Material naturalak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,04 KB

 
ZERGATIK TRATATZEN DIRA ZURAK? Hezetasunari eta parasitoei hobeto aurre egiteko.
AZALDU LEHENGAIAK: Lehengaiak baliabide naturalak dira eta, horietatik, jarduera teknikoan erabiltzen ditugun materialak ateratzen dira. IDATZI LEHENGAI MOTA BATZUK: Hidrokarburoak, harriak nahiz mineralak, landareetatik datozen materialak  eta animalia jatorriko materialak. PAPERAREN PROZESUA AZALDU: Enborrak lortu, ondoren azala kendu, gero zura zatitu eta izpitu. Ondoren, ore egosia egitea produktu kimikoekin, gero orea zuritzea eta irabiakitzea, ondoren orea errefinatu. Gero ore likidoa lehortzeko zilindor beroetatik pasatu, horrela sobran geratzen den ura kentzen zaio . Azkenik, presio handiko zilindroetatik pasatu eta horrela paper bobina sortzen da. ZEINTZUK DIRA ALTZAIRUAREN MERKATURAKO FORMAK: Plantxa, laukizuzen formako barra, profil eta alanbre formak. MATERIAL BAT AUKERATU BEHAR DENEAN, ZEIN EZAUGARRI HARTZEN DA KONTUAN?: Materialaren propietateak, egiteko aukera, Materialaren erabilgarritasuna, Materialaren eta berari erabiltzeko baliabideen kostua, Ingurugiroan duten eragina. EZAUGARRI BAKOITZA AZALDU:1. Material baten erabilera bere propietateen araberakoa da. 2.Material bat edo beste aukeratzea erabiltzeko moduan dauden makina nahiz erraminten, lan egiteko erraztasun handiagoaren edo txikiagoaren eta abarren menpe dago. 3.Material hori kantitate handiagoan edo txikiagoan egotea eta behar den lekutik hurbilago edo urrunago egotea. 4.Hasieran, eta egin nahi den produktuak uzten badu, ahalegina egingo da materialik merkeenak erabiltzeko. 5.Materialak lortu, sortu, erabili eta botatzean, ingurugiroan ahalik eta eragin txikiena duten materialak erabiltzeko ahalegina egin beharko da. NOLA SAILKATZEN DIRA MATERIALAK?: Osaketaren arabera, jatorriaren arabera, propietate fisiko-kimikoen arabera, zelan fabrikatu diren kontuan diren kontuan hartuz, etab. MATERIAL NATURAL BAT ETA ARTIFIZIAL BAT IDATZI: NATURALA: Granitoa eta Artifiziala:

Altzairua

OSAKETAREN ARABEHERA NOLAKOAK IZAN DAITEZKE MATERIALAK: Elementuak eta konposatuak, homogeneoak eta heterogeneoak, metalezkoak eta ez-metalezkoak, inorgaginkoak eta organikoak, etab. PROPIETATEEN ARABERA NOLAKOAK IZAN DAITEZEK MATERIALAK?:  Zurrunak eta malguak, gogorrak eta apurkurrak, eroaleak eta isolatzaileak, erreziklagarriak eta erreziklaezinak, etab. MATERIALEN PROPIETATEAK IDATZI EZAZU: Propietate sentsorialak, fisiko kimikoak, teknologikoak eta ekologikoak. EROANKORTASUN TERMIKOA, DILATAZIO TERMIKOA... AZALDU EZAZU: Eroankortasun Termikoa materaialak beroa eramateko duen gaitasun handi edo txikiagoarekin lotuta egongo da, Dilatazio termikoa material batek berotzean duen bolumen handitzea adierazten du. Gardentasuna material batek argia igarotzen uzteko duen arraztasuna da. Eroankortasun elektrikoa material bat korronte elektrikoaren eroale ona ala txarra den adieratzen du. GALDAGARRITASUNA... AZALDU EZAZU:
Galdagarritasuna materialak galdatzeko duten erraztasun handi edo txikiagoa da.
Plastikotasuna materialek formaz aldatzeko duten erraztasuna da.
Harikortasuna material batzuek harietan zabaltzeko duten gaitasuna da.
Xaflakortasuna material batzuek lamina meheetan zabaltzeko duten gaitasuna da. PROPIETATE EKOLOGIKOAK ZALDU: Materialak ingururako duen kaltegarritasun handiago edo txikiagoarekin zerikusia duten propietateak dira: toxikotasuna, Lurrinkortasuna, Erreziklatzeko erraztasuna etab. MATERIALEN PROPIETATE MEKANIKOAK IDATZI ETA AZALDU ITZAZU: GOGORTASUNA: Material batek beste batek marratzeari edo ebakitzeari dion erresistentzia da. IRAUNKORTASUNA: Material batek Kolpea hartzean apurtzeari dion erresistentzia da. MALGUTASUNA: Material batek apurtu gabe tolesteko duen gaitasuna da. ELASTIKOTASUNA: Material batek tiratu, komprimatu edo bihurritu ondoren lehenengo itxura berriz eskuratzeko duen gaitasuna da. FABRIKAZIO PROZESU BATZUK IDATZI: Tolestea, Soldatzea, Torneatzea eta abar. ZERGATIK EGITEN DIRA SAIO TEKNOLOGIKOAK? 3 ARRAZOI IDATZI: Material batek egoera batzuetan duen jokabidea aztertzeko, saio teknologikoak egiten dira, Saio horretan , materiala egoera horretan jarri eta emaitzak aztertzen dira. ZEREZ OSATUTA DAGO ZURA? Zelulosa, lignina , gatz mineralez eta urez. ZERTARAKO ERABILTZEN DA ZURA?: Eraikinen eraikuntzarako, trenbideak. Telefono zintoinak eta halakoak  egiteko. Altzariak, musika tresnak, etxerako tresnak, etab. Zura, gainera, papera eta beste produktu kimiko batzuk egiteko lehengaia da. ZURAREN EZAUGARRIAK IDATZI: Material gogorra eta elastikoa, beroa eta elektrizitatea ondo isolatzen ditu, ukitzean gozoa da eta bukaera asko onartzen du. Horrez gain, modu egokian tratatuz gero, oso material iraunkorra da. IDATZI ZUR MOTAK ETA ADIBIDE BATZUK: Zur bigunak: pinua ,izeia... Zur Gogorrak: Haritza, intxaurrondoa... ZURAREN ALDAKETAK IDATZI ETA AZALDU: EBAKITZEA: Makina espezializatuekin egiten da, zerra mekanikoekin . AZALA KENTZEA: Horren bidez, probetxugarriak ez diren adarrak eta sustraiak kentzen dira. DESPIEZEA ETA ZATITZEA: Zerrategietan egiten da. Enbor guztiak ez dira modu berean despiezatzen, despiezea enborraren ezaugarrien arabera egiten da. SIKATZEA: Zura egokitu egiten da. ZE FORMATAN AURKI DEZAKE ZURA SALMENTAN? Ohol trinkoak, xaflak eta laminak, listoiak eta oholtzarrak, moldurak eta profillak, biribillak. ZER EGIN BEHAR DA ZURA ZAINTZEKO? Zura pintatu edo babesle termikoz busti; ondorioz, parasitoak urruntzen dituzte. AZALDU ALEAZIOAK ETA ADIBIDE BAT IDATZI: Aleazioa metal baten nahaste beste metal batzuekin urtu, eta solidifikatzen uztean lortzen den materiala da. Letoia, kobrearen eta zinkaren arteko aleazioa da. ZER DA ALTZAIRUA?:  Burdinaren eta kobrearen arteko aleazioak dira. ALTZAIRU MOTAK IDATZI ETA AZALDU: ARRUNTAK; Burdina eta karbonoa bakarrik dituzte. Soldatzeko errazak dira eta ez dute korrosioarekiko erresistentzia handirik. Egiturak, iltzeak, torlojuak burdinerai eta erraminta arruntak egiteko erabiltzen da. ALEATURIKO ALTZAIRUAK: Burdina eta Karbonoa ez ezik, beste elementu batzuk ere badituzte. Korrosioari, higadurari eta tenperatura handiei ondo eusten diete. Tresna nahiz erreminta bereziak, makinariako elementuak, ebakitzeko erremintak, eta abarretarako egiteko erabiltzen da. BURDINURTUAREN ETA ALTZAIRUAREN KABONO PORZENTAJEA IDATZI EZAZU: BURDINURTUA: %0,03 ETA 1.76 artea,. ALTZAIRUA: 1.76 eta 6.67 bitartean. BURDINURTUAREN ERABILERAK IDATZI: Mekanizatzeko eta moldeatzeko errazak dira eta tamaina handiko prezak egiteko erabiltzen da.  KOBREAREN ERABILERAK: Xafla, nahiz kanalizazio  forman korrosioari eusteko duen iraunkortasuna dela eta. Eroankortasun ona duenez,, galdarak, beroa trukatzekoak, alanbikea, sukaldeko tresnak, eta abar. KOBREAREN ALEAZIOAK: Brontzea eta letoia. EZTAINUAREN ERABILERAK: Soldadura bigunak eta brontzea bezalako aleazioak egiteko erabiltzen da. Burdinaren eta kobrearen estalkitzat ere erabiltzen da. Ez da toxikoa, hortaz, janarigintzan ere erabiltzen da. BERUNAREN EZAUGARRIAK ETA BERE ERABILERAK: Beruna kolore zuri-urdinska duen metala da, dentsitate handia du, Urtze puntu baxua, biguna da eta oso erraza lantzeko. Galenatik ateratzen da. ALUMINIOAREN EZAUGARRIAK ETA ERABILERAK: Aluminioak zilar kolore argia du eta ondo eusten dio herdoiltzeari. Gainera oso arina beroaren eta elktrizitatearen eroale ona eta mekanizatzeko erraza da. Batez ere, bauxitatik lortzen da.

Erabilerak

Freskagarrien latetan, hegazkine fuselajean... ZINKAREN ERABILERAK: Ontziak, teilatu hodiak eta teilatuak estaltzeko. ZUNTZ MOTAK IDATZI: Landareenak, Animalienak, Mineralak, Sintetikoak. NOLA LORTZEN DA KOTOIA: Landare malbazeo batzuetan egoten da kapsulan, haziak estaliz. SETA NATURALA: Lepidoptero batzuen armiarmek eta larbek jariatze dutenean sortzen da. NILONA ZERTARAKO ERABILTZEN DA: Ehunen fabrikazio guztietan erabiltzen dira. Giltzadura, kableak, estaldurak, dekorazioak... Egiteko. ZER DA POLIMERAZIOA?: Molekula erraldoiak lortzen dira. PLASTIKOAREN LEHENGAI BAT: Petrolioa. PLASTIKOAREN ERABILERAK: Beruna ordeztu dute kondukzioetan eta zuraren ordez erabiltzen dira ateak eta lehioak egitean. PLASTIKO MOTAK ETA EZAUGARRIAK IDATZI: PLASTIKO TERMOPLASTIKOAK: Zenbait aldiz urtu edo solidifikatzen direnean, euren egitura aldatu gabe. " TERMOGOGORRAK: Solidifikatu ondoren, deskonposatu gabe urte ezin direnean. ELASTOMEROAK: Kautxu naturalekin gertatzen den moduan, forma galtzeko eta lehengo forma berriz berriz eskuratzeko gauza direnean. MATERIA ZERAMIKOEN EZAUGARRIAK: Beste material batzuekin nahasiriko buztinetatiklortzen dira. Gogortasun handikoa eta gutxi dilatatzen da. ZERTARAKO ERABILTZEN DA IGELTSUA: Eraikuntzan barruko hormetako adreiluak jasotzeko eta trenkadak nahiz teilatuak estaltzeko.ZEMENTUA NOLA ERABILTZEN DA: Urarekin eta harearekin nahasita. Hauts hori, adreiluak eta baldosak itsasteko erabiltzen dira. HORMIGOIA: Harea eta Legarra bezalako material bizigabeak, zementua bezalako aglomeratzailea eta ura nahasiz lortzen da. PINTURA MOTAK IDATZI: Disolbatzaileetan oinarrituriko pinturak eta ura erabiltzen duten pinturak.

Entradas relacionadas: