Maila trofikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,63 KB

MATERIA ETA ENERGIA FLUXUEN AZTERKETA:

  1. PARAMETRO TROFIKOAK


  1. Biomasa: ekosistema osoak edo ekosistemako maila trofikoetako organismoek ekoizten duten materia organikoaren kopurua. Biomasa, ekosistemak eguzki-
    energia metatzeko duen modua da, eta masa unitateetan neurtzen da, baina masa/azalera adierazten da (g/cm2…).

  2. Produkzioa edo ekoizpena: Denbora eta azalera jakin batean maila trofiko bakoitzak asimilatutako energia kopurua da. G/m2 egun… adierazten da. Ekoizpen motak:

Maila trofikoaren arabera


:

  • Lehen mailako ekoizpena


    Ekoizleek fotosintesian edo kimiosintesian finkatutako energia edo sintetizatutako materia. (biomasa)
  • Bigarren mailako ekoizpena


    Beste maila trofikoek, kontsumitzaileek eta deskonposatzaileek alegia, asimilatutako energia edo ekoiztutako materia.

Maila trofiko berean:


  • Ekoizpen gordina: maila trofiko bakoitzak asimilatzen duen energia edo ekoizten duen materia guztia. Ekoizleen kasuan, fotosintesian sortua izango da, eta kontsumitzaileen kasuan, bereganatzen dutena.

  • Ekoizpen garbia


    Maila bakoitzak asimilatu duen energiari bizi-funtzioak betetzeko behar den energia kenduz gero, biomasa eran pilatzen den energia. Energia hori gero, hurrengo maila trofikora igaro daitekeena.

Landareek eguzkitik heltzen den energiaren zati bat asimilatzen dute fotosintesiari esker;  hori da lehen mailako ekoizpen gordina. Horren erdia, gutxi gora behera, bero eran galtzen duten arnasketan; beraz, geratzen dena lehen mailako ekoizpen garbia da, eta biomasa eran agertzen da. Ekoizleen produkzio garbiaren zati bat baino ez da hurrengo mailara igarotzen. Izatez, belarjaleek parte bat ez dute asimilatzen eta asimilatzen duten guztiari, maila honetako bigarren mailako produkzio gordina esaten diogu; aldi berean, asimilatutakoaren zati bat arnasketan erabiltzen da, eta horretan zati bero bat galtzen da. Geratzendena, belarjaleen ekoizpen garbia da. Hurrengo mailatan, prozesu berdina errepikatzen da. Hainbat azterketaren arabera, honako hau azpimarratu behar da: Maila trofiko batean, erabilgarria den energiatik hurrengo maila trofikoak gutxigorabehera %10 baina ez du finkatzen.

Maila trofiko bateko izakiek, bizirik irauteko eta ugaltzeko, behar duten energia ezin bereganatu dutenean iristen da aipatutako mugara. Bestalde, kate trofiko batean, aurrera egin ahala, populazioen kide kopurua gutxitu egiten dela, gero eta energia gutxiago dutelako, eta lagun bakoitzak bizitzeko gero eta energia gehiago behar izaten duelako.

3. Produktibitatea edo berriztatze tasa: Ekoizpen garbiaren eta biomasaren arteko erlazioa: ekoizpen garbia/biomasa. Biomasa zenbateko abiaduran berriztatzen den adierazten duen indizea da. Esate baterako, plantonak lehorreko landareek baino gutxiago ekoizten badu ere, produktibitate askoz ere handiagoa du, bere ugaltze-tasa altua denez, oso azkar berriztatzen baita. Ingurune baten kolonizazioa hasten denean, produktibitatea oso altua da, eta kolonizazioak aurrera egin ahala biomasa ere handitu egiten denez, produktibitatea gero eta txikiagoa da, arnasketan erabiltzen baita energia gehiena.

4. Berriztatze-denbora:
Ekosistema edo maila trofiko batek bere biomasa berriztatzeko behar duen denbora, berriztatze-tasaren alderantzizkoa: biomasa/ekoizpen garbia. Unitateak, egunak, urteak,... Dira. Zenbat eta handiagoa izan berriztatze-tasa, orduan eta laburragoa izango da berriztatze-denbora. Esate baterako, baso batek urteak behar baditu bere biomasa osoa berriztatzeko, fitoplantonak egunal baino ez ditu behar.

5.Eraginkortasun ekologikoa: Maila trofiko batean, aurreko mailako ekoizpen garbiaren zer ehuneko bihurtzen den ekoizpen garbi, portzentutan adierazita: EE= (EG/aurreko maila trofikoaren EG) x100.

B)

PIRAMIDE TROFIKOAK

Hauexek dira ekosistema bateko komunitatearen egitura trofikoa, piramide eran irudikatzeko erabilitako irizpideak:

Kide kopurua, biomasa eta energia

  • Kopuru-piramideak. Maila bakoitzeko kide kopurua adierazten dutenak. Piramide arruntenetan, maila trofiko guztietan gutxitu egiten da aurreko mailarekiko kide kopurua, eta normalean, kide horien tamaina handitu egiten da. Baina ez da beti horrela gertatzen. Parasito kate batean adibidez, tamaia gutxituz doa eta ekosistema lurtar batzuetan, ekoizleak izatendira handienak.

  • biomasa-piramideak. Maila bakoitzean zenbat materia organiko pilatu den adierazten dutenak. Normalean, biomasa gutxitu egiten da lehen maila trofikotatik hurrengoetara. Hori oso arrunta da ekosistema lurtarretan. Baina, beste kasu batzuetan, piramidea alderantzizkoa izan daiteke. Hala gertatzen da esate baterako ekosistema urtarretan. Horietan, fitoplanktona oso denbora gutxi bizi da eta oso azkar berriztatzen da; era horretara, gerta liteke fitoplakton masa txiki bat nahikoa izatea masa handiagoko zooplaktona elikatzeko.

  • Energia-piramideak. Maila bakoitzean bildutako energia (kcal/m^3.Urte) adierazten dutenak. Oro har, %10aren legea betetzen dute eta ohiko piramideen forma dute.

Entradas relacionadas: