Marxen alienazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,55 KB

 

3 Testuinguru Filosofikoa

Alemania. Hegel eta Feuerbabch

Hegel ( 1770-1831). Erabateko idealismoa ( idealismo absolutua). Kanten Kritikaren ostean Hegelek sintesi filosofiko berri eraiki nahi du. Filosofiak Absolutua ezagutu behar du eta hori lortzeko kontzientzia indibiduala ( espiritu subjektibo) konektatu behar da espiritu horren produkzio historikoekin ( espiritu objektiboa) eta sintesi horretan espiritu absolutua pentsatu ahal Izango da.  Hegelen Iritziz errealitatea Arrazionala da eta arrazoia  erabateko Erreala da. Lotura hau dialektika da. Horrek esan nahi du errealitatea erreala Izatera heltzen da ezeztapenen bitartez ( tesi bati antitesi dagokio eta biak Gaindituak dira, borroka garai bitartez, sintesi berri batean). Kontzientzia Errealitate bezala pasatzen da kontzientzia erotu batetik ( alienazioa) Norbanako kontzientzia edo kontzientzia aske batera. Hegelen iritziz bere Garaia historiaren amaiera iritzi egin zen.  Marxek ez zuen onartzen historiaren amaiera eta dialektikak jarraitzen Zuela pentsatzen zuen. Errealitatea ez zen batere arrazionala gatazkak eta Bider-gabekeriak zeudelako. Izatez Marxen ustez benetako historia ez zen Oraindik hasi. Beraz Marxek Hegeletik hartzen dituen ideia hauek maila Metafisikoan  daude.

Feuerbach ( 1804-1872) Hegelen ideiak hartuta metodo historiko dialektiko bat Sortzen du erlijioa ikertzeko. Erlijioaren bitartez gizakien historia Hausnartzen du.
Erlijioa gizakiaren auto-hausnarketa da eta jainkoaren ideia Gizaki idealaren ideia da. Gizakiak jainkoari eragozten dio bere nahiak eta Itxaropenak. Gizakia jainkoa da gizakiarentzat. Gizakiak jainko ideia handia Sortzean alienatzen da, bihurtzen da gauza bat jainkoaren ondoan.  Jainkoa gizakiak sortutako produktua da eta Behin sortua bere sortzailearen aurka itzultzen da. Gizakiak sortutako jainkoak Gizakia bera menderatzen du. Gizakia alienatua dago. Erlijioaren azterketa, Dialektika historikoa,  erlijio arloan Erabili egin zuen Feuerbachek.  Bere Ondorioa gizonak egin eta antolatu duenak menderatzen duela, alienatzen duela, Eramaten duela, nahita edo ez egoera horretara.  Marxek erlijio alienanatzailearen kritika onartzen du eta , horrela, Maila konkretu batean finkatzen du bere ikerketa. Metafisikaren arazoak utzi Eta dialektika historikoa era konkretuagoa aztertu.  

Ingalaterra . Adam Smith Eta David Ricardo

Adam Smith ( 1723-1790) Eta David Ricardo ( 1772-1823) Balioen teoria ekonomikoa egin zuten. Balioen eta gizarte ordena lanean ( Gizakiaren lanean) oinarrituta dago. Gauza baten balorea gauza hori egiteko Erabili den lan kopurua da. Gizarte ordenan gauzak trukatzen dira, salgaiak Trukatzen dira. Marxek teoria hau onartzen du baina salgaien arteko trukaketa Ikusi beharrean berak aipatzen du salgai horien atzean pertsonak daudela. Beraz, orden ekonomikoa ez da orden naturala eta aldaezina, pertsonen arteko Orden eraikia da, ekonomia politikoa da. Merkatua , gizarte ordena bezala, ez Da naturala. Trukaketan agertzen dira pertsonen arteko harreman politikoak.  Idei hauen bitartez ekonomia, ekoizpena  eta lanaren garrantzia ikusten dira gizakien Bizitzan eta gizakien arlo kulturalean : giza baloreen jatorria gizarte lanean Oinarrituta dago. Marxen iritziz antolamendu ekonomikoa, trukaketa eta merkatua Gizarte nahasmendu eta gehiegikeri bezala, politikoki aldatzeko eta Bir-antolatzeko beharrezkoa zen.   

Frantzia. Kontraktualistak. Soziologoak. Sozialista utopikoak eta anarkistak

Kontraktualistak ( Hobbes, Locke, Rousseau) Proposatzen Zuten  gizarte ordena kontratu batean Oinarrituta zegoela: askatasunaren mugak onartzen ziren eta horren truke lege Batzuk sortuko ziren gizarte egoera egonkorra, segurtasunarekin eta onura Kolektiboarekin. Marxek onartu zuen ideia hauek baina era berean , ikusten Zituen  praktikan jartzeko zeuden Oztopoak, eta hain zuzen ere, oztopo materialak. Gizarte itun batean Oinarritua, justizia sozialean oinarritua, benetan praktikara eramatea itun Hori zen Marxen jomuga baina kontzeptu abstraktuak alde batera utzita, benetako Iraultza sozialaren bitartez.

Soziologoak ( Comte) Proposatzen zuen historiaren ikuspegi berri bat hiru aro Desberdinetan antolatuta: aro erlijiosoa, aro metafisikoa eta aro positiboa. Historiaren ikuspegi positibo eta soziologikoa zen Marxi interesatzen Zitzaiona. Gizarte gertakariak era ez erlijiosoa eta ez metafisikoa aztertu.

 Sozialista utopikoak eta anarkistak  ( Saint Simon, Proudhon, Fourier, Bakunin) XVIII eta XIX mendeen artean agertu ziren gizarte Erreformista bezala. Marxek egitasmo ona ikusten zen idei erreformista Hauetan   ( kooperatibak, komunitateak, lege Berriak  etab). Baina zientifikorik ez Zirenez bere filosofiaren partez gaindituak izango zirela pentsatzen zuen.  Erreformen edo utopien egitasmo beharra, borondate Onez proposatu beharrean, proposamen zientifikoa beharrezkoa zela pentsatzen Zuen Marxek.

Entradas relacionadas: