Marx gizarte komunista

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,67 KB

 

Sarrera

Industria iraultzak aldaketa sakonak eragin zituen gizartean: burgesia bihurtu zen nagusi, negozioak kontrolatzen zituelako. Alabaina, pertsona gehien gehienak behe-mailakoak ziren: industriako edo landako langileak, gizartean baztertuak bizi ziren pertsonak,etb.

Hirietako biztanleria asko hazi zen, eta horren ondorioz, osasun- eta gizarte-arazoak sortu ziren. Erreformaren alde zeudena pertsona batzuek langileriaren egoera kaskarra salatu zuten, eta langileak ere beren egoeraz jabetzen hasi ziren, pixkanaka. Era horretan sortu zen langile-mugimendua.

Pentsalariak ere baziren, eta ugazaben gehiegikeriak salatu zituzten. Pentsalari horiek gizarte-egitasmo iraultzaileak proposatu zituzten, eta gizarte-ordena burgesarekin indarrez haustea planteatu zuten, bidegabetzat jotzen zutelako.

1.Gizartea

  • Goi-klasea:

    • Jabetzan eta aberastasunean oinarritzen zuten euren nagusigotasuna.

    • Eragin sozial eta politikoa zuten.

    • Aintzinako nobleziaren antzera bizimodu luxuzko eta aberatsa zuten.

    • Ekonomia aurrerapenaren alde zeuden, beren aberastasuna euren lanetik lortua zen eta ez oinordetzan jasoa.

    • Kapitalak industria berrietan inbertitu zituzten, industria iraultza sustatuz.

  • Erdi- maila:

    • Negozio eta jabetza txikietatik edo jarduera profesionaletik bizi ziren:

    • Ahalmen ekonomiko urria zuten nahiz eta itxurari eusten zioten.

  • Behe klasea:

Industria iraultzaren ondorio zuzena izan zen langileriaren sorrera. Ekoizpen prozesuan makinak sartu zituztenean hasi zen. Makinei esker, prestakuntzarik behar ez zuen lan eskua kontrata zezaketen.

  • Lan baldintzak:

    • lanaldi luzean (14tik 16 ordura bitartean)

    • Disziplina gogorra ( zigor ekonomiko nahiz fisikoak)

    • Igande eta jai egunetan ere lan.

    • Kaleratze libreak (istripu edo kaleratzeek inolako ordainsaririk gabe)

    • Ez zuten lan-eskubiderik, ezta eskubide sindikalik ere.

    • Lanean zein gizartean hobetzeko inolako aukerarik ez.

  • Haurren eta emakumeen lana:

    • Eskolatzea ez zen ohikoa

    • Zenbait lan emakumeen esku: neskame, jostun,…

    • Familiaren diru sarrera urrien osagarri baino ez ziren.

    • Gizonezkoek bezain lanaldi luzeak egiten zituzten baina soldata gizonezkoena baina askoz txikiagoa zen.

2.Langile mugimendua

XIX.Mendean, zenbait pentsalarik langileriaren egoera salatu zuten, eta konponbide erreformistak edo iraultzaileak proposatu zituzten.

2.1 Oinarri ideologikoak

-  

Sozialismo utopikoa

: Proletarioen premia gorria salatu zuten baina ez zuten kontuan hartzen ugazaben eta langileen arteko gizarte borroka.

-
Gizarte ideala sortu nahi zuten eta modu baketsuan lortu nahi zuten.

- Elkartasuna eta anaitasuna ziren oinarri.

- Industriaren berritasunak defendatzen zituzten baina langileei eragiten zizkieten kalteak salatzen zituzten.

- Ideologo nagusiak: Saint-Simon, Charles Fourier eta Robert Owen.

- Sozialismo marxista: Gizartearen historia klase-borrokaren historia baino ez zen. Etapa bakoitza ekoizpen-modu izendatu zituzten eta garai honetan, Ekoizpen –modu kapitalista ari zen garatzen.

- Beren doktrina Manifestu komunistan laburbiltzen da.

-Gizartea aurkako bi klasetan zegoen banatua: burgesia eta proletargoa.

- Boterea indarkeriaren bidez lortzea defendatzen zuten, ondoren proletargoaren diktadura ezartzeko. Azkenik, sistema komunista batetara iristeko..

- Ideologo nagusiak: Karl Marx eta Friedrich Engels.

- Anarkismoa:Anarkia hitzak agintaririk gabe esan nahi du.

- Inolako agintaritzarik gabeko gizartea, gizarte primitiboen parekoa.

- Helburua, gizarteko sektore zapaldu guztien ekintza sustatzea zen. Bakuninen helburua, estatua erabat suntsitzea zen.

- Ideologo nagusiak: Pierre-Joseph Proudhon eta Mikhail Bakunin.


2.2. Langileen lehenengo internazionala

Langileen nazioarteko erakunde bat sortzeko ideia behin eta berriz azaldu zen XIX. Mendearen hasieratik. Langileen Nazioarteko Elkartea (LNE) sortu zenean gauzatu zen nahi hori.

- Sortze data eta tokia:.1864ean LONDRES

- Parte-hartzaileak: hainbat joeratako sindikalistak eta sozialistak zeuden( britainiar sindikalistak,mutualista frantsesak, talde klandestinoak, eta erbesteratuak.

- Helburuak: Proletargoaren boterea lortzea

- Arazoak eta desegitea:

- 1868tik aurrera, Bakunin Internazionalean sartu zenean, Marxek eta Bakuninek lehen desadostasunak izan zituzten. Marxek alderdi bat sortzearen alde egin zuen eta Bakuninek hau ez zuen onartzen.

- 1876ko Filadelfiako batzarrean desegitea erabaki zuten.

Entradas relacionadas: