Lore jokoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,03 KB

 

2. Zer ziren Lore Jokoak? Zer egiten zen lehiaketetan sarituriko lan onenekin? Aipatu .

Euskal letren historian aipagarriak dira Lore Jokoak. Anton Abadia zientzialari eta mezenasak eratu zituen lehendabizi 1853an Lapurdiko Urruñan euskal jai gisa. Beste jolas eta joko batzuen artean bertso sorta onenentzat ere saria jarri zuen. Urtero antolatzen zen lehiaketa horretan Iparraldeko bertsolariak ziren.

Lanik onenak Donostiako EUSKAL-ERRIAn argitaratzen zituzten. Lore Jokoek aldizkari hark iraun arte mantendu zuten. Joan Batista Elizanburu, Felipe Arrese Beitia eta Gregorio Muxika izan ziren besteak beste Lore Jokoetako saridunak.

8. Zer izan zen Euskaltzaleak elkartea? Aipatu Euskaltzaleetako bazkide porrokatuenaren ametsa

Primo de Riveraren diktaduran, 1926an, Elgoibareko euskal jai batean bildu zen taldetxo batek hurrengo urtean I. Euskararen Eguna eratu zuen Arrasaten. Garai hartako idazle eta kulturgilerik gehienak joan ziren eta euskararen aldeko talde berri bat sortzeko biltzarra egin zuten. Honela jaio zen Euskaltzaleak elkartea;
Bazkide gutxirekin lehengo hiruzpalau urteetan; 1930tik aurrera ordea, indar handia hartu zuen eta II Errepublikan 2000kidetik gora izatera iritsi ziren. Euskara hutsezko egunkaria plazaratzeko izan zen bazkide porrokatuenaren ametsa: Lizardirena.

1. Zeintzuk dira Txomin Agirrek utzi zizkigun nobelak. Zein euskalkitan eman zituen?

Txomin Agirre ondarroarrak hainbat nobela idatzi zizkigun: Auñemendiko lorea (1898)
Kresala (1906) eta Garoa (1912). Lehengo biak bizkaieraz eta azkena, gipuzkeraz.

Kresala, istorio zoragarria delako, maitasunezkoa. Argumentuak oso onak eta oso lortuak daude. Pertsonaiak ere errealistak dira.

2. Zein da Garoa nobelaren gai nagusia? Nolako eredua ematen du? Nola deskribatzen du Bizkaia 66.Orrialdeko testuan?

Garoa nobelan, euskal nekazaritza eta artzaintzari eskainitako eleberria dugu. Ia obra guztia Zabaletako Joanes artzain-baserritarrak betetzen du, euskaldunen eredu idealizatua izanik, pertsonaia literario moduan sinesgarritasuna falta zaio.

Pasarte honetan Bizkaia Bilbo ingurua, zikina dela eta ia euskararik gabekoa dela dio. Beraz Bizkaiko herriak, Gernika, Durango,etab.-k ez dutela bertakoak ematen dirudi hauetan euskaraz hitz egiten delako eta aire garbia dagoelako.

5." Izotz ondoko iguzki" testua. Azaldu naturaren irudia

Euskara eta natura beti lotuta joango dira. Behe mailetan euskara izoztuta dago, hiltzen ari da eta aldiz goi mailatan badago norbait euskararen alde ekintzak egiten ari dena. Beraz esperantza txiki bat dago.

Entradas relacionadas: