Lipido ez saponifikagarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 19,13 KB

Uraren propietateak

  • Disolbatzaile oso ona


    : substanzien garraioa disoluzioan egiten da. Zelulek barneratzen dituzten substanziak disilbaturik daude. Erreakzio metabolikoak disoluzioan gertatzen dira.
  • Erreatibitate kimiko haundia


    : Hidrolisi erreakzioetan behar diren OH- eta H+ hornitzailea da. Oxidazio-erredukzio erreakzioetan O2 eta H2 eskaintzen du
  • Bero espezifiko haundia


    : Bero kantitate haundia xurgatzen du, tenperaturan gorakada haundirik izan gabe, beraz bizidunen indargetzaile termikoa da.
  • Lurruntze-bero haundia


    : Ura lurrunduz (izerdiaren bidez), bizidunen tenperatura jaitsi egiten da

Gatz mineralak

  • Prezipitatu edo solidoak

    • Kalztio karbonato

    • Kaltzio fosfato

    • Silize

  • Disoluzioetan

    • pH kontrolatu

    • oreka osmotikoari eutsi

    • nerbio bulkada

    • muskuluen uzkurdura

    • odolaren gatzaketa

Biomolekula organikoak

  • Molekula linealak, adardunak edo ziklikoak dira: Karbono atomoen kateek osatzen dituzte. Lotura kobalenteen bidez, H, O, N, e.A.Rrekin lotzen dira.

  • Gehienak makromolekulak dira (polimeroak):  Monomero edo egitura-silarri izeneko molekula bakunagoak lotuz eratzen dira.

  • Denek funtzioa dute organismo bizien barruan: Funtzio biologikoa tamaina, forma eta talde funtzionalen araberakoa da.

  • Polimerizazio-erreakzioak: Aipatutako monomeroak lotura kobalenteen bidez lotzen dira, polimeroak sortzeko; lotura horiek apur daitezke, monomeroak askatzeko, despolimerizazio erreakzioen bitartez.



GLUZIDOAK

Monosakaridoak: 3-7 C (C, H, O)

  • Gluzidorik bakunenak dira.

  • Kimikoki polihidroxialdehidoak (aldosak) edo polihidroxizetonak (zetosak) dira.Karbono atomo kopuruaren arabera triosak, tetrosak, pentosak, hexosak, heptosak. Glukosa hexoaldosa bat da, fruktosa, ordea, zetohexosa.

  • Bost karbono atomotik gorakoek disoluzioan ziklatzeko joera dute.

  • Lotura kobalenteen bidez (lotura O-glukosidikoa) lotzen dira disakaridoak, trisakaridoak eta polisakaridoak osatzeko.

  • Goxoak dira.

  • Uretan disolbagarriak.

  • Energiaren hornitzaile azkarrak: glukosa, fruktosa.

  • Funtzio estrukturala a.Nukleikoetan (ribosa-desoxirribosa).

  • Fotosintesian parte hartzailea: Erribulosa.



Disakaridoak (Lotura O-glukosidikoa)

  • Bi monosakaridoz osatuta

  • Goxoak

  • Uretan disolbagarriak

  • Energiaren hornitzaile azkarrak

  • Sakarosa, laktosa, maltosa, ...

Polisakaridoak (Lotura O-glukosidikoaren bidez lotutako ehunka edo milaka monosakaridoren kate lineala)

Funtzio biologikoak

  • Erreserbakoak

    • Almidoia (landareetan, adb. Patata)

    • Glukogenoa (animaliengan)

  • Egiturazkoak (estrukturalak)

    • Mureina edo peptidoglikano (bakterioak)

    • Zelulosa: landare zelula-paretaren osagaia

    • Kitina: Artropodoen exo-eskeletoaren osagaia eta onddoen zelula-paretaren osagaia.

    • Muko-polisakaridoak: Ehun konektiboen matrizearen osagaia.

LIPIDOAK

C, H, O, eta batzutan P

Ez dira disolbatzaile polarretan(adb., uretan) disolbatzen,eta disolbagarriak dira disolbatzaile organiko ez-polarretan (adb, eterrean, kloroformoan, benzenoan, e.A.N)

Sailkapena


  • Saponifikagarriak: Hidrolisitik gantz-azidoak lortzen dira. Alkali edo base ( NaOH, KOH, …) batekin erreakzionatzean xaboiak eta glizerol ekoizten dute.

  • Ez-saponifikagarriak: Hidrolisitik ez dira gantz-azidoak lortzen

Lipido saponifikagarriak

  • Gantz-azidoak: Karboxilo taldea daramaten kate hidrokarbonatu luzeak. Karbono atomoen kopurua bikoitia izaten da, 12 eta 24 bitartekoa. Ez daude aske zeluletan eta mota desberdineko lipidoen zati dira.

    • Aseak:Ez dute lotura bikoitzik. Giro tenperaturan solidoak dira.

    • Asegabeak: Lotura bikoitz bat edo gehiago. Adb., Ω3, Ω6. Lotura bikoitzak CIS edo TRANS izan daitezke

1)Gantzak edo azilglizeridoak


  • Glizerina molekula batekin lotutako (ester deituriko lotura kobalenteen bidez) gantz-azido batek, bik edo hiruk osatzen dute. Inportanteenak, triazilglizeridoak dira. Bilgorrak giro tenperaturan solidoak dira,ugariak dira animalietan, eta gantz-azido aseek osatzen dituzte. Olioak giro tenperaturan likidoak dira, landaretan egoten dira, eta horien osaketan gantz-azido asegabeek hartzen dute parte.

  • Funtzioak: Energia epe luzean biltzea (9 kcal/gr) eta tenperatura isolatzea eta organoak babestea

Entradas relacionadas: