Madozen desamortizazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,92 KB

 

ustiatuko zituzten jabe ertainen taldea sortzea. Bestetik, helburu politikoak zituen, gerra karlista irabaztea elizaren ondasunen salmentari esker lortutako baliabideekin, eta horrela erregimen liberala bermatzea. Horrez gain, burgesia diruduna sortzea.


Mendizabalen desamortizazioa hiru dekreturen bidez burutu zen:

-1835ekoa, ordena erlijiosoak deuseztatu eta beren ondasunak konfiskatu zituen dekretua.

-1836koa, ezabatutako ordena erlijiosoaren ondasun guztiak salgai zituena. (Hau da gure testua)

-1837koa, desamortizazioa klero sekularraren ondasunetara zabaldu zuena.


Desamortizazioa bi urratsetan egin zen. Lehena, estatuak ondasunak konfiskatu eta “ondasun nazional” bihurtzea izan zen. Bigarrena, ondasunak jendaurreko enkantean saltzea izan zen. Ordainketa diruz edo zor publikoaren tituluez bidez egin zitekeen, lorturikoa estatuak erabili zuen. Burgesia diruduna izan zen onuradun nagusia, berak erosi baitzituen ondasunok.


Desamortizazioak hainbat ondorio izan zituen, besteak beste, jabetza erregimena aldatzea, amortizatu eta kolektibo izatetik asko eta indibidual izatea, ondorioz, lurjabe kopurua gehitu zen, burges diruduna hain zuzen. Aldiz, nekazari pobreen egoera gaizkiagotu egin zen. Nekazal produkzioa handitu egin zen. Zor publikoa murriztu zen, ogasunak gerra karlista irabazten lagundu zuten maileguak eskatu zituen eta horrela erregimen liberalaren jarraipena bermatu zuten. Elizak botere ekonomikoa galdu zuen eta ondorioz, Espainia eta Vatikanoaren arteko harreman diplomatikoak apurtu eta elizaren ondare kulturalaren parte inportante bat galdu zen.


Desamortizazioak Euskal Herrian berezitasunak izan zituen. Elizaren desamortizazioa ahulagoa izan zen, Bizkaian eta Gipuzkoan elizaren jabegoa txikiagoa zelako. Estatuak burututako desamortizazioa foru erakundeek kontrolatu zuten. Gainera, populazioaren gehiengoa, karlisten aldekoa izanik, desamortizazioaren kontra jarri ziren, eta honek gerra karlista biztuaraziko zuen egoera sortzeko eragin zuen.


Mendizabalen desamortizazioa izan zen Espainiako desamortizazio garrantzitsuena. Alde batetik, Antzinako Erregimeneko jabetza sistema aldatu zuelako eta Elizaren ondasun guztiak ondasun indibidual eta aske bihurtu zirelako. Bestetik, zor publikoa murriztu zenez, gerra karlista irabazten lagundu zuen, eta ondorioz, erregimen liberalaren jarraipena bermatu zuen. Gainera, aukera ezin hobea izan zen nekazaritza iraultza egiteko, baina ez zen lortu, ogasunaren zorrak kentzea izan zelako lehenbiziko gauza eta lur berriak ez ziren nekazarien eskuetan gelditu, ondorioz, txarto ustiatuta jarraitu zuten.


Entradas relacionadas: