Lotura kobalente polarra
Enviado por Chuletator online y clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,25 KB
lotura ionikoa
Metal ez metal,metalak elektroiak ematen dizkio ez metalari,beraz,elektroi transferentzia gertatzen da
metala elektroia man--katioia bihurtuz eta ez metala elektroiak hartu--anioia bihurtuz.Beraz katioi eta anioien arteko lotura da.
Katioia anioiaz inguratzen dira edo anioiak katioiaz,sare kristalinoa osatzen dute
Ioien artean sortzen dira indor elektroestatiko handiak
KOnposatu ioniko ugari daude:
Gatz bitarrak:NaCl,MgF2
Gatz hirutarrak:KClO3,NaNO3
Oxido eta hidroxido batzuk:CaO,MgO,KOH
KOnposatu ionikoen propietateak:
Giro tenperaturan,fusio puntu altua duen solidoak dira
Hauskorrak dira
Disolbagarriak uretan
Egoera solidoan daudenean,ez dute elektrizitaterik eroaten
Eroaleak dira disoluzioan edo urtuta daudenean
Lotura metalikoa
Metalen atomoek ez dute molekularik eratzen.Horren ordez,ordenan kokatzen dira,ahalik eta kristal egitura trinkoena sortzeko.
Atomo bakoitzak bere balentzia elektroiak askatzen ditu,eta ioi positibo bihurtzen da
Atomo guztien balentzia elektroiek hodei elektroniko bat osatzen dute.Hodeia egituraren hutsarteetatik mugi daiteke,beraz ioi positibo eta hodei elektronikoen arteko lotura da.
Ez dago elektroien transferentzia eta ez konpartiketa
Elektroi-hodeiaren eta ioi positiboen arteko elkarreraginak(indar elektroestatikoak)metalaren egonkortasuna bermatzen du.
Lotura metalikoa duten substantziek sareak eratzen dituzte.Sare horien osagaiak katioiak dira,ugariak eta hodei elektroniko batez inguratuak.
Adb: Na,Fe,Au
Propietateak
Fusio puntu altua
Dentsitate handia
Uretan ez dira disolbatzen, oxidatzen dira
Aleazioak eratzen dituzte
Beroaren eroale onak
Elektrizitatearen eroale onak
Tentsio mekaniko baten eraginpean, deformatu egiten dira,baina ez hausteraino
Lotura kobalente molekularra
Ez metalikoen artean
Elektroi bikote bat edo gehiago partekatzen dituzten atomoen elkarketa da,beraz elektroiak konpartitzen dira
atomo guztiek elektroi ez lotzaileak partekatuko dituzte azken mailan 8 elektroi lortu ahal izateko(HIdrogeno 2 elektroi lortu).
Molekulak sortzen dira
Molekuleen arteko lotura
Molekula baten Lewis egiturak honako ezaugarriak
Partekatuta dauden elektroi bikoteak (elektroi lotzaileak) eta loturetan parte hartzen ez duten elektroiak(ez-lotzaileak) puntu pareen zein marratxoen bidez adieraz daitezke.
Substantzia kobalente molekularrak:atomoek,elkartzean,molekulak eratzen dituzte:
Adb: kobalente apolarrak:O2, N2
Kobalente polarrak:H2O,CO2
Molekulen arteko indarrak substantzia kobalente molekularreteko molekulen artean diharduten erakarpen indarrak dira.