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Italia eta Japonia.

→Txina: deslokalizazioaren ondorioz, munduko industria potentzia nagusia bilakatu da.

India,Brasil, Hegoafrika eta Errusiar Federakundea.

5. I.U: BIGARREN SEKTOREA .INDUSTRIA EBn,  ESPAINIAn eta EAEn

1 INDUSTRIA EBn

Industria-potentzia nagusietako bat da.

EBko herrialdeek merkatu garrantzitsua  bermatzen dute beren produktuetarako.

Industriak  %25eko ekarpena egin dio BPGdri.

Biztanleria aktiboaren %22,1  ari da jarduera honetan, baina ehunekoa jaisten ari da

Alemania da EBko herrialderik industrializatuena. Eta atzetik ditu Erresuma Batua, Frantzia eta Italia.

Ekialdeko Europako herrialdeetan industriak garrantzi handia du ekonomian eta enpleguan. Gainera, Mendebaldeko Europako fabrika asko herrialde horietara mugitu dira,besteak beste Txekiar Errepublikara eta Hungariara.

Erronkak:

Gehiago inbertitu behar da ikerketan eta berrikuntzan.

Enpresa ertain eta txikiei finantzaketarako erraztasunak  eman behar zaizkie..

Energia gutxiago kontsumitu eta ingurumen-kutsadura murriztu behar da.

2 INDUSTRIA ESPAINIAN

2007an hasitako munduko ekonomia-krisiak eragin handia izan du Espainian.

2013an biztanleria aktiboaren %13k egiten zuen lan jarduera honetan, eta %6k eraikuntzan

Urte horretan industriak ekarri zuen BPGdren %16,1, eta eraikuntzak, berriz, %5,2.

Autonomia Erkidegoak kontuan izanik, Katalunia, Madril, EAE eta Valentzia dira industrializatuenak.

Ekoizpen-balio handieneko industriak elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak dira.Industria kimikoa eta automobilgintza ere garrantzi handikoak dira.

3 INDUSTRIA EAEn

Azken urteotan, Euskadik zenbait ekonomia-krisi izan ditu, azkena 2008tik 2014ra bitartean.

Sektore kaltetuenak industria astuna (altzairua ekoizten duena) eta itsasontzigintza izan dira.

Inbertsio handiak egin dira I+Gn (Ikerketa eta Garapena) sektorea modernizatzeko.

Garrantzi handiko sektoreak automobilgintza eta makina-erreminta dira.

Azken hamarkadetan, kanpo-merkataritza garatu da, eta ekoizpenaren zatirik handiena esportatu egiten da. Bestalde, herrialde emergenteen merkatuetan (Txinan, Mexikon, Indian eta Brasilen)ekoizpen-instalazioak ireki dituzte.

EAEko industria hirien inguruetan biltzen da batez ere.

Multinazionalek fabrika dituzte, baina enpresa txikiak eta ertainak dira nagusi.

Gainera, bertako enpresa-eredu bat sortu zen Arrasaten, 1956. Urtean, Kooperatibak hain zuzen ere. Gaur egun, kooperatibak garrantzitsuak dira.

6. I.U: HIRUGARREN SEKTOREA .ZERBITZUAK

1.-Zerbitzuen garrantzia

Jarduera jakin batzuk zerbitzuak dira eta ez dituzte ondasun materialik sortzen ezta pertsonen eta enpresen premiak asetzen. Hirugarren sektoreak gero eta garrantzia handiagoa du. Ekonomia eta enplegua tertziaratzen ari dira. Gero eta garapen handiagoa orduan eta garrantzia handiagoa izango du zerbitzuen sertoreak (=hirugarren sektorea).

2.-Zerbitzu motak

Bi motatakoak izan daitezke →

Zerbitzu publikoak: estatuak ordaintzen ditu zergen bidez, helburu da gizartearen funtzionamendua antolatzea eta gizartearen oinarrizko premiak asetzea

Zerbitzu pribatuak: enpresa pribatuek eta pertsona partikularrek eskeintzen dituzte eta kontsumitzaileek ordaintzen, helburua da etekin ekonomikoa lortzea

3.-Zerbitzuen deslokalizazioa

Hirigunetan bildu izan izan dira zerbitzuak bertan kontsumitzaile enpresa eta estatuaren administrazio jarduera gehiago daudelako. Enpresa kualifikatuenak eta aurreratuenak metropoli barruti handitan kokatzen dira eta bertan negozio barrrutiak osatzen dituzte bertan. Kumunikazioen eta garraioen aurrerapenak eragin handia ekarri ditu zerbitzuen kokapenean, deslokalizatzeko aukera eman die hau da, enpresa kualifikatuenak herrialde garatuetatik garapen bidean dauden herrialdeetara deslokalizatuko  dira. Eskulanak ere merkeagoak dira

4.-Merkataritza jarduera faktoreak

Merkataritza deritzo ekoizleen eta kontsumitzaileen artean ondasunak eta zerbitzuak trukatzeko jarduera multzoari. Ekonomia jarduera garrantsitsuenetako bat herrialderen garapenarekiko eta aberastasunarekiko proportzionala da BPG egiten dion ekarpena (esta frase no la entiendo le pregunto a Lorea el lunes besoss <3)

Hiru faktore→

Garraioen eta garraioen azpiegituren garapena: garraiobide moderno batek eta komunikazio sare on batek erraztu egiten du merkataritza trukeak

Biztanleria dentsitatea: gero eta gende gehiago orduan eta merkatu aukera gehiago

Pertsonen erosteko ahalmena: Gero eta ahalmen gehiago orduan eta kontsumo gehiago

5.-Barne eta kanpo merkataritza

MERKATARITZA

Barne merkataritza

Herrialde baten mugen barruan

Txikizkariak:
Merkatariak. Salgaiak zuzenean saltzen dizkiote kontsumitzaileei proportzio txikian

Handizkariak:
Merkatariak eta enpresak. Kantitate handiak erosten dizkiete ekoizleei gero txikizkariei saltzeko, merkatu zentralera joan behar dira txikizkariak produktuak erosteko

Kanpo merkataritza

Herrialdeen artean

Inportazioak:
atzerrian erositako produktuak

Esportazioak:
beste herrialdeetan saltzen diren produktuak

6.-Munduko merkataritza antolamendua

Itunen bidez dago araututa munduko merkataritza, munduko merkataritza erakundean ezartzen dira, honen helburua da nazioarteko merkataritza sustatzeko itunak egitea da, honen bidez merkataritza mugak kentzeko eta jarduera desleialak ezabatzeko, merkataritza blokeak sortuz:

Merkataritza askeko eremua: zenbait herrialdek osatzen dute eta herrialde hauek ez dute aduanako zergarik ordaintzen bere ondasunak salmentarako erabiliko direlako, hortaz, ondasunak libre zirkula dezakete

Aduana-batasuna: merkataritza askeko eremu bat da, kideen artean muga zergak ezabatzeaz gain aduana politika bateratu bat ezartzen da kide ez diren herrialdeen aurrean

* Lurralde Petrolio Esportazio Erakundea (LPEE)

7.-Munduko merkataritza polarizazioa

Munduko merkataritza biziki hazi globalizazioaren ondorioz dena den ez dio etekin bera ekarri herrialde guztiei. Geratutako herrialdeen eta suspertzen ari diren herrialdeen artean merkataritzaren %85-a gertatzen da

8.-Merkataritza ardatz berriak

Tradizioz EB, Estatu batuak eta Japonia izan dira merkataritza eremu handiak.  XX.Mendearen geroztik, globalizazioaren ondorioz, herrialde industrializatuen berrien artean txina dugu hazkundearen eta 2007-an hasitako krisiaren ondorioz

Estatu batuak eta Txina ardatza

Merkataritza ardatz berriak→ suspertzen ari diren herrialdeak(Txina, Asia)

9.-Europar batasuneko merkataritza

Munduko merkataritza potentzia nagusienetako bat da EB eta munduko esportazioen %20 baino gehiago egiten du

Esportazioak:

(Barruan) EB-eko herrialdeen esportazioen %71 egiten du

(Kanpoan) Estatu batuak, Txina eta Suitza

Alemania da EB-eko esportzaile liderra

Inportazioak: Estatu batuetatik, Txinatik eta Errusiatik

Industria ondasuna da EB-eko esportazioen %86a→ makinak produktu kimikoak

EB-nak merkataritza itunak negoziaten ditu beste herrialde batzuekin

10.-Zer dira garraio zerbitzuan

Zerbitzuen sektoreko funtsezko jarduera da garraioa. Pertsonak eta ondasunak alde batetik bestera eramaten data

Garraioak: garraiorako erabiltzen diren ibilgailuak → Trena

Azpiegiturak: Garraiobideak ibiltzeko beharrezkoak diren elementuak → trenentzako trenbideak eta geltokiak, hegazkinenetzako aireportuak eta itsasontzietako portuak.

11.- Garraioen eginkizunak

Eginkizun ekonomikoa:

Garraioak aukera ematen du produktuak trukatzeko eta biztanleak lekuz aldatzeko.

Oinarrizkoa da beste ekonomia-jarduera batzuetarako, adb.: turismoa

Ekoizpena deslokalizatzeko prozesuan

Eginkizun soziala:
Sustatzen ditu giza harremanak eta munduko beste leku batzuetako produktu exotikean ezagutza

Eginkizun politikoa:

Garraio-sare trinko eta orekatu bat, izatea lagungarria da lurralde bateko biztanleak bazeko

Garraio-azpiegitura jakin batzuk kontrolatzeak, handitzen du herrialde baten balio estrategikoak

12.- Garraio sarea

Ibilagailuen zirkulaziorako sortutako azpiegituran multzoa da garraio-sarea. Zenbait nodo eta ardatze edo linea ditu. Nodoak elkarrekin lotzen dituzten bideak dira ardatzak edo lineak.

Garraio-sare bat eraginkorra izateko, beharrezkoa da:

Sare trinkoa izatea, nodo eta ardatz ugari izatea

Konketagarritasun handia izatea

Irisgarritasun ona izatea

13.- Turismoa

Pertsonek aisiagatik edo arrazoi pertsonal edo profesionalengatik beren ohiko bizilekutik kanpo egiten duten bidaia da turismoa. 2013an, munduko BPGdaren % 9 ekarri zuen turismoak eta esportazioen % 6. Onurak:

Negozio eta enplegu aukera sortzen ditu

Balio ekonomikoa ematen die natura- eta kultura-ondareei eta odarea gordetzen

laguntzen du,

Kulturen arteko ezagutza sustatzen du

Ondorio negatiboak:

Itsasertzeko turismoak eragin handia izan dezake ingurumenean. Izan ere, berekin dakar eraikuntza eta azpiegitura asko eraikitzea eta handitzen du tokiko biztanleria.

Turismoaren bilakaera

XX. Mendearen bigarren erdialdetik aurrera egin zuen gora turismoak. Garai hartan, orokortu ziren gizarte aurrerapenak -hala nola, oporraldi ordainduak izateko eskubideak- herrialde garatuetan.

Motak

Aisialdiko turismoa, arrazoi pertsonalengatik egiten den turismoa eta turismo profesionala

HIRUGARREN SEKTOREA ESPAINIAN eta EAEn

Espainia

Espainiako merkataritza.

Ekonomiako jarduera garrantzitsuenetako bat.

- Herrialdearen aberastasunari ekarpen handia egiten dio, %32,3 hain zuzen ere.

- Enpleguaren aldetik, biztanleria landunaren %16,5ek egiten du lan merkataritzan. -Barne-merkataritzan saltoki handiak gero eta garrantzitsuagoak dira, baina txikizkako merkataritzan langile askok lan egiten dute.-Bestalde, merkataritza elektronikoa eta frankiziak asko hazi dira azken urteetan.

- Kanpo-merkataritzari buruz azpimarratu behar da merkataritza-balantza negatiboa dela. Honetaz aparte, nazioarteko salerosketa gehienak EBko herrialdeekin egiten dira, batez ere Frantzia- eta Alemaniarekin.

Garraioak.

-Trenbide-sareak erradialak dira (Madril dute erdigunea)/Trenak modernizatzea eta abiadura handiko lineak zabaltzea dira helburu nagusiak.

- Salgaien zirkulaziorako portu nagusia Algecirasekoa  da.

- Aireportu nagusiak Adolfo Suarez Madril-Barajas, Bartzelonakoa eta Palmakoa dira.

Turismoa.

-Munduko  hirugarren turismo-potentzia da.

- BPGd-aren %10,5 inguru sortzen du.

-Biztanleria aktiboaren %12k lan egiten du turismoan.

- Turismo moten artean, eguzki- eta hondartza-turismoa izan da ohikoena. Baina XX. Mendearen azken hamarkadatik beste mota batzuk garatu dira; esaterako, negozio- , kultura- ,landa- ,osasun- eta ongizate-turismoa.

Beste zerbitzu batzuk.

-Informazioaren eta komunikazioen zerbitzuak oso azkar garatu dira azken urteotan. -Telekomunikazioen enpresen artean, Telefonica munduko nagusietako bat da.

- Enpresetarako zerbitzuak: aurrekoekin batera, gehien hazten ari direnak.

Gizarte-zerbitzuak: asko publikoak dira, nahiz eta GKE-ek eta erlijio erakunde batzuek ere eman arren.

- Estatuko Administrazioaren zerbitzuak: ugaritu egin dira erakunde publikoak, baita funtzionarioak ere (Estatukoak eta Autonomia Erkidegokoa ere bai).

-Finantza-zerbitzuak: Espainiako banku nagusiak Banco de Santander eta BBVA dira / Burtsa nagusia Madrilgoa da.

Euskadi

Hirugarren sektorearen ezaugarriak.

-%70ek egiten du lan sektore honetan.

- BPGdri ekarpen handiena  egiten dio, % 70 hain zuzen ere.

-Merkataritza, garraioa eta turismoa dira hirugarren sektoreko jarduera garrantzitsuenak.

Merkataritza.

Oso garrantzitsua, bai langile kopuruaren aldetik, bai BPGd-rako ekarpenaren    aldetik.

Barne merkataritza: negozio txiki tradizionalak eta saltoki handiak (azken hauek hirietan edo hiri-eremuetan) badaude.

Kanpo-merkataritza: industria-ekoizpen gehiena esportatzen da.

Garraioa.

-Errepide-sarea: garatuta dago, salgaien %80 errepide bidez garraiatzen direlako.

-Trenbide-sarea: anitza eta heterogeneoa (Eusko Tren, RENFE, metroa eta tranbia)/ Gaur egun Abiadura Handiko Trena da erronka nagusia. Tren horrek EAEko hiriburuak lotuko ditu (Euskal Y-a delakoa).

-Portu nagusiak: Bilbokoa eta Pasaiakoa.

-Aireportuak: Loiukoa, Forondakoa eta Hondarribikoa.

Turismoa

Garrantzitsua izan da hondartzekin lotzen zena. Egun, aldiz, beste mota batzuk ere inportanteak dira: hiri-, kultura-,  gastronomia-, negozio- eta biltzar-turismoa.


Entradas relacionadas: