Marxen alienazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,76 KB

 

1 Datu biografikoak 

Gaztaroa eta Prestakuntza ( 1818-1842)

-Trevéris ( Alemanian) Jaiotakoa 1818 urtean.
Bere senideak juduak ziren eta protestantismora bihurtu Ziren juduen kontrako jazarpenak ez pairatzeko. Familia eremuan  erlijioaren kontraesanak ezagutu zituen.

-Oinarrizko ikasketak Egin ondoren unibertsitatera joan zen zuzenbidea ikasteko asmoz.  Lehenengo Bonnen eta gero Berlinen. Baina  Marx gazteak zuzenbidea baino, filosofia eta Literatura nahiago zituen. Ikasleen talde batean sartu zen eta kontaktuan jarri Zen bere garaiko filosofiarekin, batez ere, Hegelen filosofiarekin. Filosofiari Zaletasunagatik, era informal batean, Hegelen eraginez ekion zion. Bere ikasketak Filosofia arloan jarraitu zituen eta doktorego-tesia burutu zuen arlo honetan. Hortik aurrera talde filosofiko formal batean sartu zen: Hegelen aldeko gazte Erradikalak eta ezkertiarrak. Talde honetan kontaktuan jarri zen beste filosofo Famatu batzuekin, Ludwig Feuerbach eta Bruno Bauer , besteak beste. Garai Honetan Hegelen filosofiaren kritika egiten du baina bere metodo dialektikoa Mantenduz gizarte, politika eta erlijioa kritikatzeko asmoz. Filosofo Hegelen Inguruan eta Hegelen ideia-pean, Hegelen kritika maila filosofiko, akademiko Eta profesionala.

Garai espekulatiboa ( 1842-1848)

-1842 urtetik aurrera Kazeta Erreniarra izenekoaren egunkarian idazten hasten da kazetari bezala. Bere artikuluetan gobernuen politikak, liberalaren asmoak eta zenbait Sozialisten ideiak kritikatu zituen ez eraginkorrak edo sozialismoaren Kontrakoak zirelakoan. Baina zentsura arazoak agertu zirenean Prusiako Monarkiari bideratutako kritikengatik egunkaria itxi behar zuten. Beraz, Hasierako garai honetan Marx dugu filosofo teorikoa Hegelen eraginez eta beste Filosofoen eraginez eta propagandista, kritikatzaile, agitatzailea politikan. Filosofoen zirkuluetatik ideiak zabaldu prentsaren bitartez, publiko orokor Batera heldu nahian. Kazetaritza orokorra, oraindik joera politiko zehatz Gabekoa.  

-

Marxek

Hegelen Kritikarekin jarraitu zuen eta Parisera joan zen beste egunkari erradikal Batean parte hartzeko ( Franko-alemaniar urtekariak). Jarduera honetan ezagutu Zuen Friedrich Engels ( 1820-1895) eta berarekin jarraitu zuen Hegel eta gazte Hegelianoen kritika egiten. Beste egunkari desberdinetatik pasatu ondoren Frantziatik kanporatua izan zen ere zentsura politikoagatik. Marx daukagu filosofo Bezala,  bere filosofia pertsonala jada Egiten  eta ,era berean, propagandista Eta politikaren kritikoa baina era espezializatu batean. Kazetaritza ez orokorra Baizik eta perfil politiko zehatz batekin zentzura pairatu ostean. Intelektuala Gero eta organikoa ( klase edo sektore sozial baten ideiak eta egitasmoak Finkatu eta antolatu).

-1845 urtetik  aurrera Belgikan eta Londresen ibili zen Engelsekin eta Justuen Liga ( langile errefuxiatu alemaniar kritikoak) eta Kartisten mugimenduarekin  ( herri Mugimendua gobernuari eskaerak egiten zizkiona eskubide zibil eta politikoen esparruan) Kontaktuan jarri ziren. Marxek beraz azken garai honetan talde eta erakunde Antolatuekin kontaktu zuzena hartu zuen intelektual organiko hutsa. Antolamendu Mota eta egitarau batzuk bideratu edo gidatu klase edo gizarte sektore baten Helburuak lortzeko ekintza arloan. 

Garai iraultzailea ( 1848-1883)

-1848 urtetik aurrera Engelsekin batera “Alderdi komunistaren manifestua” argitaratzen du. Idazlan Honi esker Justuen Liga komunisten liga bihurtu zen. (Lehengo erakunde Marxista). Marx eta Engelsen iritziz Komunisten Liga benetako mugimendu eta Egitaraua askatzailea zen eta gizarte guztien etorkizunaren bidea erakusten Zuen.

-Bere bizitzaren azken Garaian Londresen bizi zen bere familiarekin eta Engelsen laguntzaz. Garai Horretan Komunisten ligarekin jarraitu zuen eta lehenengo internazionalean ere Parte hartu zuen. Londreseko garai honetan ere kontaktu zuzena hartu zuen Langileen eguneroko bizi baldintzekin ( lan jarduerak luzea, emakume eta Haurren lana, gaixotasunak eta lan istripuak, segurtasun sozialaren eza, Familiarentzako babesik eza etab).Mugimendu komunisten intelektual organiko Hutsa propagandista, kritikatzaile, agitatzailea. Alderdi, elkarte eta Erakundetan zuzendari iraultzaren helburua lortzeko. Iraultzaile hutsa.  

-Azken garai honetan, Ordea,  Marxek konturatu zen 1948 Urtearen iraultzak eta 1871 Parisko Komunaren iraultzak porrot egin zutela eta , horregatik, kapitalismoaren logikan sakondu nahi izan zuen  eta bere libururik garrantzitsua egin zuen “Kapitala” (1867 urtean lehenengo liburua, 1873 urtean bigarren liburua eta Besteak argitaratu ziren Marx hil ostean). Berriro filosofo hutsa izatera Pasatu zen. Bere teoria eta praktika historikoaren arteko harremana ikertzeko Asmoz kapitalismoaren dialektika sakona ikertu zuen. Marxen bizitzan ikus Daiteke dialektika prozesua: teoriatik, praktikara, praktikatik, teoriara.


-1883 urtean hil zen Gaixotasun bategatik eta testamendu gisa bere hilobian agertzen dira Marxen bi Lelo garrantzitsuak:  “Herrialde Guztietako proletarioak elkar zaitezte” eta “ Filosofoek mundua hainbat modutan Interpretatu besterik ez dute egin, eta kontua zera da: mundua eraldatzea”

Entradas relacionadas: