Mendizabalen desamortizazio dekretua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,13 KB

 


  • HAMARRALDI GAITZESGARRIA

Fernando VIIak gogor zapaldu zituen liberalak. Zapalkutza hark  mendeko lehen erbestealdi politiko handia ekarri zuen, behera gelditu ziren Hirurteko Liberalean onartutako legeak eta berrezarri egin ziren Erregimen Zaharreko erakundeak, Inkisizioa izan ezik.

Herri Ogasunaren egoera penagarria zen, Independentzia Gerraren, zor publikoa handitzearen eta Ameriketako jabetzen galeraren ondorioz. 1828an, erreforma ekonomiko eraginkor bat egitea lortu zuen Luis Lopez Ballesteros Ogasuneko ministroak.:

-Estatuaren Aurrekontu Orokorra prestatu zuen

-San Karlos Bankua desegin eta San Fernando Bankua sortu.

-Espainiako Merkataritza Kodea argitaratu zuen.


MARIA KRISTINAREN ERREGINORDETZA


Fernando VIIaren heriotzaren ondoren, haren alaba Elisabet II.A izendatu zuten Espainiako erregina, hiru urte besterik ez zituela. Elisabeten ama Maria Kristina Borboikoak botere absolutuak bereganatu zituen. Horrela, tronua alabarentzat gorde zezaten bermatu nahi zuen, Karlos Maria Isidro erregegaiaren aldekoak matxinatu zirela ikusirik.


  • Lehen Karlistaldia

Karlistak eta liberalak borrokatu ziren elkarren kontra:


-Karlista edo apostolikoek landa eremuetako lurjabe txikien sektore zabalen eta kleroaren babesa izan zuten. Karlos Maria Isidroren eskutik monarkia absolutista ezartzearen alde, katolizismo kontserbadorearen alde eta foralismoaren alde zeuden. Geografikoki, Penintsularen iparraldeko erdialdean zuten nagusitasuna,bereziki Euskadin eta Nafarroan, Katalunia Iparraldean eta Maestrazgon.


-Liberalek, isabeldar edo kristino zeritzenek, jarraitzaile gehiago izan zituzten hiri inguruetan, burgesen artean eta nobleziako sektore zabaletan. Printzipio liberalen eta, gehienek, zentralismoaren alde zeuden.

Tomas Zumalakarregi jeneralak osatutako gudarostea Euskadi eta Nafarroa ia osoan nagusitu zen. Beste gune karlista batzuk nabarmendu ziren Kataluniako Pirinioetan eta Maestrazgon. Zumalakarregi 1835ean hil zen, Bilboko setioan; liberalek zuten kontrolpean Bilbo, inguru hartako gainerako hiriburuak bezala. 1836an, pixka bat orekatu zen bi taldeen arteko egoera, liberalek baliabide hobeak zituztelako karlistek baino. Baldomero Espartero jeneralak, isabeldar indarren buruak, garaipena lortu zuen Lutxanan, eta karlistek Bilbori ezarria zioten sesioa altxatzeko bidea eman zien garaipen hark.

1839ko abuztuan, Rafael Maroto jeneral karlistak akordioa sinatu zuen Esparterorekin: Bergarako hitzarmena. Elkarrekiko adiskidetasuna sinatu zuten bi alderdiek, eta gerran lortutako enplegu, maila eta dominak aitortu zizkien Gobernuak karlistei.


  • Maria Kristinaren gobernua

lehen ministro izendatu zuen francisco Cea Bermúdez. Agintaldi laburra izan zuen lehen ministro hark, baina haren garaian onartu zen Espainiaren gaur egungo banaketa. Javier de Burgosek antolatua.

Haren izendapenak agerian utzi zuen Koroaren eta liberalen arteko konpromisoa 1834ko Errege Estatutuan. Gutun aitortu bat zen, eta ez zien aipamenik egiten ez nazio subirotasunari, ez oinarrizko eskubideei. Bi ganberak osatutako Gorteak ezartzea besterik ez zuen aurreikusten: Handikien Estamentua, errginak nobleen artetik, Elizako hierarkiatik eta burges dirudunen artetik hautatutako pertsonek osatua zen. Prokuradoreen Estamentua, sufragio oso murriztu baten bidez hautatutako kideek osatuta zegoen.

Karlistaldiaren bilakaerak bultzatu, erreginordea progresisten joerara hurbilduz joan zen, eta, 1835ean, Juan Älvarez Mendizabal izendatu zuen gobernuburu. Haren gobernuaren erabaki aipagarriena, desamortizazio prozesua abian jartzea izan zen; XVIII.Mendeko eta XIX.Mendearen hasierako proiektuetan oinarritu zen horretarako, artean burura eraman gabe baitzeuden.Mendizabalen desamortizazioa 1836an jarri zen abian. Haren bidez, Ogasunaren egoera onbideratu, zor publikoa deuseztatu, eta lurjabeen klase bat sortu nahi zituen Mendizabalek erregimen liberalari sendotasuna ematearren. Elizaren ondasunei eragin zuen prozesu hark.Erlijio komunitateak desegin zituzten, hezkuntzan eta ongintzan zihardutenak izan ezik. Eta estatuak haien ondasunak konfiskatu, eta jendaurreko enkantera atera zituen. Karlistaldia finantziatzeko diru premia zuenez, benetan zegokien prezioaz azpitik saldu behar izan zituen, eta lurjabe handiei.1836an Mendizabalen ordez, Isturiz moderatua izendatu izanak progresisten protesta eragin zuen. La Granjako sarjentu matxinada antolatu zuten. Matxinada hartan, 1812ko konstituzioa zin egitera behartu zuten erreginordea. Gertaera haren ondoren, gobernu progresista eratu, eta Gorteetarako hauteskundeak antolatu zituen. Gorte horiek, 1837ko konstituzioa idatzi zuten. Ezaugarriak:-Nazio subiranotasunaren eta erregearen botereak mugatzea,Eskubide adierazpen zabala,Gorteek legegintza eskumena zuten. Bi ganbera osatu: Diputatuen Kongresua (sufragio zentsitarioz aukeratua) eta Senatua (erreginak aukeratutako zerga ordaintzaile handiek osatua)Estatu konfesional katolikoa ezartzen zuen.

1840an, Espartero jeneralak, progresisten buruak, ageriko liskarra izan zuen erreginordearekin, eta krisia konpontzearren, Gobernuko presidente izendatu zuen hark. Erregeordetza partekatzea eskatu zuen. Maria Kristinak uko egin zionez, bere erreginorde funtzioak bertan behera uztera behartu zuten 1840ko urrian.


Entradas relacionadas: