Madozen desamortizazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,13 KB

Dokumentu historiko honen edukiari erreparatuz, izaera politikoko eta eduki ekonomikoko testua da. Dokumentu juridiko baten aurrean gaude, desamortizazioaren dekretu bat delako. Mendizabalek Maria Kristina erreinari idazten dion arren, Madrilgo Gazetan publikatu zen 1836ko otsailak 21an, hortaz, dokumentu publiko baten aurrean gaude; herri guztirako zuzenduta dagoelako. Aurkezten zaigun dokumentua, Lehenengo Gerra Karlistan bete-betean sartuta idatzi zen, Maria Kristinaren erregeordetza garaian. Gerra karlistan bi talde borrokatu ziren haien artean : Karlistek; ideia absolutistak defendatzen zutenak eta Karlos Mª Isidro bere alde zutenak eta liberalak, Mª Kristinaren erregeordetzaren alde zeudenak. Gerraren lehenengo fasean, karlistaren garaipenak argiak ziren, baina Zumalakarregi Bilboko setioan hil zenean gerraren norabidea aldatu zen. Hortaz, bigarren fasean garaipen liberala hasi zen. Gerraren garapen zalantzagarria eta ogasunaren egoera txarra 1836ean “La Granjan” pronuntziamendu liberalista militarra eragin zuen. Honen bidez, Calatravak (aurrerakoia) gobernu berria eratzeko ardura hartu zuen eta Mendizabal Ogasun ministro moduan jardun zuen. Aurreko testuinguruan, Mendizabalek Maria Kristinari dekretu hau idatzi zion honako helburu:
1.
Helburu ekonomikoa da testu honen helburu nagusia: estatuaren zor publikoa kentzea  eta gerrarako finantzazioa lortzea elizen ondasun higiezinen desamortizazioaren bidez. Hau da, elizari jabetzak konfiskatzea (Kontsolidatuko tituluekin lurrak erostea balio zuen) 2.Liberalismo ekonomikoaren ezarpena defendatzen du. Nekazal jabegoaren egituran, lurrak merkatugai indibidualak eta askeak bihurtzen dira. 3.Helburu politikoari dagokionez, liberalismo sendotzea da. Ezinbestekoa da Isabel II.Aren (liberalen) garaipena desamortizazioa gauzatzeko. 4. Burgesia handitzea eta indartzea dute helburu sozial moduan, baita ere Espainiako herritarren zoriontasuna bermatzea aurreko helburuen aplikazioaren bidez. Lehen aipatu dudan moduan, Mendizabalen desamortizazioa
Lehenengo Gerra Karlistan idazten da. Estatu liberalak gerra finantzatzeko diru faltan zegoen,beraz, atzerrian bilatzea aukera erakargarria zen, horregatik beste herrialdeen konfiantza bereganatu behar zuen, estatuaren zorrak ordaintzeko gai zela erakusteko. Finantza iturri berri batera jo zuen: Elizaren jabetzara. Era berean, Elizari nolabaiteko zigorra ipini zion karlisten alde egoteagatik. Ondasun erlijiosoen dekretuak (1836an eginak) Elizaren lurren desjabetza baimendu zuen eta enkante publikoaren bidez saltzea ziren.

Desamortizazioa hainbat ondorio izan zituen. Fiskalak, etorkizunean zerga politika atzerakorra izan zuen; izan ere zorraren erdia kendu zuen. Jabetzaren egituran, lurrak merkatalgai librea bihurtu eta latifundioak areagotu zituzten.
Produkzioari dagokionez handitu egin zen, normalean baino gehiago ekoiztea lortu baitzuten. Dekretu honen bidez, Eleiza kaltetuta atera zen, ostera, burgesia eta noblezia mesedetuak atera ziren.
Laburbilduz, Mendizabalen desamortizazioa oso garrantzitsua izan zen hainbat arrazoiengatik: Espainiako handiena izan zelako, lurren %30 saldu baizituzten eta Antzinako Erregimenaren lurren jabetza kolektiboa aske geratu zen saltzeko. Gainera, gerra karlista irabaztea ahalbidetu zuen.  Azkenik, Elizaren eraldaketa sakona suposatu zuen eta burgesia erabateko boterea eskuratzea lortu zuen.







Testu hau ekonomikoa, juridikoa eta publikoa da. Isabel II.Ak eta Francisco de Lutxanek (Sustapen ministroa) idatzi zuten eta 1855ko ekainaren 6an Gaceta de Madrid aldizkarian publikatu zuten. Jasotzailea Espainiako Nazioa da. Bi urteko aurrerakoian liberal progresisten ministroa idatzi zuen, beraz, testuak duen ideologia liberal aurrerakoia dela esan daiteke.

Lege orokor hau, emakiden baldintzak ziren trenbideen eraikuntzarako enpresentzat. (4-6.art) Gobernu edo partikularrek emakideak badituzte trenbideak eraiki ditzakete. (8.-19. Art) Lehenik eta behin, funts publikoen erabilera ziurtatzen zaie enpresei, trenbidearen eraikuntzan inbertitzeko; interes altuen edo diru laguntzen bitartez egin ahal zen. Gerrak sorturiko errepresalia edo konfiskaziotik estatua izango dakapitalaren erantzulea. (20. Art.)  Lege honek baimendu egiten du trenbidearen eraikuntzarako material guztien arantzel gabeko inportazioa: barne industriaren ahulezia sakontzen du, izan ere, atzerriko industriaren konpetentziari ezingo diolako aurre egin (30. Art.)  Azkenik, trenbideak bide zabalera handiagoa izango du, Frantziakoa baino handiagoa, eta horren ondorioz etorkizunean zailtasunak ekarriko dituzte tren lineak konektatzeko Espainian, trenbidearen eraketa beranduago hasi zen, hainbat gauzen eraginez: kapitalik, teknologiarik, egonkortasun politikorik eta merkatu indartsurik gabe zeudelako. Trenbidearen hedapena herrialde bakoitzak lortutako industrializazio-mailaren adierazle fidagarria izan zen; garraiobide hau ezinbestekoa izan zen mende honetan, eta herrialdeen hazkunde ekonomikoa ere bai. Atzerapen ekonomikoak gainditzeko eta industrializazioa bultzatu ahal izateko, liberal aurrerakoien gobernuak legedi ekonomiko ugari sortu zituzten, Vicálvaroko altxamenduan ezarriak. Madozen desamortizazioak lortutako diru sarrerak trenbidearen eraikuntzarako erabili zituzten. Politika ekonomikoaren ardatz nagusia desamortizazioa izan zen. Atzerriko kapitalak sartzea lortu zuten eta Trenbide Legea, Bankuen Legea eta Espainiako Bankua sortu ziren. Lege orokor honek, atzerriko konpainiei (Frantzia eta Belgika batez ere) uzten zien lanak antolatzeko ahalmena, arantzel gabe inportatutako material ugarien bitartez. Azkenik, sarearen antolaketa espekulazioaren helburuan zegoen (konekzio eraginkorrik gabe). Testu honen garrantziari dagokionez, lege honek atzerriko kapitalak sartzea eragin zuen eta arindu zuen trenbideen eraikuntza (ezinezkoa zena Espainiak zituen baliabide urriekin). Barneko merkatuaren batasuna bultzatu zuten lurralde gehiengoetara, baina eragin txikia izan zuen Espainiako industriaren hazkundean.Gainera, kapitalen pilatzeak finantza sektorearen antolaketa bultzatu zuen. Etekinak, jatorrizko herrietako industria hornitzailetan banandu zituzten, eraikuntza enpresa emakidunetan eta funts publikoak erabili zituzten kreditu enpresetan. Azkenik, antolaketa txarreko inbertsioek errentagarritasuna galtzea suposatu zuen, eta ondorioz, krisi ekonomiko handia sortu zen 1866an (ezegonkortasun politikoa berrituz).


Entradas relacionadas: