Marx hiztegia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,36 KB

 

SCHOPENHAUER:


-Irrazionaltasun garaikidearen sortzaileetako bat dugu. Bere mundua arte ederren eta pentsamenduarena zen.
Gizarte konbentzioak ez zituen gustuko, eta, horrela, probokatzaile,polemista, eta disidente aparta moduan pasa da pentsamenduaren historiara.Unibertsitatean  irakasle gisa eskuratu  zuen ogibidea.
NIHILISMOA: Nihilismoa Europako zutabe ideologikoen engainua salatzen duen karrasia da.Existentziaren sentidu  eza: Shopenhauerrentzak  bizitzak, existentziak ez du zentzurik ez du logikarik. Badago  existentziaren atal tragiko bat, mingarria, sufrimenduzkoa, filosofiak  jaso eta hausnartu ez dueña.Errealitateak, naturak edo bizitzak arrazoimenarekin ez du zerikusirik.Uko  egitearen  etika: Pertsonok  naturaz, borondatea dugu. Helburuak  ditugu, nahiak, desioak,  ametsak. Helburuen lorpena gure esku dagoela entzuten dugu behin eta berriro, baina nihilismoarentzat hau ez da horrela. Nortasuna ukatzen zaigu, pertsonalitatea izatea  debekatzen zaigu, arauak inposatzen zaizkigu, bizitzeko forma eta erak ez ditugu erabakitzen.

MARX (bizitza):


-1818ko maiatzaren 5ean jaio zen Treberisen, Prusiako eskualdea Frantziatik gertu.-Aita  abokatua, judua zen jatorriz, baina protestante egin zen, eta ideia liberalak eta ilustratuak  zituen begiko.-Gymnasiumean egin zituen lehen ikasketak eta 1833an Bonn hiriko  unibertsitatera Joan zen zuzenbidea ikastera.-Berlingo unibertsitatera Joan zen 1836an;han  filosofiara eta historiara bideratu zituen ikasketak.-Marxek kazetari lanak egin zituen.-Kazetaritza lanek errealitatean zeuden gizarte arazoak ezagutuarazi zizkion.-1843an  aldizkaria itxita zuenez,Parisera joan zen.-Azken hori ezagutzeak ekonomia arazoak  aztertzeko interesa piztu zion berriz ere.-1845ean Prusiako gobernuaren presioak zirela eta Marxek alde egin behar izan zuen Paristik eta Bruselara Joan zen.-1847an Marx
Liga komunistako kide zen, eta gogo handiz egin zuen lan langile mugimendua  antolatzen. -Gobernu iraultzaileak gonbidatuta Parisera Joan zen lehenik, eta  gero, Koloniara, -Alemaniako iraultza demokratikoari Neue Rheinische Zeitung argitaratuz laguntzeko. -Iraultzaren aurkako erreakzioak zirela eta, Alemaniatik kanporatu zuten lehenik eta aste batzuk geroago Paristik.-Diru eskasiari aurre eginez eta Engelsek lagunduta Marx jardun politikoari eta filosofiari emana bizi izan zen buru belarri.Langileen Nazioarteko Elkartearen sortzaileetako bat izan zen.-Bizitzan zehar egin zituen azterketa horiek guztiak kazetaritza artikulutan gauzatu ziren, baina, batez ere, bere lan nagusian:KAPITALA.-1833ko martxoaren 14an hil zen Marx.


FILOSOFIA EXISTENTZIALISTAK ONDORENGO PRINTZIPIOEI LEHENTASUNA (camus eta sartre):


a) Giza existentzia erreala, materia, objetiboa erakutsi. B) Bizitzaren aldarrikapena balio gisa. C) Praktika, ekimena, mobilizazioa, aktibismoa, militantzia soziala. Gizarte mugimendu alternatiboen indarra. D) Aske izateko betebeharra. ERRESITENTZI AUKERAK PROPOSATU ZITUEN(ezereza):1.- Nortasuna izan, konsziente izan, berezia izan, aparta izaten saiatu. Munduan galduta gaudela sentitzea ez da ahultasunaren seinale, egiaren lekuko baizik. 2.- Gizarte baldintza edo determinazioak baditugu ere, erabakitzen dudana nire erabakiaren ondorioa da (protagonista izan eta ez ikusle). 3.-Bizi proiektua. Nire askatasunak besteenarekin topo egiten dutenenan, orduan ematen da askatasun orokorra. Irabazle eta galtzailerik gabeko askatasuna.


Entradas relacionadas: