Marxen alienazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,47 KB

asdfsdffd

sdfageetr

aceetwbecfwefwy

sctwstwvsesf

rvhvt

HURBILKETA OROKORRA XX.MENDEKO FILOSOFOEI: XX.mendean zenbait korronte filosofiko sortu ziren, geroago indar handia hartu zutenak: marxismoa,existentzialismoa, bitalismoa eta mugimendu analitikoa. Mende horretan filosofia balantzan egon zen, ea zertarako balio zuen galdetzen ziren eta ez zuten zentzurik aurkitzen. XIX.mendean zientziak indar handia hartu zuen, baliagarritasuna eta sinesgarritasuna zela eta, filosofia krisialdian sartu zen. Giza zientzietan aurrerapen handia egon zen;soziologia, psikologia, antropologia etab. Zientziak eragin zuen filosofia neopositibista berreskuratzea. Arrazionaltasuna ideologietatik urrundu nahi dute eta hizkuntzaren analisira eraman.
Filosofia analitikoa sortzen da, eta honek hizkuntzaren analisiari ematen dio garrantzia. Hizkuntza ideal bat sortu nahi du, logikoki perfektua dena.

Nietzschek eragin handia izan zuen XX garren mendean batez ere literaturan eta artean, baina ez zientzian eta filosofia analitikoan. Nietzscheren pentsamendua, beste pentsalari askorentzat izan zen oinarri. Askenik, esan beharrekoa da, psikoanalisiak eragin handia izan duela XX. Mendean.

ELIJIO ALIENAZIOA: Marxek teoria iraultzaile bat zuen. Eta honen erdian humanismo erradikala dago, ideia nagusia dena. Honek esaten du, proletariak kapitalismoa dela eta galdutako duintasuna edo askatasuna berreskuratu behar dituztela eta baldintza material berriak ezartzea. Bere analisian gizarteari kokapen historikoa ematen dio, historian zehar giza alienazioak forma desberdinak izan baititu. // Berarentzan alienazio hitza esan nahi du, gizakia, bere baitan zerbait galdu egin duela eta bere buruarekin arraro sentitzen dela, pentsatzen duena ez delako bat etortzen daraman bizitzarekin. Marxen ikuspuntutik alienazio nagusia lanarena da, eta handik sortzen dira gainerakoak, hauen oinarria ekonomia izaten. Marxek honako alienazio hauek aipatzen ditu: politikoa, ideologikoa, filosofikoa eta erlijiarra.

Marxentzat, erlijioa  irudimenaren errealitatea da, beraz ez da existitzen. Bere ustez, Jainkoak ez du gizakia sortu, alrebes da, gizakiak jainkoa sortu du. Jainkoak dauzkan atributoak gizakiak jarri dizkio.

Gizakia galduta dago mundu transzendente horren ilusioan

Gizakia alineatuta dago miserian bizi delako, eta erlijioaren laguntzaz transzenditzen du egoera hori. Marxen ikuspuntutik, erlijioa gizakiari libre eta zoriontsu izateko gaitasuna kentzen dio. Erlijioak egiten duena da gizakia iraultzailea izatea, horregatik esan zuen Marxek “Erlijioa herriaren opioa da”. Esan beharrekoa da, erlijioak askotan, boterean dagoenaren alde egiten duela. Filosofo honen ustez, komunismoa erlijioarekin amaituko zuela, sufrimendua eta injustizia amaituko baitzen.

Beraz, Marxen erlijio alienazioa zen, erlijiak ez zuela sufrimenduarekin amaitzen, ezta sufrimenduaren zergatiak transformatzen, egiten zuen gauza bakarra zen kontsolatzea zen.

EKONOMIA ALIENAZIOA:
Marx mendebaldeko filosofia tradizonalaren kontra dago, honek arrazoimenari ematen diolako lehentasuna, eta beraren ustez, lehentasuna lan egiteko ahalmenari eman behar zaio, berak esan zuen moduan, “Giza bizitzaren funtsa lanean datza”.

Lanarekin transformatzen dituen produktuetan  proiektatzen da gizakia, produktu bakoitzean bere barruko zerbait uzten du. Langilearen nortasuna produktuan sartuta geratzen da.

Lanaren eta langilearen artean bereizkuntzarik badago, langilearen alienazioan dago, produktua merkatuan saltzerakoan, langilearen lana produktuaren zati bat bezala ikusten da.

Jabego pribatuan dagoen produkzio sisteman langilea eta produktuaren arteko banaketa dago. Produktua pertsona gutxi batzuk daukate eta langilea hutsik geratzen da barrutik, ez du inolako lotura gehiagorik izango produktuarekin. Momentu horretan langilea alienatuta geratzen da.

Produkzio baliabideen jabeak, produktuarekin geratzen dira, langileek hauei haien lana saltzen diete helburu lukratibo batekin. Horregatik Marxek esaten zuen, langileek bere izaera saltzen zutela beste pertsona baten tresna bihurtuz, beraz langilea lanerako tresna edo kapitala bihurtzen da. Honen ondorioz esaten zuen gizakiak askatasuna galtzen zuela. Jabea eta langilearen arteko harreman txarrak sortzen zituen errealitatea. Beraz bi klase sozial sortzen dira, burgesia eta proletarioa.

Burgesak jabego pribatuan, ekonomiaren lege naturalean eta truke askearen printzipioan sinesten du. Ekoizteko bitartekoen jabeak dira eta beraiei saltzen diete langileek lana. Burgesia klase sozial dominantea izango da sistema ekonomiko kapitalistan. Bi klase sozialak dagokien klase-kontzientzia hartu behar dutela esaten zuen Marxek.

Entradas relacionadas: