Lehen gizakiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,78 KB

 

HUMANIZAZIOA

Hominizazio prozesuan, gizakiaren aldaketa anatomikoak, fisiologikoak edo genetikoak ikertzen dira. Humanizazioan, aldiz, giza espezieak izandako garapen kulturala ikasten da. Gizakiak bere konzientziaren berri izaterakoan, existentziarekin erlazionatutako arauak, ohiturak edo esplikazioak asmatu zituen. Garapen biologiko baten adibide izateaz gain, eboluzio kulturalaren emaitza gara ere. Gizakiak kultura sortzen duen momentutik(ehizatzeko teknikak, erlazionatzeko ohiturak, komunikatzeko hizkuntzak...), humanizazioa martxan jarri da. Beraz, humanizazioak kulturaren eta adimenaren eraginez sortutako aldaketak ikertzen ditu.

Ikerketa zientifikoa: Euskal gizaki prehistorikoaren jatorria

Barandiaranek Alemaniako, Frantziako edo Ingalaterrako antropologoek burututako ikerketak bere teoriaren abiapuntu izan zituen. Europako ikerlarientzat, duela 200 mila urte, Afrikako kontinentean Homo Sapiens giza taldea sortu zen. Superbibentzi arrazoiak medio, Afrikako kontinentetik mugitzen hasi eta Europarantz(duela 100 mila urte), Asiarantz eta Amerikarantz abiatu ziren. Migrazio mugimendu hauek demostratuta daude bai Afrikan eta bai Europan ehundaka aztarnategi ikertu direlako.

Barandiaranek bere ikerketa lana Euskal Herrira mugatu zuen. Bere iritzirako, duela 40 mila urte, Europatik etorritako Homo Sapiensak Euskal Herrira bertaratu ziren espazio fisikoa zegoelako(toki librea), klimatologia epela zelako, ehizarako edo nekazaritzarako egokia zelako, etab.

Azken ondorioak:

  1. JM. Barandiaranek egindako ikerketa arkeologikoei esker badakigu europear homo sapiensaren presentzia euskal herrian oso garrantzitsua izan zela.

  2. Kantauri isurialdean bizitzen hasitako homo sapiens haiek ekonomia, gizartea eta kultura garatu zuten. Gizaki haiek identitate jakin bat gorde eta mantendu zuten.

  3. Euskal Herrian aurki daitekeen kultur-eredua histori-aurreko arbaso haien antzekoa da; beraz, euskal kultura europako kulturarik zaharrenetakoa litzateke.

Identitate berezia: Tradizioa gorde/mantendu baina aldi berean modernizatu


Deskartes

XVII. Mendeko filosofo arrazionalista. Pentsamendu arrazionalaren eragile(eliza kristauarekin arazo larriak izandakoa, filosofoak pentsamendu askatasuna defendatzen baitzuen). Metodo zientifiko unibertsalaren bultzagilea: Obserbatu,Arrazoitu,Demostratu.

Karl Marx: Biografia/Bibliografia

  • Karl Marx Alemanian jaio eta Ingalaterran hil zen filosofo eta ekonomikalari garrantzitsua izan zen.

  • Aditu gisa, sistema kapitalistaren funtzionamendua ikertu zuen eta gizarte injustiziak injustizia ekonomikotan oinarritzen direla salatu zuen.

  • Marxen pentsamendu filosofikoak sekulako eragina izan du gizartegintzan eta ekonomian, mugimendu sozialista, komunista eta anarkistak Marxengan topatu du bere oinarria.

  • Idazlan nagusiak: “Manifestu komunista”(1848), “Das Kapital”(1871)

Entradas relacionadas: