Madozen desamortizazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8 KB

 

Aztergai dugun testu hau publikoa da eta bere izaera politiko eta ekonomikoa.

Mendizabal Ogasun ministroak idatzi zuen 1836ko otsailaren 21ean Madrilen. Maria Kristina erreginaordeari zuzenduta dago, 1835ean ezabatutako ordena erlijiosoen ondasunak saltzeak ekarriko zituen onurak azaltzeko.

Mendizabalek aipatzen dituen onuren artean:
zor publiko handia murriztea, herritarrei jabetza bat lortzeko aukera ematea, lurrak hobeto ustiatzeko aukera eta beraz, nekazaritza errendimendu hobea lortzea, industria eta merkataritzaren garapena eta jabe berriak erregimen liberalera urbiltzea aurkitzen ditugu.


Testu hau Maria Kristinaren erreginaordetzan kokatze da. Fernando VII.A hil zenean (1833), Isabel II.A artean adingabea zenez, Maria Kristina erreginaordearen esku egon zen erregetza (1833-1840). Bitarte horretan finkatu zituzten
Espainian Estatu Liberalaren oinarriak, eta abian jarri zituzten zentralizazio politiko eta administratiboa, eta batasun juridikoa. Baina, aldi beren, gatazka zibila, lehen karlistaldia, sortu zen Euskal eta Nafar lurraldeetan. Bere erregeordetzan liberalismoaren barruko ideologien zatiketa gertatu zen; progresista eta moderatuak bereizi ziren.

Progresistek antolatutako matxinada edo konspirazioek erregina 1812ko konstituzioa zin egitera behartu zuten, hauek neurri iraultzaileak hartu zituzten: Mendizabal jarri zuten ogasunaren buru eta honek, elizaren ondasunen desamortizazioa burutu zuen eta ondasun asko nazionalizatu zituen eta enkante publikoan saldu.


Desamortizazioa iraultza liberal burgesaren funtsezko osagaia izan zen, Erregimen zaharreko jabetza erregimena deuseztatzea eragin baitzuen. Liberalentzat, jabetza pribatua eskubide natural eta sakratua da eta jabeak ondasunak modu askean erabiltzeko ahalmena izan behar du. XIX. Mendearen hasieran lur jabego gehienak Eliza eta noblezia familia gutxiren esku zeuden, hau da, esku hilen ondasunak ziren. Gainera, lur gehienak landu gabe zituzten eta txarto ustiatuak. Liberalen ustez, jabego horiek aske utzi eta ekoizpen ahalik eta handiena atera nahi zieten pertsonen eskuetara igaro behar ziren. Horregatik, ordura arte merkatutik baztertuta zeuden ondasunak (elizarenak, auzo lurrak ) merkatu askera atera ziren. Irabazitako diruaz, ogasunaren egoera larriari irtenbide bat ematea, gerra karlista irabaztea eta estatu liberalaren jarraipena bermatzea lortu nahi zuen.


XIX. Mende osoan eta XX. Mendearen hasieran egon zen indarrean eta bi urratsetan egin zen; lehenengoan estatuak ondasunak konfiskatu eta “ ondasun nazional “ bihurtu zituen, eta bigarrenean, ondasunak jendaurreko enkantean zaldu. Ordainketa diruz edo zor publikoaren tituluaren bidez egin zitekeen. Burgesia diruduna izan zen onuradun nagusia.


Espainiako XX. Mendeko salmenta prozesu luze horretan desamortizazio garrantzitsuenetako bat Mendizabalena izan zen. Bere desamortizazioa hiru dekreturen bitartez burutu zen.


  1. 1835ean ordena erlijiosoak deuseztatu eta ondasun guztiak konfiskatu ziren

  2. 1836an, ezabatutako ondasun horiek salgai jarri ziren, aztergai daukagun testuari dagokiona.

  3. 1837an, desamortizazioa klero sekularraren ondasunetara ( katedral eta elizenak ) zabaldu zen.

Mendizabalen desamortizazioarekin batera, Pascual Madozena ere nabarmendu zen. Ogasun ministro progresistak Desamortizazio Legea argitaratu zuen 1855 ean eta ondorioz, Ondasun Kolektibo guztiak salgai jarri zituen ( elizarenak,aurretik saldu ez zirenak) eta bereziki herri lurrak.

Irabazitako dirua zor publikoa kentzeko erabili beharrean, herri lanetan inbertitu zen, trenbidean bereziki. Erosle nagusia burgesia diruduna izan zen baina herrietako jabe parte hartzea ere egon zen.


Desamortizazioaren ondorioz, jabetza erregimena aldatu egin zen, lur jabe kopurua gehitu. Nekazal produkzioa handitu egin zen eta zor publikoa murriztu. Elizak bere botere ekonomikoa eta bere ondare kulturalaren parte bat galdu zuen eta Vatikanoren eta Estatuaren arteko harremanak gaizkiagotu egin ziren. Nekazari pobreen egoera gaizkiagotu egin zen. Desamortizazioa, nekazal iraultza burutzeko aukera paregabea izan zen baina ez zen aurrera atera. Latifundismoa ez zen desagertu, erosleak burges dirudunak izan zirelako nagusiki. Gainera, jabe berriak errentatik bizitzera mugatu ziren, ustiakuntzetan berrikuntzarik egin gabe.


Azkenik, aipatzekoa da Euskal Herrian desamortizazioak bere berezitasunak izan zituela. Nafarroan izan ezik, elizaren jabegoa Espainiako gainontzeko lurraldeetan baino txikiagoa zen. Beraz elizaren desamortizazioa ahulagoa izan zen, batez ere Bizkaia eta Gipuzkoan. Gainera. Foru erakundeek kontrolatu egin zuten estatuak burututako desamortizazioa. Euskal Herriko populazioaren gehiengoa desamortizazioaren kontra jarri zen. Elizaren desamortizazioak eta desamortizazio zibilak gerra karlista biztuaraziko zuen egoera sortzeko eragin zuten, nekazariak eta kleroa liberalismoaren aurka jarri zirelako.



Entradas relacionadas: