Mendizabalen desamortizazio dekretua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,42 KB

 

DESAMORTIZAZIOA

Desamortizazio prozesua bere bizitasun Osoan gobernu progresistek gauzatu zuten Maria Kristinaren erregeordealdian (1836-37), Esparteroren erregeordealdian (1841-43) eta Biurteko Progresistan (1856-58) Espartero gobernu buru zela Isabel II.Aren adin nagusitasunean. Hala Ere, desamortizazio prozesuaren lehen urratsak Godoy balidoarekin hasi ziren 1798an.

Godoyren desamortizazioaren helburuak: Frantzia eta Erresuma Batuarekin izandako gerrak finantzatzea eta zerga Erreforma egitea. Elizaren ondasunetan eragina izan zuen. Etapa horrek mesede Egin zion errege ogasunari, 1600 milioi erreal inguru irabazi baitziren.

Bigarren etapa Mendizabal Ogasun Ministroarekin hasi zen 1836an 1844 urterarte (Narvaez moderatuak bertan behera Utzi zuenerarte). Mendizabalen desamortizazioaren helburu nagusiak: Zor Publikoa ordaindu eta Karlista gerrarako iturriak finantzatzea, liberalismoaren Giza oinarria zabaltzea (jende gehiago liberalismora erakartzea) eta Nekazaritza erreformatzea. Eragin handiena klero erregularraren ondasunetan eta 1841tik aurrera sekularrean ere. 3447 milioi erreal lortu ziren.

Prozesuaren hirugarren etapa Madoz Ogasun ministroak egin zuen desamortizazio-lege orokorra izan zen 1855an. Helburua: Estatuarentzat ondasuna ekartzea, mendizabalen moduan. Ondorioak: Elizaren, Udalerriaren eta ondasun komunaletan izan zuen eragina. 4900 milioi erreal Irabazi ziren saldutako ondasunen trukean.  Elizarekin harremanak gaiztoztu ziren.

Nazionalizazio eta salmenta prozesu Handi horrek hainbat ondorio izan zituen, hala nola:

1-Lur-jabe handien kopurua handitu egin Zen. Jabe berriek lursailetan eta etxeetan inbertitu zuten dirua, eta Desamortizazioa banaketa-
Irizpide gabe egin zen, diru sarrerak arinago Lortzeko. Prozesuak ez zuen lurraren jabetza egitura aldatu, eta beraz ez zen Nekazaritza erreformarik lortu. Lurra jabez aldatu zen baina jabetzen tamaina Ez zen aldatu, eta ez ziren modernizatu lurrak lantzeko moduak.

2-Jende aberatsak erosi zituen Ondasunak. Aristokraziak, goi mailako burgesak (merkatariak, bankeroak..), Armadako goi karguak. Nobleziak bere ondareak ugariagotu zituen.

3-Bertan behera utzitako lursail asko Landu ziren. Lursail gehiago zeuden eta ekoizpen handiagoa behar zen presio Demografiko handia zegoelako.

4- Kaltetuenak Nekazariak, Eliza eta Udalerriak izan ziren. Nekazariek errenta txikiko lursailak erabiltzen zituzten Ordurarte, baina desamortizazioaren ondorioz, errenta handiagoak ordaindu behar Izan zituzten lurrak lantzeko. Elizak ondare zati handi bat galdu zuen, eta Komentu asko itxi ziren. Azkenik, udalerriek diru-iturri nagusiak galdu Zituzten, udalerrien ondasunak, lugorriak eta ondasun komunalak pribatizatu Baitziren.

5- Ez zuen zorraren arazoa konpondu Baina bai hobetu zuen egoera

Erret estatutua

Subiranotasuna: monarkia. Eskubideak: Ez dira aipatzen.Erlijioa: ez da aipatzen. Sufragio zentsitario murriztua. Gorteak goi eta behe ganbera. Botere banaketa ez. Gobernu era; ez. Gutun Aitortua.

1837ko konstituzioa


. Eskubide gehiago.

Subiranotasun nazionala

Gorteak bi ganbera, sufragio zentsitario zabalagoa, Erregearen botere murriztuagoa eta gorteena gehiago, estatu akonfesionala. Botere banaketa erregearekin.

Udal Legea (alkateen elekzioa Sufragioz)

1845ko Konstituzioa

1- Subiranotasun partekatua erregearekin

2-Sufrazio zentsitario murriztua

3-Gorte bikameralak: Kongresua (suf. Zentsitarioa) eta senatua (erregeak)

4-Eskubide murrizketa

5-Erregearen botere zabala: botere legislatiboa partekatzen du,

6-Botere judiziala ez zen guztiz independientea

7-Estatu konfesionala. Erlijio Katoliko ofiziliala

Zentralismoa. (Estatu bakarra izateko legeak)

Guardia Zibila sortu

Udal LEgea: koroak aukeratu alkateak

ONDORIOAK (gaia)


-Militarren interbentzio konstantea politikan (NArvaez moderatua, espartero eta prim progresistak O’donnell alderdi Unionista)Alderdi politikoen errespetu gutxi orden Instituzionalarekiko, altxamendu militarrak boterrea heltzeko normalak bihurtuKOnstutzio aldaketa continuas: Ez da Konstituzio Nacional bat danok onartua finkatzen. Alderdi bakoitzak boterea hartzean bere Konstutuzioa ezarri.Erreginaren apoyo al alderdi moderado. Moderatuak Jaustean bera ere.Erregimen liberalaren garaipena eta finkapena  eta sistema estrukturatzne duten lege eta Instituzioen garapena.Liberalismo burguesa ezarri. Boterea burgesen esku (moderatu eta progresisten oinarria soziala baitira). Aurrerago Seiurtekoan  liberalismo demokratikoa Antolatzen saiatuko da.Nekazaritza aldaketa sakonak. DesamortizazioakIndustria iraultza (trenbidea, instituzio Finantziero modernoak…) Estatuaren modernizazio ekonomikoa.Aldaketa sozialak (klase gizartea) eta kulturalak.

Entradas relacionadas: