Marxismoaren eragina, Nietzsche eta Materialismo Historikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,01 KB
Marxismoaren eragina ondorengo munduan
Frankfurteko eskolak (neomarxistak) teoria oso sinplea dela diote. Antropologiaren aldetik, gizakia ez da homo faber hutsa eta mundua ez da soilik lantegi bat. Gizakia ekoizpen-harreman hutsa baino gehiago da eta beste harremanak ez dira kontuan hartzen. Bi klaseen arteko bereizketa sinpleegia dela esaten dute, gaur egungoarekin konparatuta klase anitzak daudelako (bai sozialki eta bai ekonomikoki). Azkenik, erlijioaren ikuspuntua mugatua duela adierazten dute, gero eta anitzagoa delako. (esklabutzaren askapenerako tresna)
Monique Wittigen ustez, teoria honek esplotatzaile sistema birpasatzen du, bai emakumeena bai gizonena. Sexu-esplotazio harremana sortzen du emakumeengan. Emakumeek erreprodukziorako bakarrik balio dutela esaten du gizarteak, beraz, lesbianak ez dira emakumetzat hartzen, ezin direlako erreproduzitu.
Silvia Federiciren ustez, teoria hau sortu zenetik, Europa erdialdean desamortizazioak egon ziren (lur desjabetzak, pribatizatu). Emakumeen gorputzak eta lurrak desjabetu ziren eta sorgin-ehizaren bitartez emakumeen kontrola bereganatu zen. Federiciren arabera, emakumeak Erdi Aroan askatasun gehiago zuen garai hartan baino.
Nietzsche. Kritika kristautasunari, jainkoaren heriotza eta supergizakia
Kristautasunari kritika
Nietzscherentzat, erlijioa beldurretik sortu zen. Erlijioa ezintasunaren isla da. Beste mundu bat asmatzen du, eta horrek mundu bakarra gutxiestea dakar. Kristautasuna herriarentzat sortutako platonismoa baino ez da berarentzat.
- Erlijioan, herri xumearen baloreak dira nagusi.
Nietzschek, Sokrates aurretik, bi jainkoek errepresentatzen zuten balioen oreka berreskuratu behar dugula dio: Apolo eta Dioniso (bere baloreak baztertuak izan dira).
Marxek erlijioak beldurra erabiltzen duela dio. Jainkoa gizakiaren proiekzioa da, beste mundu batean zoriontasuna aurkituz. Erlijioa zentzu politikoan ulertzen du, "herriaren opioa" dela dio. Erlijioak gizakiaren ziurgabetasuna baretu eta obedentzia areagotzen du, herria geldiaraziz eta iraultza zapuztuz.
Jainkoaren heriotza
Bizitza zer den ulertzeko, mundu zerutiarrak indarra galtzen du XIX. mendean. Jainkoa hil da, garapena zabaltzeko. Nietzschek dio:
- Begiratu ez haraindiko mundura, baizik eta honetara, disfrutatzen ikasiko duelarik, bizitza bakarra maitatuz.
- Jainkoa bizitzaren kontrakoa da. Ateismoa aldarrikatu behar da.
- Jainkoa desagertaraztean, balio kristauak ere.
Jainkoaren heriotzaren ostean, gizakia balore gabe geratu da (nihilismoa), dekadentzian dago. Aukera honi aurre egin behar zaio sormenaz. Jainkoaren heriotzarekin, bigarren fasea modu positiboan bizi daiteke. Gizakia bere destinoaren jabe izan behar da, gizaki berria sortuz.
Supergizakia
Jainkoaren heriotzaren ostean, supergizakiaren etorrera dator.
Norberak bere baloreak sortzea da. Nietzsche oso kritikoa izango da kristau moral, zientzia eta beste edozein ideologiaren baloreekin. Kristautasunak ezarri zizkigun balore berdinak indartzen dituztela uste du.
Supergizakia giza moral berri bat da: balio berrien sortzailea.
Gizakiak eraldaketa prozesu bat jasaten ari da eta hiru pauso daudela azaltzen du Nietzschek, metafora bidez:
- Gamelua: Kristau moral eta balioen zama darama.
- Lehoia: Erlijioari aurre egiten dio, balore gabe geratuz, eta dekadentzian dago gizakia.
- Haurra: Ez du aurreiritzi eta ezarritako sinesmenen mendekotasunik. Egoera perfektua da supergizakia sortzeko.
Materialismo historikoa
Lan banaketak garapen teknikoak ekarri zituen, eta horren barruan, gizakien arteko desberdintasuna (esplotatuak eta esplotatzaileak). Honek klase-borroka ekarri zuen. Historiaren bultzatzailea klase-borroka izan zen.
Produkzio moduen barruan, komunismo primitiboa, produkzio modu asiarra, esklabutza, feudalismoa eta kapitalismoa zeuden.
Komunismo primitiboa: Giza taldeetan, baliabide urriak taldeko guztientzat berdinak ziren. Etapa honetan, eskasia eman zen eta hemendik, nekazaritza garatu zenean, atera ahal izan zen gizakia.
Produkzio asiarra: Gizarte-sistema berria da. Produkzio-teknika berri honek aberastasuna ugaritu zuen. Bi taldetan banatzen da: esplotatzaileak (apaiz kastak) eta esplotatuak (nekazariak).
Esklabutza: Sistema ekonomiko bat da. Horretan oinarritzen zen zibilizazio grekoerromatarren ekonomia. Hemen ere bi talde zeuden: esplotatzaileak (esklaboen jabe edo lur-jabe) eta esplotatuak (esklabuak).
Feudalismoa: Erdi Aroan bereizgarria izan zen. Kasu honetan, esplotatzaileak jauntxoak ziren. Boterea armen bitartez ezartzen zuten, eta esplotatuak, jopuak, jauntxoen lurrak lantzen zituzten.
Kapitalismoa: Esplotatzaileak burgesak dira, kapitalistak. Hauek produkzio-sistemen funtsezko elementuak kontrolatzen zituzten. Esplotatuak, aldiz, proletarioak dira. Ezin dute kapitala eskuratu, beraz, haien lan-indarra saltzen dute bizirauteko.