Lehia monopolista

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 18,73 KB

 

ONGIZATE-ESTATUA:


Ekonomia mistoko eredu berezia da,eta hau da berezigarri:biztanle orori oinarrizko zenbait eskubide aitortzen dizkio.

-Osasungintza:Espainian,pertsonak edozein diru sarrera maila duela ere,osasun asistentzia izateko rskubidea du.

-Hezkuntza:Demokrazia ez litzateke bideragarria izango ez balizkie ezaugarri dituen balioak guztiei helaraziko(tolerantzia,arauak errespetatzea,iritzu kritikoa,elkargutzetan heztea eskubidea ez ezik, derrigorrezkoa ere bada 16 urte arte.

-Etxebizitza:Konstituzioan jasota dagoenez, espainiar orok du etxebizitza duina izateko eskubidea.Eskubide hori bermatzeko, zenbait neurri har daitezke: lehen etxe-bizitza eskuratzeko ordaindu behar diren zergak txikitzea, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzea eta diru sarreren araberako diru-laguntzak ematea, adibidez.

Ongizate-estatuak Espainian hiru prestazio multzo ezartzen ditu:1-Prestazio unibertsalak:Doanekoak dira herritar ororentzat, eta aski da onuradunak eskatzearekin.Horrelakoak dira, esaterako, osasuna eta hezkuntza.
2-Ordaindutakoaren araberako prestazioak:Gizarte Segurantzari epe jakin batean kuota batzuk ordaindu dizkietenek (kotizatu esaten zaio horri) jasotzen dituzten prestazioak dira. -Gizarte-prestazioak: Prestazio solidarioenak dira, baliabide urriak dituzten edo baliabiderik ez duten taldeek baitituzte zenbait laguntza: jangela sozialak,babes sozialeko etxebizitzak, soldata sozialak eta abar.


2.EKOIZPENA:Barne-produktu gordina(BPGd)

Barne-produktu gordina (BPGd) herrialde batean denboraaldi batean (eskuarkl, urtebete izan ohi da) ekoizten diren azken ondasun eta zerbitzuen balioa da, dirutan neurtua
2.1. BPGd-aren ezaugarriak
Zenbait modu daude adierazie hori interpretatzeko, baina beti-beti baldintza hauek betetzen ditu:1-Moneta bat erabiltzen da neurtzeko:Neurri-erediu berbera erabiltzen duenez, eurotan bil eta neur ditzake ondasun eta zerbitzu guzti-guztiak, direla sagarrak, direla automobilak.BPGd-ak sagarrak eta automobilak batzen ditu, haiei dagozkien kopuruak eta merkatuan eurotan duten prezioa oinarri hartuta.2-Aitortutako jarduerak soillk izaten ditu kontuan:Administrazio publikoari aitortzen zaizkion ondasunen eta zerbitzuen transakzioak soilik zenbatzen ditu, eta, hortaz, ez ditu barnehartzen, esaterako, legez aurkako eragiketak, borondatezko lana eta trukea.3-Azken ondasunen balioak soilik adierazten ditu: tarteko ondasunen balioa ondasuna azken kontsumitzaileari saltzen dion enpresak hartzen baitu kontuan. Adibidez, ibilgailuen atal diren bolanteak BPGd-an sartuko balira, bi aldiz zenbatuko genuke gauza bera, automobilaren prezioaren barnean baitago bolantea ere.
4-Herrialde bateko mugen barruan ekoizten denaren balioa neurtzen du: Horrela bada, bulgariar batek enpresa bat badu Espainian, haren salmenten balioa, Espainian zein atzerrian saldu, Espainiako BPGd-aren zati da. Eta espainiar batek gure mugetatik kanpo ekoitzitakoa, atzerriko herrialde horretako BPGd-aren zati da.

5-Aldi batean ekoitzitakoa neurtzen du, urtebetean ekoltzitakoa, oro har: Ez dira hor sartzen bigarren eskukoen eragiketak, ez eta dagokion aldia baino lehenago ekoitzita gauzen salmentak, aurretik zenbatu baitziren zegokion urteko BPGd-an. Elkarrengandik bereizitako aldietan kalkulatzen badugu barne-produktu gordina, aldi batzuetan pilatutakoa neurtu beharrean, zenbait denbora-tartetan ekonomian izandako hazkundea neurtu ahal izango dugu.

3. Langabezia-motak:


-Zİklikoa edo koiunturazkoa. Merkatua baliabideak esleitzeko eragile nagusia duten ekonomietan, enpresa-jarduera ekimen pribatuaren gorabeheren menpe dago, eta, horren ondorioz, hedaldiak eta atzeraldiak izaten dira. Langabezia ziklikoak nabarmen egiten du gora
atzeraldietan, eta, hedaldietan, berriz, behera egiten du.

Horrelako langabeziaren eragina murrizteko, sektore publikoa ziklo ekonomikoen arteko trantsizioa arintzen saiatzen da, lan-eskaintza ez dadin asko aldatu koiuntura ekonomikoa dela eta.Adb:

-Urte-sasoikoa. Jarduera batzuek urte-sasoi batzuetan bakarrik behar dute eskulana, eta horrexek eragiten du urte-sasoiko langabezia. Esate baterako, Espainian nabarmen egiten du behera langabezia-tasak turismoaren goi-denboraldian. Langabezia mota horren aurka egiteko ohiko neurrietako bat ekoizpen-egitura dibertsifikatzea da, urte-sasoiko jarduerekiko ahalik eta mendetasunik txikiena edukitzeko. Adb:udan herrialde batzuk langabezia murriztu egiten da eta lan gehiago dagoelako turismoarengatik.

-Egiturazkoa. Enpresaburuek proposatzen duten lan-eskaintza eta langileek eskatzen duten lana guztiz bat ez etortzeak eragiten du. Egiturazko langabezia, funtsean, langileak lanpostu hutsak betetzeko gaitasun tekniko egokia ez izatearen eta lanpostu jakin bat betetzeko eskatzaile gehiegi egotearen ondorio da.

Adb:Euskal herrian gende kualifitatugoa behar dute eta kanpotik ekartzen dituzte hemengoek ez dutelako behar dena lana hori egiteko,orduan langabezian gelditzen dira-Frikzionala pertsonak beren borondatez langabezian egoten da; hots, lanean jarduteko gaitasuna izanik, astia hartu nahi dutenak, ikasteko, atseden hartzeko edo aurrekoa baino lan hobea lortzeko, adibidez. Berez ez da agintariei kezka handia eragiten dien langabezia mota, eta murrizteko, kontratazioa mugagabea sustatu behar da, eta langileei informazioa eman behar zaie beren eskaintza enpresek eskatzen dituzten lanpostuei egokitu ahal izan diezaioten.

Adb:

4.INFLAZIOA

Definizioa: ekonomia bateko prezioek oro har eta modu jarraituan gora egitea. B:Kostuen inflazioa:
Bost teoriak:1-Natura baliabideak garestitzearen ondorioa da:Oinarrizkoa baliabideen prezioen igoerak,hala nola lehengaienak edo energienak ekoizpen-procesua osoa garestitzen du.Eta ekoizpen-kostuetan igoerarik gertatzen bada,empresaburuek,oro har,produktuen salmenta-prezioan islatu ohi dute. 2- Soldatak-prezioak kiribllaren ondorlo da. Idela hau du oinarri: sindikatuek presio-ahalmen handia dute, hain handia ezen benetako lan-produktibitatetik gorako soldata-igoerak lortzen baitituzte. Hori gertatzen denean, langile multzo batek edo batek baino gehiagok benetan dagokiena baino soldata handiagoa jasotzen dute, egiten duten lanaren ordainaz dagokiena baino handiagoa. Horrenbestez, errentak jasotzen dituzten gainerakoek prezioak igotzen dituzte, beraiek ere diru-sarrera handiagoak izan behar dituztela uste dute eta 3-Soldatak-soldatak kiribilaren ondorio da. Aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraltuz,gainerako sektoreetako langileek beste langileekiko eta industria-adarrekiko duten lekuar eutsi nahiko diote, eta soldata-igoera eskatuko dute besteen aldean kaltetuak ez sentitzeko. Enpresaren batean lan-produktibitatean izandako igoeren ondorioz soldata-igoera handiak lortzen badituzte, beste enpresa batzuetako edo beste industria-adar batzuetako langileek antzeko igoerak lortu nahi izaten dituzte, sindikatuek indar handiagoa eginez.

4-Merkatuaren ahalmenaren ondorio da. Merkatu batzuetan nolabaiteko monopolio ahalmena duten enpresa handiak daude, saltzen dituzten produktuen prezioa igoarazteko ahalmena dutenak, lehia askeko merkatuan izango luketen prezioaren gainetik.

5-Diruaren prezloaren ondorio da: Diruaren prezioan izaten diren aldaketek ekoizpen-prozesuen prezioan eragiten dute.Kasu gutxi batzuetan izan ezik, aurretik ezarritako irizpide edo indize baten araberakoa izaten da interesa maileguetan, eta aldian behin berrikusten da. Berrikuspen horietakoren batean indizeak gora egiten baldin badu, interesek ere gora egingo dute. Diruaren prezioa igotzen bada, kapital-ondasuna erosteko dirua maileguan eskatu duten enpresek interes handiagoak ordaindu beharko dituzte, eta, beraz, kostu handiagoak izango dituzte. Horrelakoetan, enpresek produktuaren prezioa igo behar izaten dute, ezinbestean, marjinei eusteko eta etekinak izaten jarraitu eta merkatuan egoten jarraitu ahal izateko.5.Inflazioaren ondorioak:Inflazio handia izateak bi ondorio nagusi ditu: batetik, erosteko ahalmena galtzen da, eta ziurgabetasuna sortzen du.a) Kaltetuak: Pentsiodunak:Sektore publikoak urtero eguneratzen ditu pentsioak, baina eguneratze hori bizitzaren benetako kostuaren igoeratik beherakoa izan ohi da.Langileak:Langile baten soldataren igoera ez bada inflazioa adinakoa, langile horrek ordu gehiagoz egin beharko du lan, lehen kontsumitzen zuen adina kontsumitu ahal izateko.Horrez gain, inflazioak enpresen kostuetan eragiten badu eta horiek ezin badute igoera hori produktuen prezioak igoz berreskuratu, langileak kaleratu beharko dituzte seguruenik eta langabeziak gora egingo du. Aurreztalleak:Mailegu-emaileek edo dirua mailleguan eman zuten pertsonek dirua maileguan eman zutenean kontsumitzeari uko egitagatik lortuko duten saria txikiagoa izango da. Maileguaren printzipala eta interesak itzultzen dizkietenean, espero zutena baino gutxIago kontsumitu ahal izango dute.

Herrialdeko produktuak esportatzen dituzten enpresa:Herrialde horretako produktuen prezioaren igoerak esportazio-enpresen produktuek atzerriko produktuekiko lehiakortasuna galtzea eragiten du, produktuak garestiagoak baitira, eta nazioarteko merkatuan dituzten
salmentak jaitsi egingo dira, seguruenik.

MERKATU MOTAK: KONPARATU ETA EGIAZTATU(COMPARA Y CONTRASTA)


1-Lehial perfektuko merkatuak:Merkatu-ekonomia ideal edo perfektuan, ondasunak eta zerbitzuak borondatez trukatzen dira merkatuak finkatutako prezioan eskaintza eskarien legeen funtzionamendu askearen ondorioz.Egoera horretan, enpresa bakar batek ere ez du prezioan eragina izateko adinako ahalmena, enpresa guztiak berdintasunezko baldintzetan aritzen dira lehian.Ezaugarriak:1-Sartzeko eta irteteko erraztasuna.2-Enpresa asko.3-Merkatu homogeneoa.4-Enpresa txikiak direnez, haietako bakar batek ere ez du prezioan eragiteko ahalmen handirik.5-Lehia handia.6-Prezio gardentasun.

2-Lehia inperfektuko merkatuak:

Enpresa batek edo batzuek dute prezioan eragiteko ahalmena neurri txikiagoan edo handiagoan. Empresa kopurua zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta ahalmen handiagoa izango dute prezioan eragiteko.1. Monopolioa:Enpresa bakar batek ekoizten du ondasuna edo zerbitzua, beraz, ahalmen osoa du prezioan eragiteko edo ekoitzi behar den kantitatea erabakitzeko. Adibidez:Tabacalera
2. Oligopolioa: Enpresa gutxi batzuek jarduten dute, baina nahikoa tamaina dute prezioan eragina izateko. Adibidez, telefonía mugikorrak edo pretrolioaren merkatua.
3. Lehia monopolista: Enpresa askok eskaintzen dituzte funtzio edo erabilgarritasun bera duten antzeko produktuak. Desberdinak izaten saiatzen dira marjina izateko prezioan eragiteko.

Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Lehia monopolista