Manuel larramendiren eragina euskal literaturan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,11 KB

XVIII MENDEKO LITERATURA IDATZIA

Sarrera: XVII.Mendean Kontraerreforma gidatu zuten josulagunak (jesuitak) dira Hegoaldeko euskal literaturaren hasierako urratsetan bultzagile nagusiak. Tokian tokiko hizkuntzetan, kristau ikasbidea idatzi eta irakastea zuten helburu. Europan Ilustrazioaren edo Argi mendea da. Baita Euskal Herria ere. Ilustrazioa bi korronte filosofikotan banatzen da. -Enpirismoak bat egiten du arrazionalismoarekin, Descartesek eskatzen zuen zalantza metodikoa. Pentsamolde berri hau hiru ideiatan laburbildu daiteke: -Filosofiak hartzen du ordura arte nagusi zen teologiaren lekua. -Metafisikan ez, baizik esperientzian oinarritzen den zientziak du lehentasuna. -Sentimendu moral eta estetikoaren aldarrikapena egiten da. Sineskeriak baztertuz gizakia balio sozial eta moraletan hezteko asmoa nagusitzen da.

Manuel Garagorri Larramendia (1690-1766)

Bizitza: Andoainen sortu zen . Salamancan ikasi eta jesuita egin zen. Irakasle ere izan zen Salamancan. Euskal Herriko pertsonarik argienetakoa eta eztabaidari zorrotza izan da, euskararen eta Euskal Herriaren aldeko lan asko idatzi zuena. Azken 30 urteak Loiolan eman ditu. Obra: Solaskideak eta eztabaide-lagunak erdaldunak izaki, bere lanik gehienak gaztelaniaz idatzi zituen. Euskal Herria eta haren izaera, gobernu moldea eta hizkuntza berezia ditu aztergai lan gehienetan. Gaztelaniaz idatzitako obretan, eragina du euskal literaturaren garapenean. Bi modeturara lotzen du Larramendik euskararen alde: - Euskara gutxiesten dutenak lotsagarri jarri eta euskaldunak beren hizkuntzaz harro egotera animatuz. -Euskara erabili eta lantzeko ardura dutenak lan egitera bultzatuz.a) Gaztelaniazko ekarria A.1De la antigüedad y universalidad de Bascuenze en España (1728) Euskararen aldeko defentsa edo apologia suharra da, gramatikaren iragarpena egiten du eta honako abantailak ikusten ditu euskaran: -Espainiako hizkuntza zaharrena da -Gaztelaniazko hitz askoren jatorria euskaran dago. -Ez du akatsik:Inguruko hizkuntza baino hobea da. -Hizkuntza filosofikoa, erregularra, salbuespen gutxikoa, eztia eta atsegina da. A.2- Discurso historico sobre la famosa cantabria: (1736) Erromatarrek menperatu ezin izan zituzten kantabroen ondorengoak dira euskaldunak. Euskaldunen apologia egiten du. A.3- Sobre los fueros de Gipuzkoa:(1756-1758) Politika gaiei heltzen die, foruen defentsa sutsua eginez. Bere iritziz, foruak ez dira pribilegioak edo zaharturiko legeak, burujabetasunaren oinarri baizik. Haien defentsan indarra erabiltzeko eskubidea ere aitortzen dio Gipuzkoari. A.4-Corografia o descripcion general de la muy noble y muy leal Provincia de Gipuzcoa (1756) Gipuzkoa eta gipuzkoarrak goresteko idatzia. Deskribapen zabala eta maiztasunez egina. b) Euskarazko ekarria: Sermoi batzuk, olekiren bat, kristau-ikasbide bat, sarrera bat eta pare bat eskutitz. Prosa gihartsua eta samurra du eta hiztegi aberatsa. Berak ederki idatzi zuelako Hegoaldeko euskal prosaren lehen maisutzat har daiteke. B.1: El imposible vencido. Arte de la lengua Bascongada (1729) Ezina egina. Gaztelaniatik abiatuta egindako euskara ikasteko metodoa bada ere, euskarazko lantzat har daiteke. Hiru ataletan ematen du: -Deklinabidea eta aditza, sintaxia, eta prosodia. B.2-Diccionario trilingue: Castellano, Bascuence y latin ( hiztegi elebiduna ) (1745) Erdarazko hitz guztiei euskal ordaina eman nahi die, eta horrek hitzak asmatzera darama behin baino gehiagotan. Berak asmatuak eta herrian jasoak bereizteak nahasbidera eraman dezake. Herriko euskara erraza eta aberatsa erabili zuen euskarazko lanetan. Kritika: Larramendiri zor zaizkionak: -Bera da hegoaldeko euskal literatura idatziaren eragile zuzena, ikusiko dugunez. -Euskal Herria eta euskara munduan harrotasunez erakusteko jarrera bermatu zuen -Euskara ez ezik, euskal ohiturak, gizartea eta politika bera ere jorratu zituen. -Haren hiztegia izan da, akats eta guzti, ondorengo idazleetan eraginik handiena izan duena. Larramendiren garaikideak: Agustin Kardaberaz, Sebastian Mendiburu, Joan Antonio Ubillos, Joakin Lizarraga Elkanokoa.

XIX. MENDEA. PERU ABARKAREN MENDEA

Historiaz: Napoleonen gerraren eta politikaren katramilekin hasi bazen, erdi aldera bi gerrate karlisten astindu latza jaso zuen gure herriak. Lehenak, Foruak gainbehera larrian amildu zituen eta Bergarako besarkada ezagunarekin bukatu zen. Bigarrena, hegoaldeko lau Foruen abolizioa ekarri zuen. Foruen ohituren bilduma eta bizimoduaren araubide zituen Hego Euskal Herriak. Idatziz jaso eta gizarteaz, ekonomiaz, zuzenbideaz eta oro har, herri ziharduten legean jarri ziren. Foruak kentzearekin Euskal Herria galtzaile atera zelako uste eta errealitate gordina une hartan bertan dastatu zuen euskal herritar arruntak. Protestekin hasi zen giro hori, abertzaletasun mugimendua bideratu zuen. Iparreko eta Hegoko euskaldunak bilduko sortzen saiatu zen Dominique Garatek. Bertan ikaskuntza euskaraz ematea eta euskara bera batzea sustatzen zen, baina hutsean geratu zen, Napoleonen porrota tarteko. Ondoren,  Iparraldea bizitasun ahuleko aldi luzean murgildu zen. Literaturaz: Ez da idazle treberik falta Euskal Herri guztian, baina gehienak Bizkaierazkoak aurkituak dira. Bizkaierazko idazle talde bat aurkitzen da bizkaieraz. Mogeldarrak, Astarloa, Añibarro eta Uriarte besteak beste. Euskaraz eginiko predikazioa dute argura nagusi, guztiak apaizak dira, itzulpen ahalik eta txukunenak egiten dituzte eta euskararen nondik norakoa interesatzen zaie. Euskal Herriaz kanpoko adituen galderei erantzuteko eta Espainiatik datozen erauntsiei aurre egiteko. Bizkaitar autoreak, bi moldetan banatzen dira: -Markina aldeko ereduari, Mogel osaba-ilobak, Frai Bartolome… -Mendebaldeko ereduari, Añibarro batez ere.

Joan Antonio Mogel (1745-1804)

Bizitza: Eibartarra izaki, errioxar jatorriko familia bateko kidea da. Luzaro apaiz lanetatan ibili zen. Obra: Gai hauek erabiltzen ditu: -Erlijioa. Lehenengoa gipuzkeraz eta bizkaieraz besteak. +Konfesio eta Komunioko Sakramentuen gañean erakasteak (1800) +Konfesino ona (1803) +Kristinauaren jakinbidea (1805) -Filosofia: +Pascalen gogamenak (1899) Itzulpen lana da, eta frantsesaren gogoeta filosofikoak josatzen dira. -Hizkuntzalaritza: Gaztelaniaz eman zituen, tartean den itzulpen sortatxo bat gorabehera. -Literatura: +Alegiak (1980, 1995) Esporen eta Fedroren itzulpen eta egokitzapenak dira. +El doctor Peru abarka (1802)
obra euskaraz dago eta Peru abarka gisa ezagutzen da.
Iritzi Kritikoa: Obra 1802 han idatzi zen, baina 1881 ean kopiei esker argitara eman zen. Bizkaieraz idatzita dago eta euskal eleberrien aintzindaria dela esaten da. Obrak ez du tramarik, beraz pertsonaiek ez dute hasiera, garapena eta amaiera duen istorio bat osatzen. Leku eta denbora aipu minimoek ere ez dute adierazkostasun narratiborik. Elkarrizketa bizi bizien inguruan eraturiko kontaketa da. Kanpo egitura hau dauka obrak: -Sarrera bat gaztelaniaz -Sei elkarrizketa. Horietan garatzen da obraren mamia. -Zazpigarren elkarrizketa. Bi apaizen arteko solasa jasoten da autu horretan.  Zein da Obraren muina? Maisu Juan kaletar  ezjakina da eta Peru Abraka, berriz baserriko eskolan hezi eta zaildutako gizona; Pertsonaia bakoitzak islatzen duen bi munduen arteko jokoan datza obraren gakoa. Elementuak dira: -Bi pertsonaien nortasuna -Bi pertsonaien izaeraren ikerketa -Elkarrizketa bidez denbora eta leku zehaztapenak, oso urriak badira ere, egiteko trebetasuna. -Ohituren azterketa -Pertsonaia bakoitzaren araberako hizketa mailaren jokoa. -Euskarari buruzko oharrak -Mundu ikuskera osoa.   

Protagonisten arteko oreka, Maisu Juanen alde lerratzen da, haren motz eta ezinean, irakurleak hura hurbilago sentitzen baitu Peru orojakilea baino. Autoreak pertsonaiekiko erabili duen begikotasunak ederki asmatu du bi pertsonen arteko nortasun-oreka aurkitzen. Peru pedante samarra da. Kritikak Peru Abarka obra gorenen artean dauka. Zergatik? Ona hemen ezaugarriak: -Kultura maila arruntetik goratxoagoko hartzaileari dago zuzenduta. -Obra mundu jatorraren erakuslehio izaki, irakurlearentzat oso begiko egiten da.- Elkarrizketaren ugariak luzea ez den obra arindu eta hartzailea hurbiltzen du - Elkarrizketak, estilistikako elementu eta obraren oinarri bihurtu ditu autoreak. - Ekintza eta denbora adierazpen laburra gorago aipatu bezala elkarrizketen aberastasunarekin ordezkatzen asmatu du. -Kontaera bera erritmo arina du. -Obraren balio etnologikoa estimagarria da, euskara bera ezagutzeko duen balioa eta deskribapen tarteak erabiltzen ditu. Ezaugarri horiek direla eta Peru Abarka oso obra originala bihurtzen dute arrazoi hauengatik: -Molde honetako aurrekaririk ez dago gure literaturan -Mogel obraren lanketarako hautatu dituen oinarrietan eta orekan oso airoso mugitu zen. Eragina: Peruk Rousseau-ren Emilio edo Heziketaz obrako protagonistarekiko kidetasuna aipatu ohi da. Kritikak dio mogel izan dela bizkaitar idazleen artean izan dela arrasto gehien utzi duen idazle nabarmenena. Astarloarengan barrena XX. Mendeko idazleenganaino hedatu da. Mogelen sermoiak eta erlijio oso estimatuak izan dira. Jakitekoa da Peru Abarka euskal erromantizismoarekin lotu izan dela. Obra XIX. Mendea jada oso aurreratua zela argitara eman izanak, eragin ezinezko bihurtzen du.


Entradas relacionadas: