Lehen internazionala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,88 KB

Ludismoa

-
1811tik 1812 bitartean
sortu zen  Ingalaterran, ohialgintzan batez ere,  eta handik Europa osora zabaldu.

- Industrializazioa eta makinen kontrako mugimendua izan zen: makina berriak sartzean langileak kanporatuak zirelako. Lehenago mehatxuak bialtzen zizkieten lantegiko ugazabeei eta gauean lantegietan sartu  eta makinak hondatzen  hasten ziren.

-Luddismo hitza mugimenduaren buruzagia

izan zen Ned Ludd pertsonaiarengandik dator;

mugimenduaren jarraitzaileei luddita deritze.

-Mugimendu hau berehala gelditu zen , gobernuak

ejerzitoa erabili zuelako lantegiak babesteko

eta heriotza zigorra jarri zuelako.

-Azkenenean, langileak konturatu ziren makinak apurtzean ez zutela ezer lortzen eta sindikatuetan   afiliatzen hasi ziren beren eskubideak defendatzeko.

SINDIKATUAK

-Langileen elkarte antolatuak dira, ugazaben aurrean langileen eskubideak eta interesak defendatzea.

- XIX. Mendera arte, langileek elkartzea debekatuta zuten (Combination Acts) , ordea, XIX. Mende hasieran eskubide hori eskuratuko zuten lehenengo aldiz Britainia Handian, eta geroago Europako beste toki batzuetan.

-Horrela lehenengo sindikatuak sortzen hasi ziren langileen ekintza kolektiboak gidatuko zituztenak (grebak adibidez).

- Beranduago estatu mailako sindikatuak sortu ziren baina  1871 arte  ez ziren  sindikatuak arautu lege baten bidez.

KARTISMOA

(chartismingelesez)   beste langile mugimendua izan zen eta bere helburu nagusia langileen eskubide politikoak lortzea zen, , hau da botoa.Holan, langileak politikan parte hartuz legeak aldatu ahal zituzten beren lan baldintzak hobetzeko

-Izena dator Chart hitzatik, 1838an Londresko Langile Elkarteak

Herriaren Gutuna (People´s Charter) egin zuen; Parlamentuari

hurrengo eskaerak eginez

  • Gizonezkoen sufragio unibertsal 21 urtetik gorakoa

  • Botoa sekretua jartzea

  • Parlamentuko kide izateko jabea izatearen baldintza kentzea

  • Diputatuei soldata bat ordaintzea, langileak kargu hori betetzeko aukera izateko

  • Parlamentarioei immunitatea  izatea ideiak errepresalien beldurrik gabe esateko

- Parlamentuak hirutan bota zituen atzera, eta grebak eta manifestapenak antolatu ziren aldarrikapenen alde , Gobernuak gogor jokatuz.

- Nahiz eta epe laburrera mugimendua ahuldu eta helburuak ez lortu, langileak kontzientziatzeko  erabilgarria izan zen eta langileen  aldeko lege batzuk onartu ziren , adibidez emakumeen eta umeen lana 10 ordura jaistea.

LEHEN INTERNAZIONALA

-Marx-ek 1864an Londresen sortutako erakunde politikoa  izan zen.

- Munduko langile guztien indarra biltzeko eta sozialismoaren ideiak zabaltzeko helburuarekin sortu zen.

-Lehen Internazionalean; Ingalaterra eta Frantziako  langile-elkarteko ordezkariak eta emigratzaile poloniar, Italiar eta Alemandarrak bildu ziren
.

-Ideologia guztietako langileak bildu ziren bertan:Sindikalistak, kartistak, sozialistak, owenistak, Proudhonen jarraitzaileak eta marxistak.

-Marx oso  garrantzitsua izan zen  Lehen  Internazionalaren

bileratan  berakestatutuak eta inaugurazio- manifestuakManifestu komunista”(1848) idatzi zituelako.

Bertan internazionalaren oinarrizko  printzipioak

ezarri zituen eta  gizartea aldatzeko  langileek politikan parte hartzeko beharra defendatu zuen.

Entradas relacionadas: