Marx alienazio politikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,54 KB


.

Alienazioa

Norbera izatearen kontrakoa. Gauza bat berez dena ez izatea da beste gauza bat bilakatuz. Alienazioak gizakiak bere baitako zerbait galtzea esan nahi du. Alienatuta dagoena gizakia da. Honek gizakia benetako gizakia ez dela adierazten du. Marxen humanismo erradikala da langileen egoera ulertzea alienazio guztiak salatzea eta egoera aldatzen saiatzea. Lana jo du alienazio mota nagusitzat.

Erlijio-alienazioa: Erlijioaren kritika ia filosofia bezain zaharra da. Epikurok,. Hegelek eta Feuerbachetik Marxen hiruen eragina jaso zuen eta gainera bere garaiko estatu kristaurena non alienazioa gertatzen den.
Erlijioa, bere ustez, gizakiak pairatu behar duen egoera penagarriari aurre egiteko baliabidea litzateke. Ekonomia-alienazioa: Gizakiak beste animaliek ez bezala lan egiten du tresnen bidez natura eraldatu eta produktuak ateratzen ditu. Horregatik gizakiaren zerizana edo esentzia lana da. Lana egitean beste gizakiekin erlazioan sartzen da eta bere jarduera soziala da. Gizarte kapitalistan emakumeak eta gizonak ez dira beren lanaren jabeak saldu egin behar dute beren produzitzeko ahalmena eta lana, askatzailea izan beharrean, alienatzailea bihurtuko da. Kapitalista langilearen lanaren bidez aberasten da eta zenbat eta lan gehiago egin langileak are eta aberatsagoa izango da kapitalista. Langileek ekoitzitako produktuak gutxi batzuen eskuetan geratzen dira; ekoizteko bitartekoen jabeen eskuetan. Langilea bere barruan hutsik geratzen da, eta berak eginiko produktuak beretzat hartu ordez, arrotzak direla uste du, eta orduan alienatu egiten da. Honako hau ulertzen du gizaki alienatutzat: Bere lanaren ekoizkina: Langileak eginiko produktuak bereak ez diren zerbait gisa kontsideratzen ditu. Ekoizteko bitartekoen jabeak: Langileak bere indarra saltzen dio helburu lukratiboa duen beste bati. Beste pertsona baten tresna bihurtzen da. Beraz langilea gauza bihurtzen da. Horrek gizakiaren askatasunaren ukapena adierazten du, deshumanizazioa. Bi klase sozial daude: burgesia eta proletarioak. Antagonikoak  eta etsaiak dira. Historia bi klase horien borroka dialektikoaren historian laburbiltzen da. Eta ez da amaituko sistema socialista nagusitzen den arte.
Marx saiatu zen proletarioak haien egoera


























Entradas relacionadas: