Librekanbismoari eta protekzionismoari buruzko testua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 18,24 KB

 

7.Testua.
1876ko konstituzioa(1876):
Testuaren kokapena: Lehen mailako testu juridikoa da. Eduki nagusia politikoa du, eta ez dago osorik. Konstituzio honen egilea gorteak dira. Seiurteko Iraultzailearen garaikoak dira, baina ez zuten herriaren borondatea behar bezala ordezkatzen. Hauteskundeetako parte hartzea oso murritza izan baitzen. Errestaurazioaren garaian da. Errestaurazioa seiurteko Iraultzailearen ondorengo etapa izan zen. Inspiratzailea Canovas izan zen. Borboitarrek tronua galdu zuten, izan ere Isabel II.Ak alde egin behar izan baitzuen, Alfontso XII.A berriro jarri zuten tronuan.Testuaren Analisia: Ideia nagusiak; -Subiranotasun partekatua. Subiranotasun partekatua egoera politikoak zorrotzago kontrolatzeko tresna da. Erregea indar handiko instituzioa da konstituzio honetan. Gorteen balizko gehiegikeriak saihestu nahi zituzten. -Bi Ganbarako sistema;
Kongresua eta Senatua. Senatari izateko baldintzak kongresuko diputatu izateko baino zorrotzagoak dira. Senatari batzuk biziartekoak ziren. Koroak izendatutakoak. Kongresuko ordezkariak hautatzeko zehaztu gabe geratzen da zer sufragio mota ezarriko den. Hasiera zentsitarioa izan bazen ere, aurrerago sufragio unibertsala ezarri zen. Azken hori ez sufragio zentsitarioaren  garaian soilik, unibertsala ezarritakoan ere bai, sistemak izan zituen beste mekanismo batzuk medio. -Gizabanakoaren eskubideak onartzea. Sistema politiko liberalen eskubide tipikoak onartzen dira. Alderdi politikoek, sindikatuak, prentsa politikoak. Garapen inportantea izan zuten. Alderdi errepublikanoak asko indartu ziren baina agintetik baztertuta egon ziren.- Estatu konfesional katolikoa aldarrikatzen da. Eliza katolikoa babestua egon zen errestaurazioaren urteetan eta horrek eragin zuen eliza borboitarren monarkiaren erabat identifikatuta geratzea. Antiklerikalismoa asko indartu zen urte horietan. Monarkiaren kontrakotasunarekin identifikatutako da. Kultu askatasuna onartzen du konstituzioak, beste erlijio batzuk praktikatzeko eskubidea. Beste erlijio batzuk praktikatzen zituzten teknikariak etorri ziren eta praktika erlijiosoak ezin zituzten eragotzi.- Legeak bera behar du izan lurralde osoarentzat. Madrilen egindako legea monarkia osoan aplikatutako dute. Lege bera ezarriko dute eta beraz nazionalitate edo herri bakoitzaren desberdintasunak ez dute onartuko. Sistema hori oso zentralista zen eta mugimendu nazionalistak sortu eta elikatuz zein indartuz joatea eragin zuen.  
Testua testuinguruan jartzea:
Sei urteko iraultzailea une larria izan zen estatuaren iraupenerako. Egoera nahasi horri erantzuteko klase dominatzaileak monarkia borboitarra egokiagoa zela erabaki zuten. Klase agintariek egonkortasun politiko erlatiboa izan zuten estatu liberalaren eraikuntzan jarduteko. Borboitarren errestaurazioaren antolatzaileak Cánovas izan zen. Uste zuen sistema politikoa beste modu batera antolatu behar zela. Botere politikoa kudeatzeko bi alderdi sortu ziren Canovasen alderdi kontserbadorea eta Sagastaren alderdi liberala.  Hauteskundeak irabazteko tranpak egiteko sistema bat jarri zuten indarrean, artean jauntxokeria edo kazikismoaz baliatzen zena. Agintean txandakatzea lortu zuten. Errestaurazioaren kontra zeuden indar politikoek gogor salatu zuten egoera hori eta sistemari legitimitatea kentzen zioten. Intelektualak ere ia salbuespenik gabe borboitarren kontrakoak ziren eta anarkismoaren indarra ere ezin da ahaztu. Ekonomia modernizatzen urrats batzuk eman ziren baina askoren ahulak eta motelak. Hainbat  krisi jasan ziren oso gogorrak izan zirenak eta askotan errestaurazioa bera arriskuan jarri zuten. Primo de riverak kolpe militarra eman zuen diktadura militar bat ezarri zuen eta 18761876ko konstituzioa indargabetu zuen. Konstituzioa indarrean egon zen baina oso egoera politiko zailean. Udal hauteskundeen ondoren monarkia bukatu eta errepublika aldarrikatu zuten, Alfontso XIII.Ak atzerriko bidea hartu behar izan zuen eta borboitarren Errestaurazioaren aldia bukatu zen.Testuaren garrantzia; 1876ko Konstituzioa izan zela historia garaikidean denbora gehien indarrean egondako konstituzioa. Primo de riveraren diktadurara arte iraun zuen. Egonkortasuna eskaini zion espainiako estatuari gobernu-aldaketa baketsua ahalbideratui baitzuen. Aurrerapausoa ekarri zuen modernizazioaren bidean. Oligarkiaren gutxiengoa egon zela agintean eta kanpoan uzten zituela garaiko gizarteko eta politikako gizabanako asko. Antolatzen hazten eta indartzen joan ziren mendean zehar. Zenbait prestigiozko intelektual ere indar horien artean kokatuta zela. Gogor kritikatu zuten indarrean zegoen sistema. Porrot egin zutela alderdi dinastikoak errestaurazioa erreformatzeko eta demokratizatzeko egindako ahaleginak. Areagotu egin zen gizartearen eta sistema politikoaren arteko haustura. Ondorioak argi ilunak izan zirela esan dezakegu.



8.Testua.Joaquin Costaren Oligarquia y caciquismo lanaren pasartea; Testuaren Kokapena; Lehen mailako testu historiko literario hau Oligarquia y caciquismo liburuaren pasarte batez osatua dago eta eduki politikoa du. Joaquin costa errestaurazioaren garaiko intelektuala eta erregenerazionismoaren sortzailea izan zen. Komeni da argitzea Errestaurazioa kritikatu zuen mugimendu intelektuak berritzailea izan zela erregenerazionismoa. Errestaurazio politikariak kritikatzen zituen. Testua iritzi publikoari zuzenduta dago baina zehazkiago errestaurazioaren kritikoak ziren hoiei.Testuaren analisia:-Errestaurazioko agintariak gobernua antolatzeko nola dauden egituratuta deskribatzen du: primateak, jauntxoak eta gobernadore zibilak. Oligarka horiek "alderdi politikotan" daude banatuta eta hauteskundeen bitartez ezin da ezer konpondu, ez baitira benetako hauteskundeak. Costaren liburua atera zenean sufragio unibertsala onartuta zegoen, baina hauteskunde iruzurra erabiliz klase dominatzaileak emaitzak faltsifikatzea lortzen zuen. -Agintari horiek, oligarkia osatzen dutenak, beren lana estatua gidatzea alegia ez dute behar bezala betetzen. Estatuaren egituraz aprobetxatzen direnek agintari arrotzak balira bezala jarduten dute. Agian hori da Costak salatu nahi duen egoera larriena eta testu honetatik atera daitekeen ideia nagusia. -Espainiaren modernizazioa lortzea eta inperio kolonialari eustea espero zuten, baina ia mende bat pasatu ondoren emaitzak ez ziren oso pozgarriak.Nekazaritza neurri handi batean iraupenekoa zen. Desamortizaziorekin nekazari pobreak oso egoera kaskarrean geratu ziren. Liberalismoa oso modu bortitzean inposatzen ari zirela eta Costak egoera hori zuzendu nahi zuen. -Laburtzeko, salaketa bat egin nahi du iritzi publikoaren aurrean.Testua testuinguruan jartzea:Maria Kristinaren erregeordetzan, Espainiak bere inperio koloniala galdu zuen eta Errestaurazioaren kontrako kritikak areagotzen joan ziren. Askorentzat Errestaurazioko sistemak ez zuen funtzionatzen, ez behar bezala behintzat. Errestaurazioko sistema hiru zutabetan oinarritzen zen. Konstituzioa eta erregea bata; bi alderdi politiko liberalen txandakatzea eta azkena jauntxokeria eta hauteskundeetako iruzurra. Azken biak eta krisi koiunturalek eragin zuten egoera behar zen bezalakoa ez izatea, eta sistemaren kontrako kritika gero eta zorrotzagoak izatea.Costak Erregenerazionismoa izeneko mugimendu intelektuala sortu zuen, erreforma sakonak behar ziren eta hiru hitzekin laburbiltzen zuen bere mezua: Agua, caminos y escuela. Estatu liberalaren norabidea hobeto zuzenduko zuen gidari talde berri bat sortu nahi zuen, sistema politikoa errotik aldatu eta estatu liberalaren eraikuntza beste modu batera egingo zuena. Beste idatzi batzuetan burdinazko zirujau baten beharra ere aldarrikatu zuen. Costaren mezua ez zela oligarken gustuko izan. Primo de Riverak ere, estatu kolpea eman zuenean, Costaren ideia batzuk aipatu zituen bere pronuntziamenduan. Jauntxoekin bukatzea agindu zuen, baina UP alderdia sortu zuenean jauntxo asko alderdi berrian sartu ziren. Costa 1911n hil zen.Testuaren garrantzia:Errestaurazioaren eta orokorrean iraultza liberalaren arazoak ulertzeko, Costaren lanean aipatzen den egoera politikoa negargarria zen, alderdien txandakatze sistemaren faltsukeriagatik eta jauntxokeriagatik. Zenbait irtenbide proposatu zituen, haren lanaren eta haren jarduera politikoaren oinarrian zeuden erregenerazismoaren inguruko ideiak erabilita. Oligarkiaren kontrako iritzia oso errotuta geratu zen gizartean. Estatu liberalaren eraikuntza herria hainbeste bortxatu gabe egin behar zela, alegia, ez zuten aintzat hartu.



9Testua: Federico echeverriaren hitzaldia librekanbismoari eta protekzionismoari buruz: Testuren kokapena: Lehen mailako testu zirkuntantzial hau Federiko etxeberria Rotaetxek 1893ko amaieran Bilbon emandako hitzaldi baten zatia da. HItzaldia enpresari talde batek Espainia eta Alemaniaren arteko merkataritza akordioaren proiektuaren aurka protestatzeko egin zuen mitin batean eman zuen. 1892 amaiera Sagastaren Alderdi Liberalak hauteskundeak irabazi ondoren gobernutik librekanbismoa bultzatzeko helburuz Alemaniarekin merkataritza hitzarmen bat egin nahi izan zen. Errestaurazio garaiko urte haietan Espainiak industrializatze aldi bat bizi zuen, Euskal Herrian itzelezko eragina izan zuena eta testuinguru horretan enpresariak erabateko oposizioa erakutsi zuten gobernuaren asmoen aurrean. Egilea, Federico Etxeberria euskal enpresari bat izan zen, Sestaoko iberia lantegiaren sortzailea(1886) alderdi lieraleko kidea eta Euskal Ekoizleen Ligako (LVP) buruzagia. Gainera, Bilboko udalean zinegotzi, gorteetako diputatu eta senatari ere izan zen. Hartzaileak mitinean parte hartu zuten empresariez gain, oro har hiritarrak ere izan zuren eta egileak akordioak ekarriko zituen kalte larriez konbentiztu nahi izan zituen horiek guztiak. Tesuta piblikoa eta nazio mailakoa da. Tesutaren analisia: Testuaren gai nagusia euskal industriari lagundiko dion politika protekzionista baten defentsa da. Egileak Alemaniarekin egin nahi zen hitzarmenak ekarriko dituen kalteak azpimarratzen ditu, nagusiki euskal industriaren galera. Hori ekiditeko muga zerga protekzionistak (1891eko Muga zergen Legea hain zuzen ere, 1891/12/31n onartua -testuan 1892ko aduana zerga deitua-) mantentzea eskatzen zaio gobernuari eta Alemaniarekin merkataritza hitzarmenik ez sinatzea. Defentsa horren arrazoia, lehen esan bezala gobernuak nazioarteko merkataritza harremanak bultzatzeko egin ziren merkataritza hitzarmenak (Espainia eta Alemaniaren artekoa nagusiki) izan ziren. Hitzarmen horiek aurrera eramateko 1891eko muga zergak bertan behera utzi behar ziren eta horiek oso mesedegarriak ziren Bizkaiko lantegientzat. Etxeberriak, protekzionismoa bertan behera uztea ekonomiaren galbidea izango zela adierazten zuen eta industriako etorkizuneko ekimen eta proiektuak zapuzteaz gain, Bizkaio lantegi askoren hondamendia ekarriko zuela (muga zergen legeari esker sortu eta garatu zirelako). Bere ustez, Bizkaiko industria sektore guztietan izango zuen eragin txarra neurri librekanbistak, makinagintzan, galdarangintzan, altzarugintzan... Hala, Kalteak Bilboko Labe Garaietan zein Deustoko, Zorrotzako eta Miravallesko tailerretan nabariko ziren. Hori guztiari eragin txarra Espainia osora hedatuko zela gehitu behar zitzaion Etxeberriaren iritziz, baita Madril zein Bartzelonako industriguneei ere. Ondorioz muga zergen legea errespetatzea eta Espainia eta Alemaniaren arteko merkataritza hitzarmena ez betetzea eskatzen zuen. Testuinguruan jartzea Industrializazio prozesua Ingalaterran eta Europako hainbat herritan XIX. Menderako nahikoa hedatuta zegoena, berandu iritsi zen Espainiara eta XIX. Mendearen erdialdetik aurrera baino ez zen hasi lehen urratsak ematen. Espainiako industrializazioa Kataluniako ehungintzan eta Bizkaiko siderurgian oinarritu zen. Burdingintza edo siderurgia Andaluzian ezarri zen lehenengoz (Marbellan) baina frakasatu eta Asturiasen izan zuen jarraipena. Bigarren gune horretan ere finantziazio arazoak zirela eta ez zuen aurrera egin. Azkenean, Bizkaian finkatu zen. Bizkaiak baldintza egokiak zituen horretarako: burdin mea ugari, kalitate onekoa, erauzketa errazekoa eta itsasotik hurbil kokatua; kokapen estrategiakoa; tradizioa (ontziolak, burdinolak…). Gainera, hasieran horrelako enpresek aurrera egiteko beharrezkoa zen kapitala eskura ez bazeguen ere, 70-80 hamarkadatik aurrera Bizkaiko burdin mearen esportazioa zela eta sortu ziren konpainietan burgesia bizkaitarrak izan zuen partaidetzari esker kapital handi hori lortzeko bidea ireki zen. Oinarri horiei produkzio teknika berriak erabiltzen hastea eta azpiegiturak sendotzea gehitu behar diegu: bessemer bihurgailua ezarri zen, burdina altzairu bihurtzen zuena; garraiobide sare konplexua sortu zen; eta banketxe eta kreditu erakundeak sortzen hasi ziren, negozioen finantzaketan lagundu zutenak. Hala, 1879-1892 artean siderurgiako hainbat eta hainbat lantegi sortu ziren. Industria horren merkatu nagusia barne merkatua izan zen. Horrek, gobernuaren politika ekonomikoa protekzionista zenean, euskal industriarentzat baldintzak onak izatea zekarren, baina politika ekonomiko hori librekanbioan oinarritzen zen legealditan Bizkaiki siderurgia eta Espainiako gainerako sektore industrialen bilakaera zailtzea eragiten zuen. Europako industriaren konpetentzia ikaragarria zen merkatu librea zen garaietan eta industriaren sendotzea eta garapenaren alde borrokatzeaz gain, Bizkaiko siderurgiak Europako produktu merkeagoen kompetentziari egin behar izan zion aurre. Hori dela eta, Errestaurazio garaian burges, oligarka eta lantegien jabeek birritan eskatu zuten politika ekonomiko protekzionista indarrean jartzea. 1855eko biurteko progresistako Ekonomia askatasunerako Legeak ezartzen zuen muga zergen debekua indarrean egon arren, Canovasen sistemak atzerriko produktuei muga zergak ezarri zizkien 1891eko Muga zergen Legearekin, barne produkzioa bultzatzeko. Lege horrek sortu zuen sistema protekzionista oso onuragarria izan zen Bizkaiko siderurgiarentzat, atzerriko konpetentziari aurre egin ahal izateko babesa eman baitzion; eta horri esker, burdinaren ekoizpenean Bizkaia Espainiako eskualde nagusi bilakatu zen. Gainera, horren eraginez, industriako beste sektore batzuk ere garapen handia lortu zuten. Merkataritzako itun librekanbista sinatu bazen ere, lehen aipatutako 1891eko Muga zergen Legea mantendu egin zen oro har Errestaurazio garaian eta, gainera, 1896an hori sendotzeko beste neurri batzuk hartu ziren.Laburbilduz, XIX. Mende amaieran euskal industria eta Espainiakoa ez zeudela atzerriko profuktu merkeagoei aurre egiteko prestaturik. Testuaren garrantzia Euskal Herriko eta Kataluniako enpresariek Errestaurazioko gobernuei birritan egindako protekzionismo eskaeren testuinguruan kokatu beharko genuke. Arestian aipatu dugun bezala. Nolanahi ere, arestian aipatu dugun bezala, Euskal Herriko siderurgiako eta Katalunia ehungintzako oligarka eta burgesek behin eta berriro eskatu zituzten lege protekzionistak eta gogor egin zieten aurre (Federiko Etxeberriak testuan bezala) horiek kentzen zituzten neurriei, Testuak jasotzen dituen 1893ko protestalditik aurrera, beraz, Bizkaio enpresaburuek maiz jo zuten mobilizazioetara eta antolatu ere egin ziren. Horren ondorio zuzena izan zen 1894ko urtarrilaren 28an sortutako Liga Vizcaina de Productores izeneko erakundea (enpresari kataluniarrekin batera Lina Nacional de Productores delakoan sartu zena). Testuaren garrantzia, beraz 1891tik aurrera Bizkaiko burgesiaren baitan ia aho batez aldarrikatu eta jarraitu zen joeraren lekuko izaten datza. Baina joera horrek ez zuen soilik alderdi ekonomiko bat izan, ideologia politiko bati euskarria emateko ere balio izan baitzuen. Izan ere, euskal burgesia liberal monarkikoarentzat protekzionismoa zubia izan baitzen XIX. Mende ia osoko foruzaletasunaren  eta XX. Mendean izango zuen jarrera espainolista eta zentralisten artean. Beraz, ondorengoa adieraz daiteke, protekzionismoarekin Bizkaiko burgesiak kapital handiaren interes siderurgiko eta finantzarioak babesteaz gain, ideologia nazionalista espainiarra eratu eta finkatu zuela.

Entradas relacionadas: