Liberalismo moderatua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,09 KB

 

Erregeordeen garaia

Fernando hil zenean Isabel txikiegia zen eta erreginaorde Maria Kristina ama jarri zen 1833-1840 bitartean, eta Espartero erregeorde 1840-1843 bitartean. Estatu liberalaren oinarriak finkatu, zentralizazio politikoa eta administratiboa. Gatazka zibila, lehen karlistaldia euskal lurraldeetan, erregimen politiko mistoa, konstituzionala eta forala ezarri.

Maria Kristinaren erreginaordetza

Isabel txikia zelako erreginaorde. Karlistaldia eta liberalismoaren barruko zatiketa gertatu zen garai honetan.

Errege estatuaren garaiko gobernu moderatua

Karlistaldiagatik gobernu kontserbadorea eratu, armadak presio handia. Moderatuen zeregin nagusia Errege estatutua idaztea.

Erregimen zaharraren gainbehera

Monarkia konstituzionalari esker.

Progresisten goraldia

Neurri iraultzaileagoak eskatzeko matxinadak sustatu. Iparraldean, karlistaldia sortu eta hiriak altxatu zirela ikusita Mendizabal progresista jarri behar izan zuen Maria Kristinak gobernu buru (1835). Gero ordea moderatuen presioarengatik Isturiz jarri zuen (1836). Berriz ere progresisten altxamenduarekin erreginak 1812ko konstituzioa zin egin behar izan.

Mendizabalen desamortizazioa

Elizaren ondasunen desamortizazioa (1835-1837), ondasun asko nazionalizatu eta enkante publikoetan saldu. Ogasunaren diru sarrerak nabarmen handitu, karlisten kontrako gerra finantzatzeko eta zorra txikitzeko erabili zuten dirua. Lur jabe nagusiak liberalismoaren alde jarri ziren, bestalde, nekazari txikiak kontra, lur guztiak aberatsek erosi bai zituzten.

1937ko konstituzioa

Konstituzio progresista. Hego euskal herrian foru erakundeak deuseztatu.

Moderatuen itzulera

1837ko hauteskundeetan moderatuek irabazi, konstituzioak indarrean jarraitu baina ideia erradikalenei mugak jartzen saiatu ziren. Milizianoek Espartero erregeore izendatzeko eskatu.


Lehen karlistaldia

Fernando hiltzean, gerra zibila absolutisten eta liberalen artean, batez ere, Hego Euskal Herrian, Aragoin, Katalunian…

Karlistak eta liberalak

Gerra zibilean, Karlos Maria Isidroren jarraitzaileak eta Isabelen aldekoak aritu ziren aurrez aurre. Isabel, liberalismoa eta Karlos Maria Isidro, absolutismoa. Hego Euskal Herrian, oreka desegin, herri lurrak saldu eta dirudunei bakarrik onura. Elizaren desamortizazioak galera ere bai, karlisten laguntza nagusia eliza izan baitzen.

Karlisten leloa “Jainkoa, Aberria eta Erregea”. Liberalismoak defendatzen zuen estatuaren laikotasunaren aurka zeren euskaldunak, bateraezinak ziren euskal sistema eta liberalismoa Espainian.

Hala ere, Donostiako burgesiak, euskal foruak defendatu arren, ideologia liberal progresista zuen eta Isabeli sostengua ematea erabaki zuten eta foru erregimenarekin batera liberalismo moderatua indarrean egotea onartzea erabaki zuen.

Gerraren nondik norakoak

Gerraren lehengo fasea 1833-1835, Zumalakarregi protagonista. Karlistek gerrila metodoa erabili zuten. Hala ere hiri gehienak liberalen kontrolpean gelditu ziren. 1835ean Zumalakarregi hil zenetik 1837ra, Andaluzia eta Madril erasotu zituzten karlistek. 1837tik aurrera armada liberala indartu, 1839 gerraz nazkatuta bi aldeak ados jarri ziren, Foruen auzia eta Don Karlosena bereiztu. Sektore transakzionistek irtenbide hitzartua eraman zuen.

Gatazkaren amaiera

Maroto jeneral karlistak eta Esparterok Bergarako ituna sinatu zuten. Marotok erregina izateko eskubidea aitortu Isabeli eta Esparterok foruak babesteko hitza eman zuen. Laguntza militarrik ezean, Don Karlosek Espainiatik alde egin behar izan zuen. Euskal eta Nafar foruak eta udal tradizioak aitortu.

Esparteroren erregeordetza

Esparterok jarraipena eman progresisten bateratze prozesuari. Elizaren ondasunak saltzen eta Milizia Nazionala sendotzen jarraitu zuen. Euskaldunek joera moderatu eta foruzaleak bidali zituzten gorteetara baina Nafarrak progresistagoak ziren. 1841, Nafarroak erresuma izateari utzi zion, hala ere, autonomia handia. Esparterok euskal lurraldetan ezarri zuen legedi progresista eta arma bidezko matxinada sortu 1841an.

Hiru euskal probintziak espainiako gainerakoak bezela zeuden. Muga zergak portuetara eta mugetara eraman. Esparterok erregeorde izan zenean oso politika autoritarioa egin zuen eta oposizio liberal gogorragatik, matxinadengatik eta hirietako altxamenduengatik herbestera ihes egin izan behar zuen.


Entradas relacionadas: