Li.li

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,1 KB

 
*Industria aurreko hirigintza: Etapa hau hiriak sortu zirenetik XI: mendean industrializazioa hasi arte hedatzen da. Etapa honetan, hirigintza urria zen. Hirigintza tasak biztanleen %10 ukitzen zituen eta egonkorra zen, hiriko biztanleria eta landa inguruko biztanleria aldi berean hazten ziren eta. Hirien batez besteko tamaina 5.000-10.000 biztanlekoa zen; oso gutxitan zegoen 25.000 edo 100.000 biztanle baino gehiagoko hiririk. Hirigintza fenomenoari mesede egin zioten faktoreak estrategikoak eta militarrak (hiriak lurraldea kontrolatzen zuten), politikoak eta administratiboak ( botere politikoaren egoitza eta lurraldea antolatzeko oinarria zen), ekonomikoak (inguruko baliabideak kontrolatu eta merkataritzako eta eskulangintzako jarduerak garatzen zituen) eta erlijiosoak (botere erlijiosoaren egoitza zen) izan ziren. *Industria aldiko hirigintza: Industria aldiko hirigintza XIX. Mendean abiatutako industrializazioaren hasieratik 1975eko krisi ekonomikoa arte luzatzen da. Etapa horretan, hirigintza tasak hazkunde handia izan zuen, hiriko biztanleriak landa-ingurukoa baino askoz gehiago hazi zen eta. Hazkunde horretan parte hartu zuten faktoreak administratiboak (1933an lurraldea probintzietan zatitzean, hiriburu gisa hautatutako hiriak hazi egin ziren) eta ekonomikoak eta gizartekoak (hirietan industria modernoa sortu eta garatzean, nekazariak erakarri zituen) izan ziren. *Industria osteko hirigintza: 1975etik aurrera, ekonomiako eta industriako krisiak aldaketak eragin zituen hirigintza prozesuan eta horren eraginez, industria osteko hirigintza izena duen etapa hasi zen. Aldaketa horiek 1981etik aurrera gertatu dira Espainian. Hirigintzako faktoreak aldatu egin dira, industriak garrantzi handia galdu du (1975 krisiak desindustrializazioa eta hirien gainbehera eragin zuelako eta industria ekoizpenak espazioan barreiatzeko joera duelako)  eta hirugarren sektoreko jarduerek hirigintza prozesuan garrantzia dute (metropoli handietan, turismo guneetan eta gutxien aurreratutako eskualdeetan)

Entradas relacionadas: