Merkataritza balantza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,28 KB

 

Industrializazioaren hedapena lortzeko baldintza batzuk bete behar ziren. Lehen bidea, Lehen Industria Iraultza zen. Industria sortzeko, aldez aurretiko manufakturaren tradizioarekin eta ikatz harrobiekin Hasiko da, horrela ura eskuragarri delarik (3 baldintza hauek betetzen zituzten lurraldeetan bakarrik emango Da). Aurreko balditzetan, teknologia guztiz transferitua izan zen, hau da, Ingalaterran erabiltzen ziren Makinak erabiliko dira kontinentean; eta fabrika antolaketa ere guztiz transferitua izango da, hau da, Ingalaterrako sistema kopiatuko zuten finantziazioa izan ezik. Beste herrialde guztiak II. Industria Iraultzan Parte hartu zuten.

Bigarren bidea, Bigarren Industria Iraultzan (=konkurrentzia) izan zen. Munduko prezioak (prezio Absolutuak) ekonomia aurreratuen prezioak ziren, hau da, BHak ezartzen zituen eta ondorioz, prezio Erlatiboak (beste lurraldeenak) BHak ezarritako prezioetara gerturatu behar ziren edo haiek finkatzen Zituzten. Industrializatzen ari ziren ekonomiak egiturazko aldaketak bultzatzen zituzten bai prezioetan eta Esportazioetan eta aldaketa horien eragileak garraioa eta merkataritza izan ziren. Prezio absolutuak prezio Erlatiboetara berdintzeko teknologia berria erabili zuten, hau da, produktu berriak eta eskala ekonomiak (berezko baliabideak edukitzea edo ez edukitzea ez da garrantzitsua). Hau lortzeko, produkzio-ahalmena Eskalari dagokion gainetik handitzen zen, produkzio-kostuak murriztuz. Bestalde, fabrikazio-seriea handitu Eta kostu-finkoak produkzio-bolumen handigo baten artean banandu ziren, prezio ertaina beheratuz. Hau Guztia zela eta, lurraldeen arteko konkurrentzia handitu zen Nazioarteko Harremanen bidetik. HEDAPENAREN HIRU BALDIDNTZA OROKORRAK MUNDUARI BEGIRA.

GARRAIO SAREA.
- Garraioaren ekarpena Industria Iraultzara salgaien garraio masiboa errentagarri bihurtzea izan zen. - Garraio mota ezberdinen hedapena.

# Trenbideak potentzia handia zuen eta abiadura azkarra.
# Itsasontzien aldaketa garrantzitsuena 1860.Urtean eman zen, burdinaren ordez altzairua
erabiliz, paleta gurpilen ordez helizea erabiliz eta lurrun galdera erabiliz.
# Telegrafo elektrikoa 1843.Urtean sortu zen eta urpeko kablea berriz, 1866an. Sarearen Zabalkuntza 1902ra arte eman zen eta ondorioa informazioaren (prezio/bolumen) zabalkuntza

momentu berean izan zen.
- Inbertsioa ozeanoen arteko kanaleak eraikitzeko erabili zen.

# Suezeko kanala (1859-1869) Ipar Atlantikoa eta Asia lotzeko.

# Panamako kanala (1881-1889-1914) Mendebaldeko kostalde amerikarra eta Japonia lotzeko. Ondorioak, garraio kostuen eta produkzio kostuen beherakada, Nazional eta Nazioarteko merkatuen Erakuntza trenbide sareekin, posizioko errenten desagerpena, kontinenteen arteko konkurrentziaren Zabalkuntza eta munduko geografia ekonomikoaren aldakuntza.
POLITIKA EKONOMIKOA.

Ekonomia politikoaren eztabaida nagusia merkantilismoa eta librekanbismoaren artean sortu zen. Alde batetik, merkantilismoa ondokoak defenditzen zituen: merkataritza kontrolatua, muga sari altuekin, Esportazio saristatua erabilz eta errenta/sarrerak Estatuaren Ogasunarentzat izakin. Bestalde, Merkataritzaren esplotazio-sistema, industria bultzatzeko, betiere estatuak araututa. Horretarako bolumena Sakrifikatu behar zuten, elkartruke monopolistikoa mantentzeko, hau da, merke erosi eta garesti saldu behar Zuten, gainera estatua prest zegoen elkartruke monopolistikoa mantentzeko betiere, muga-sariak Berarentzat zirelarik. Bestetik, librekanbismoak merkataritza askea defenditzen du, eskaintza agregatua Handitzeko eta partaide bakoitzak onura ateratzeko, baina bi baldintzarekin, kostu konparatiboa eta abantail Konparatiboa kontuan hartuz. Honek mugak ezarri zituen Ingalaterran:

- Ogasuna: mugazergak ezabatu zituzten, baina errentaren gaineko zerga berria ezarri zuten.
- Garauen britaniar legea: protekzionista zen kanpo konkurrentziarekiko (ogiaren prezioa Garestiagoa).
- Industrial kapitalismoa/Richard Cobden: benetazko soldata merketu behar zen, kontsumo Ondasunen prezioa beheratuz janaria erosi ahal izateko. Produkzio-kostuak merkatuz (soldatak

barne) konkurrentziaren ahalmenak handitzen ziren eta merkatuak zabaldu. Mugen ondorioak hauek izan ziren:

- 1842, sarrera barri bat sortu zen ogasunarentzat, hain zuzen ere, errentaren gaineko zerga (zerga zuzena).
- 1846, Corn Laws edo Garauen legeak abolituak izan ziren.
- 1849, Nabigazio legeak abolituak izan ziren.

- 1860, politika librekanbista zabaltzen hasi zen. COBDEN (BH) – CHEVALIER (FR)

HITZARMENA = lehen hitzarmenLIBREKANBISTA. BH eta Frantziaren artean libreganbismoa Aplikatzen hasi.

NAZIOARTEKO MONETA SISTEMA: URRE PATROIA.
Garai honetan dibisa bakarra libra esterlina zen. Libra esterlinak urrearen zirkulazio librea

bermatzen zuen,pertsona zein lurraldeen artean. Sistema honetan, Nazional Moneta bakoitzak balio finkoa Mantentzen zuen urrearekiko eta beraien artean. Nazio bakoitzean, baliokidetasun bat zegoen urre/zilar Erreserbaren eta jaulkitutako bilete kopuruaren artean. Erreserba maila, BPG eta inportazio/esportazio Kopuruaren funtzio zuzena zen. Urrea erakartzen bazuten, kreditu-oinarria zabaldu egingo zuten eta beraz, Zirkulazioan zegoen kopurua handitu egingo zen. BH-an, merkatal balantza, pagamendu balantzaren Araberakoa zen (sarrerak+ordainketak) eta 4 osagaiek osatzen zuten. 1) Salgaien balantza (inportazio + Esportazio). 2) Zerbitzuen balantza (flota, asegurua, turismoa ...). 3) Transferentzien balantza (dibisak, Donazioak). 4) Kapitalaren balantza (epe luze/laburreko inbertsioa). 4 osagai hauen saldoa positiboa bazen, Erreserbak handitu egingo ziren, eta saldoa negatiboa bazen, berriz, erreserbak gutxitu egingo ziren eta

beraz, zorra izango zuten. 

Entradas relacionadas: