Mendizabalen desamortizazioaren testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 18,36 KB

Aurrean dugun testua Juan Álvarez de Mendizabalek Ma Kristina Erreginordeari bidalitako dekretuaren azalpena da, ea honek onartzen zuen. Elizaren ondasunen desamortizazioak ekarriko dituen onurak da testuaren gaia, eta azalpenaren helburua, erreginordearen zalantzak gainditzea.SAILKAPENA:Gaia: Mendizabalek, desamortizatutako lurren salmenta onartzea proposatzen dio erregina gobernatzaileari, salmenta honek ekarriko dituen onurak azalduz.Testu-mota: Iturriari dagokionez, historikoa da, eta itxurari dagokionez, berriz, juridikoa da. Dekretua ( testu juridikoa ) Espainiari inposatu nahi zion erregimen liberalarekin bat dator: Konstituzioa, udal legea, desamortizazioak... Edukiaren arabera, ekonomikoa eta soziala da.Egilea : Juan Álvarez de Mendizabal da, liberal progresista. Ekonomian aditua eta bankero eta negozio gizonen laguna zelako, 1835ean Ma Kristinak deitu zion egoera militar, politiko eta, batez ere, ekonomiko zailari aurre egiteko, liberal moderatuen gaitasun eza zela eta. Ingalaterratik bueltatu (exiliatuta zegoen han) eta handik geroztik Espainian geratu zen. Askatasun ekonomikoaren aldekoa zen eta uste zuen “esku hilak”, espainiar nekazaritzaren atzerapenaren arrazoi nagusiak, zirela.Jasotzailea: Ma Kristinari zuzenduta dago eta Madrilgo Gazetan (“BOE”) argitaratu zen 1836an, beraz, testu publikoa.Data:.Isabel II.Aren erregealdian, hain zuzen ere bere ama Ma Kristinaren erregeordetzan. Herritar guztiek jakiteko, Madrilgo Gazetan argitaratua izan zen 1836ko otsailak 21 ean: lehenengo karlistada garaian.ANALISIA:Testuak desamortizazioaren helburuak eta horren bidez lortuko diren etekinak aipatzen ditu.-Lehen helburua Ogasunaren egoera konpontzea da. “Nazioaren jabego bihurtu diren ondasunak saltzearen” (1.Lerroa) xede nagusia Ogasun publikoaren egoera hobetzea da. Izan ere, Estatuaren zorra oso handia zen, eta dirua behar zuen lehen karlistadak sortutako gastuei aurre egiteko. Zorrak ez bazituzten ordaintzen ezingo zuten mailegurik lortu eta hauek funtsezkoak ziren ejertzito liberala ondo hornitzeko. Gerra irabaztea ezinbestekoa zen Isabel II.A tronuan mantentzeko eta liberalismoaren iraupena ziurtatzeko.

Mendizabalen helburua zen desamortizatutako ondasunen salmentatik ateratako diruarekin zorra ordaintzea.-Bigarren helburua ekonomikoa da; ondasun higiezinak saltzerakoan eta esku pribatuetara pasatzerakoan aberastasuna sortuko dute. Desamortizazioaren aurretik, Elizak zituen ondasunak ezin ziren salerosi; hori zela eta, ez zuten aberastasunik sortzen nazioarentzat.-Ondasunak saltzea “Hildako aberastasuna berpiztea da” (4.Lerroa) Mendizabalen ustez, lurrak merkaturatu eta kapitalizatzerakoan euren produktibitatea handituko da. Elizaren lurrak ( “hildako aberastasunak” ) saltzeak lur horien errendimenduak handituko zituen eta ondorioz, nazioaren aberastasuna. Dakigun bezala, horietako lur asko ez ziren lantzen eta jabe berriek landuko zituztelakoan zeuden. Nekazaritzaren produkzioaren hazkundeak industria eta merkataritzarena sustatuko zuen. Desamortizazioari esker lurjabe bilakatutakoek, egoera hori mantendu nahi bazuten, ezinbesteko zen liberalen garaipena, bestela, Lurrak Elizari bueltatu beharko zizkioten.-Erregimen berriarentzat burgesiaren laguntza lortzea izango da dekretu honen helburu politikoa: “ lotura berri eta sendoak sortzea ” (7.Lerroa), hau da, desamortizazioaren ondorioz etekinak ateratzen dituztenak, Koroaren eta erregimen liberalaren alde egongo dira. Nekazari jabeen kopurua handituko da, eta erregimen liberalaren eta Isabel II.Aren tronuaren euskarria izango dira, haiei esker lurrak lortuko dituztelako .-Bukatzeko, erregimen berri honek gizarte oinarri zabal “jabe familia oparoa“ behar du, “gozamenak” (17.Lerroa) lortuko dituena. Izan ere, erregimen liberalaren oinarri soziala zabaltzea ezinbestekoa zen, oraingoz oso oinarri eskasa baitzuen eta Isabelen tronua kolokan baitzegoen.

TESTUINGURUA:Fernando VII.A hiltzean bere alaba Isabel, hiru urteko umea, utzi zuen tronuan, eta bere ama Maria Kristina izendatu zuten erregente. Karlos Maria Isidro eta bere jarraitzaileak egoera honen aurka altxatu ziren, eta Lehen Karlistadari hasiera eman zioten.-Gerra Karlista zela eta, Ogasunaren egoerak okerrera egin zuen, eta Estatuak dirua lortu beharra zeukanez, Mendizabalek Elizaren ondasunen desamortizazioa abian jarri zuen.-Helburuei dagokienez, helburu ekonomiko, politiko eta sozialak izan zituen. Xede ekonomiko nagusia dirua lortzea zen, Isabel tronuan mantentzeko eta liberalismoa ziurtatzeko beharrezkoa baitzen Gerra Karlista irabaztea, eta horretarako armada ondo hornitu beharra zegoen. Zor publikoa ezabatzea, Ogasunaren egoera hobetzea eta Espainiako ekonomia sustatzea ere helburu ekonomikoen artean zeuden.-Helburu politikoei dagokienez, liberalismoa zabaltzea eta Elizari boterea kentzea nabarmendu ziren, eta liberalismoaren aldeko lurjabe ertainen klase bat sortzea zen helburu soziala.-Desamortizazioaren prozesuari dagokionean, kleroaren ondasunak nazionalizatu ondoren, merkaturatu egin behar ziren; horretarako, lurrak enkante publikoan saldu ziren, horrela behar zen dirua berehala lortuko zelakoan.-Baina emaitzak ez ziren nahi izan ziren bezalakoak izan. Ekonomia arloan, Ogasunak hobera egin bazuen ere, ez zen nahi bezainbeste diru atera. Helburu soziala ez zen lortu, eta jabego egiturak berdin jarraitu zuen. Helburu politikoei dagokienez, Lehen Karlistada irabaztea lortu zen, horrela liberalismoa mantenduz. Elizak ondorio larriak jasan zituen, klero erregularra ia desagertu egin baitzen, eta klero sekularra Estatuko funtzionario bihurtu zen.

ONDORIOAK:Antzinako erregimenaren erorketa eta Estatu liberalaren eta gizarte burgesaren sorrera suposatzen ditu testu honek.

Helburuak ez dira beteko. Ezinezkoa zen zor publikoa ezabatzeko adina diru lortzea eta, aldi berean, nekazariei lurrak eskaintzea, hauek ez baitzuten lur horiek ordaintzeko dirurik. Modu bakarra zen lurrak alokairu enfiteutikoen bidez (epe luzerako kontratuak; Flores Estradak bultzatutakoa) nekazariei banatzea. Baina horrela estatuak dirua ez zuen bat-batean lortuko, baizik eta epe luze batean, errentak jasotzen zituen heinean. Gobernuak, ordea, dirua azkar lortzeari eta burgesia dirudunaren laguntza lortzeari eman zion lehentasuna, eta konfiskatutako ondasunak enkante publikoan, saldu zituen. Hau dela eta, nahiz eta lurren prezioa behera egin, nekazari gehienek ezin izan zituzten erosi.

Inbertsioak egiterakoan ez zen industria kontuan hartu, eta ondorioz, Espainiar industriaren atzerapena eman zen Europako gainerako herrialdeekiko.

Eliza eta Estatuaren arteko harremanak, desamortizazioaren ondoren, txarrak izango dira.

Entradas relacionadas: