Maila trofikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,89 KB

ZENBAIT DEFINIZIO.


  1. Espeziea


    izaki bizidunen multzoa, beraien artean ugaltzeko eta ondorengo emankorra izateko gai direnak.
  2. maila trofikoa: modu berean energia eta materia organikoa lortzen duten izaki bizidunak; hiru multzo daude: deskonposatzaileak, ekoizleak, kontsumitzaileak.

  3. harreman trofikoa: ekosistema bateko komunitateko izaki bizidunen artean gertatzen den nutrizio- erlazioa.

  4. Sare trofikoa


    ekosistema bateko komunitateko izaki bizidunen artean gertatzen diren nutrizio-harremanen multzoa.
  5. Polulazioaren balantzea


    eremu jakin bat okupatu eta elkarren artean ugaltzeko gai diren espezie bateko izaki bizudunen kopurua.
  6. berriztapen- tasa edo berriztatze- tasa: denbora zehatz batean ekosistema bateko izaki bizidunen kopuru osoaren aldaketa.

  7. piramide ekologikoa edo piramide trofikoa: metatutako energia, biomasa edo indibiduo kopurua neurtzen duen eta altuera konstantea duten errenkadak bata bestearen gainean kokatuz osatzen den piramidea

  8. Potentzial biotikoa


    populazio batek baldintza hoberenetan izan dezakeen banako-kopuru gorena da.
  9. K-ren estrategia


    s itxurako hazkunde kurbak dituztenak dira, hau da, garapen moteleko espezieak, ugalketa maila apala eta gorputz egitura antolatuak, handiak eta iraukorrak dituzte.
  10. r-ren estrategia: inguruneko baliabideak lehiakideek baino lehenago erabili ahal izateko azkar ugaltzen diren espezieak, espazio hutsak kolonizatzeko gaitasun handia dutenak

  11. poikilotermoa: odol hotzeko animaliak dira, tolerantzia- maila txikia dutenak kanpoko tenperatura aldaketen aurrean

  12. Homeotermoa


    odol beroko animaliak dira, optimo termikoaren inguruko tolerantzia-mailatik urrun, tenperaturari bere horretan eutsiko dioten mekanismo batzuk abian jartzen dituztenak
  13. optimo ekologikoa: populazio batek lehian edo elkarlanean beste espeziekin batera eta bere fisiologiarentzat agian guztiz egokia izango ez den ingurune fisiko batean garatzeko dituen ezaugarriak

Bioma


lurreko komunitate biotiko handia; sailkapen desberdinak bideratu dira irizpide desberdinen arabera: faktore abiotikoak, espezie nagusia, etab.

Entradas relacionadas: