Mendizabalen desamortizazio dekretua

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,42 KB

 

3. TESTUA: MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIO DEKRETUA (1836-02-21)

Testu hau 1836ko Mendizabalen Desamortizaziorako Dekretuaren hitzaurrearen zati bat da. Mendizabal ministroak elizari kendutako jabetzen salmentak estatuarentzako izango lituzken onurak azaltzen ditu.

1. Kokapena

Testu motari dagokionez, jatorriaren aldetik lehen mailako informazio iturria da; formaren aldetik, juridikoa da dekretu bat delako; gaiaren aldetik, ondorio ekonomikoak dituen neurri politikoa da. Egilea bakarra da, Juan Álvarez de Mendizabal ministroa. Hartzailea bakarra da, Maria Cristina erreginaordea eta helburua publikoa du. Garaiari dagokionez, Madrilen idatzi zen 1936ko otsailaren 21ean, eta Madrilgo Gazetan, garai hartako Boletin Ofizialaren parekoa zen aldizkarian argitaratu zen. Helburua berriz, eliza eta udalei desjabetutako lurren salmentak ekarriko lituzkeen onurak azaltzea da, Maria Cristina erreginaordeak dekretua onartu dezan.

2. Analisia

Testuaren gai nagusia Ma Cristinari (andere) legea onartzeko arrazoiak azaltzea da; bertan, legearen zergatia eta ekarriko lituzken onurak azaltzen dira.

Lehenengo paragrafoan desjabetu diren lurrak (Nazioaren jabego bihurtu diren ondasunak) zergatik saldu behar diren argitzen da. Desamortizazio bidez eskuratutako elizaren eta udalen lurrak dira. Mendizabalek saldu egin nahi ditu eta horretarako hainbat arrazoi ematen ditu: Ideologia liberalaren planteamendua dela (emandako hitza betetzea); politika fiskal zaharkituak eta Gerra Karlistak handitu duten ogasunaren arazoari (zor nazionalari) irtenbidea ematea; landu gabe zeuden lurrak lantzea, lur hilak direlakoak (hildako aberastasuna); industrializazioa bultzatzeko dirua lortzea (industriako eta zirkulazioko oztopoak kentzea); herritarrek (lurjabe bihurtu ostean) nazioarekiko, ordena liberalarekiko eta Erreginarekiko atxikimendua sendotzea. Beraz, Ma Cristina konbentzitzeko mota ezberdineko arrazoi ekonomiko, sozial, politiko eta sentimentalak ematen ditu .

Bigarren paragrafoan aipatutako argudioak errepikatu eta ondasunak saltzeak ekarriko lituzteen onurak aipatzen ditu: zorra murriztea, Erreginaordeari maitasuna erakutsiko liokeen lurjabeen klase bat sortzea -horrela haien babesa lortuko zen-. Ez du aipatzen, nahita, elizaren boterea murriztea ere nahi duela.

3. Testuingurua

1833. Urtean Fernando VII.A hiltzean, bere alaba Isabel II.A ezarri zen erregina bezala, baina bere tio Carlosek tronua eskatu zuen. Modu honetan gerra zibil bat hasi zen karlista –Carlosen aldekoak- eta isabelinoen –Isabelen aldekoak- artean. Carlosek absolutisten babesa zeukan, hauek Antzinako Erregimenarekin jarraitzea defendatzen zuen. Isabelinoak berriz, liberalismoaren alde zeuden; edo hobeto esanda Ma Cristina erreginaordeak, testuaren hartzaileak, beharrak eraginda liberalen alde egin behar izan zuen. Lehenik eta behin liberal moderatuak (Martinez de la Rosa) eta gero liberal progresistak (testuaren egile den Mendizabal, adibidez). Modu honetan, gobernuan liberalak ezarri ziren eta hurrengo urteetan Espainian liberalismoa kontsolidatuko zuten erreformak egin zituzten.
Erreforma horien barruan kokatzen da aztertzen ari garen Mendizabalen Desamortizazio Dekretua.

Garai hartan ogasuna jota zegoen, hirugarren estatuak -herri xeheak- bakarrik ordaintzen zituen zergak, heuek ezin zuten zerga gehiago ordaindu eta gerra gastuak altuak ziren. Ondorioz, ezhoiko sarrerak lortzeko bide bakarra elizak (komentu, monastegi...) eta udalek mendeetan zehar pilatzen joan ziren lurrak desamortizatu eta saltzea zen. Lehenago Godoyk ere egin zuen desamortizazio bat, baina 1836ean Mendizabalek eta 1855ean Madozek bultzatukoak dira garrantzitsuenak.

Mendizabalen desamortizazioak hiru helburu izan zituen. Alde batetik, Gerra Karlista finantzatzeko beharrezkoak ziren baliabideak lortzea horrela zor publikoari aurre egin ahal izateko. Beste aldetik, erdi mailako lurjabeak, teorian lurrak erosi behar zituztenak, liberalismora erakartzea. Hortaz aparte, elizaren errentak gutxituz haren boterea ahultzea. Horrela egin zen eta, lurrak nazionalizatu ostean, enkante publikoan saldu zituzten, baina gutxi batzuen eskuetara iritsi ziren bakarrik.

4. Ondorioak

Operazio honek garrantzia erlatiboa izan zuen. Elizaren ondasunak nazionalizatu eta enkante publikoan saldu baziren ere, estatuak elizaren kultoaren gastua eta elizgizonena bere gain hartu behar izan baitzuen. Gainera emaitzak ez ziren nahi bezalakoak izan. Gerra Karlistan garaile irtetzeko balio izan bazuten ere, ez zuten diru askorik eskuratu. Azken finean onura gehien atera zutenak lurrak erosi ahal izan zituzten burges eta nobleak izan ziren. Beraz, kasu askotan lur horiek eskuz baino ez ziren aldatu edota elizak berak erosi zituen. Nobleziak bere lur kopurua handitu zuen eta burgesiak lur jabetza handiak eskuratu zituen.

Talde kaltetuena nekazariena izan ziren. Frantzian ez bezala, hemen ezin izan zituzten erosi lantzen zituzten lurrak eta, gainera jabe berriei ordaindu behar zizkieten zerga eta errentak altuagoak ziren.

Honetaz gain, desamortizazioak ez zuen Espainiako nekazal munduaren produktibitate eskasa eta atzerapena konpondu, ezta egitura ere, latifundioak handitu baitziren eta jornalarien kopurua oso altua izaten jarraitu zuen. Bildu zen dirua ere ez zen nahikoa izan industrializazio prozesua bultzatzeko

Entradas relacionadas: