"Lehen Mundu Gerra "ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 23,91 KB

HERRUSIAKO IRAULTZA ETA SESB


Sarrera (183. Orria).


Errusia Tsarista XX. Mendearen hasiera


1.1. Immobilismo politikoa eta modernizatzeko arazoak

Errusiako tsarren sistema politikoa botere absolutuan oinarritzen zen eta hiru zutabe zituen oinarri:


      1. Noblezia

      2. Administrazio eta armadako goi karguak

      3. Eliza ortodoxoa (agintaria Tsarra zen).

  • 1861ean, erregimen feudala eta nekazarien morrontza deuseztatzea erabaki zuten. Baina egoera ez zen aldatu eta nekazari asko erabateko pobrezian bizi ziren.

  • XIX mende amaierako urteetan industrializazio prozesu mugatu bat eman zen eta berarekin ekarri zituen zenbait gizarte aldaketa, batez ere hirietan langile klase berriak sortu ziren.

1.2. Tsarismoaren aurkako mugimenduak: (185.Orriko eskema)

Populistak: nekazaritza sozialismoa ezartzea eskatzen zuten


Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrata (Lenin buru) bitan banatu zen:

  • Mentxebikeak: gutxiengoak. Helburua iraultza burgesa eta kapitalismoa garatzea.

  • Boltxebikeak: gehiengoa dutenak. Proletarioen eta nekazarien behin behineko diktadura demokratiko iraultzailea.

Eseristak: Alderdi sozialista iraultzaileak. Nekazarien iraultza


Kadeteak: Alderdi demokrata konstituzionalista. Erregimen konstituzionala


1.3. 1905eko iraultza

San Petersburgon zenbait greba izan ziren


Urtarrilean, Neguko Jauregian aurrean egindako manifestazio baketsu batean Tsarraren guardiak eraso egin eta ehunka hildako eta zauritu utzi zituen: Igande odoltsua deritzo. Honek mugimendu iraultzailea piztu zuen:

  • Sobietak sortu zituzten Trostki buru zutela.

  • Gerraren kontrako ekimenak egin zituzten.

  • Potemkin korazatuaren maxinadak (armada matxinatu zen).

Azkenik Tsarak neurri batzuk onartu zituen, Urriko adierazpena:

  • Askatasun zibilak onartu.

  • Erregimen ordezkatzailea ezarrri: Duma (Parlamentua) eratu zuen, sufragio bidez aukeratua.

1.4. Erreformen porrota

  • Dumak botere legegilea oso mugatuta zuen eta nekazaritzaren arloan abiarazitako erreformek porrot egin zuten. Gainera, errepresio politikoari ekin zioten berriz.Tsarraren irudia are gehiago kaltetu zen, jauregiko presio taldeen eta Rasputinen eragin politikoa zela eta.

  • Herrialdeen egoera okertu egin zen, 1914ean Lehen Mundu Gerra hasi  zenean, Frantziaren eta Erresuma Batuaren aliatu.

2. 1917ko Otsaileko Iraultza

  • Errusiak Lehen Mundu Gerran izandako porrotek leherrarazi zuten. Otsailaren 23an bat bateko iraultza hasi zen Petrogradon. Greba orokorra egin zen hurrengo egunean.

Nikolas IIak abdikatu egin zuen eta behin behineko gobernua eratu zuen


Gobernu honek hainbat erreforma egin zituen:

  • Amnistia aldarrikatu

  • Askatasun zibilak onartu

  • Lurrak nekazarientzat

  • Biltzar Konstituziogilea sufragio unibertsalez hautatua.

  • Finlandia eta Poloniaren subiranotasun eskubidea onartu.

Behin behineko Gobernuak gerran jarraitu zuen, eta oinarrizko erreformak gerran amaitu arte atzeratu zituen.Gobernu ahula zen eta zenbait krisi izan zituen, batez ere Lehen Mundu Gerran jarraitzeko erabakia zela eta.

1917an, errusiarrek berriz ere porrota izan zuten frontean. Manifestazio armatua antolatu zuten, boterea eskuratzeko asmoz. Hori dela eta, Leninek Finlandiara alde egin zuen eta Kerenskik koalizio gobernu berria sortu zuen.

Urriko Iraultza

Irailetik urrira, boltxebikeak behin behineko gobernua hartzeko hautabiderik onartuena bilakatu ziren


Errusian bizi baldintzak asko okertu ziren, hornidurarik eza eta administrazioko kaosaren ondorioz. Leninek kaosa baliatu zuen berehala boterea hartzeko. Erbestetik Petrogradora iritsi zen, bere kideak konbentzitu zituen, gehiengoak babestuta altxamendu armatuaren printzipioa onar zezaten.

Urriaren 24-25 gauean, boltxebikeen aldako tropek eta Guardia Gorriak, bankuak, telefono zentralak eta tren geltokiak hartu zituzten. Boltxebikeek gobernuko kideak atxilotu zituzten.

3. Leninen garaia

Leninek eta Troskik gobernu berria eratu zuten eta Herriaren komisarioen kontseilua eratu


Sobietar estatu sozialista eratzeko, Leninek garrantzi handiko 2 dekretu:

  • Bakeari buruzko dekretua. Gerra uztea.

  • Lurrari buruzko dekretua. Lur jabe handiei, elizari eta koroari lurrak kendu.

Dekretu hauei esker, soldaduak eta nekazariak beraien alde jartzea lortu zuten, berehala beste neurri batzuk hartu zituzten, beti ere kontrol politikoa indartzeko eta herriaren babesa sendotzeko, batez ere langileen onurarako.

Brest Litovskeko Ituna sinatu zuten Alemaniarekin


Konsituzioaren arabera, estatu berria proletarioen diktadura zen, eta alderdi bakarraren mende zegoen: Errusiako alderdi komunista.

  • Boltxebikeek erregimen totalitarioa ezarri nahi zutela agerian geratu zen eta egoera horrek aurkaritza handia izan zuen: Armada Zuria.

Gerraren ondorioz Armada Gorria sortu zuten. Trostkik antolatuta


1919 arte, herrialdeko lurralderik gehienak “zurien” mende egon ziren. 1918an, uztailean, boltxebikeek Tsarra eta bere familia hil zuten.

Gerra Zibilean, gerrako komunismoa izeneko politika ekonomikoa ezarri zuten. Hau dela eta, ekonomiak behea jo zuen, egoera ekonomikoa larria zen. Gosetea izan zen 1921ean, 2 milioi pertsona hil ziren. Grebak et altxamenduak eman ziren, beraien artean Kronstadeko itsasontzi baseko marinelen altxamendua.

1921ean Leninek, Politika Ekonomiko Berria aurkeztu zuen (NEP) eta 1928 arte egon zen indarrean. Krisiari aurre egiteko behin behineko irtenbidea izan zen. Neurri batean merkatu ekonomiara itzuli ziren.

1922 an Sobietar Errepublika sozialistaren Batasuna (SESB) sortu zuten



4. Stalinen garaia

Leninen heriotza eta botereagatiko borroka:

Leninen gaixotasunak okerrera egitean buruzagi boltxebike nagusien arteko liskarrak hasi ziren: Trotski eta Stalin


Stalinen garaipena: herrialde bateko sozialismoa defendatu zuen eta horixe nagusitu zen alderdiaren barruan


Stalinen diktadura


ezaugarriak:

nortasunaren gurtza

Disidentzia ororen errepresioa eta ezeztapena.


Izua:

  • polizia politiko berria sortu: NKVD

  • Purgen programa: iritzi desberdina zutenen exekuzioak.

  • Gulag sistemako bortxazko lanen eremuetara bidali zituzten 8 milioi pertsona inguru.

  • Ekonomiaren estatalizazioa:

    • estatuak ekonomiaren kontrola hartu zuen.

      Nekazaritzaren kolektibizazioa

    • Bost urteko planak industrian:

      Helburua industria astun boteretsua sortzea


      Independentzia ekonomikoa, teknologikoa eta militarra lortzea


Entradas relacionadas: