Lehen gerra karlista

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,39 KB

6.4/6.5-1868KO IRAULTZA, 1869KO KONSTITUZIOA ETA AMADEOREN ERREGETZA. I.Go ERREPUBLIKA

Lehen esperientzia demokratikoa hasi zen, 1874ean amaitu zena (Borboiak). 1869ko konstituzioa indarrean egon zen eta garai honetan, Amadeo Saboyakoa errege izan zen 1873ra arte (abdikazioa),  I.
Errepublika hasi zenean. 1868an, Iraultza Loriotsua gauzatu zen militar, oposizio politiko eta herriaren esku eta krisi testuinguruan gertatu zen sistema berri bat sortzeko helburuarekin (militarren altxamendua, Ostendeko paktua, hauteskundeak). Topetek hasi zuen Cadizeko ontzidien altxamenduarekin eta Serrano eta Prim batu ziren, mugimendu iraultzaileari hasiera emanez. Matxinada militarra, sistema berri bat aldarrikatzeko iraultza bihurtu zen. Moderatuek freno jartzen saiatu ziren baina azkenean, gobernua utzi eta Isabel II.Ak Frantziara ihes egin behar izan zuen (1875 arte). Ondoren, aurrerakoiek (Prim gobernu buru) eta unionistek (Serrano erregeorde), behin behiniko gobernua eratu zuten gizonezkoen sufragio unibertsalez hauteskundeak deitzeko (lehenengo saiakera demokratikoa) eta  konstituzio berri bat idazteko gorteak eratzeko. 

Parlamentu pluralena eratu zen, dena den, diputatu gehien zituzten alderdiak Ostendeko paktuaren antzolatzaileak izan ziren, hauen ideologia 1869ko konstituzioan oinarrituta. Konstituzio demokratikoa kontsideratu: subiranotasun nazionala, gizonezkoen sufragio unib., erregeari botere legegilea ukatu, adierazpen erlijioso desberdinak onartu (ofiziala katolikoa) eta adierazpen askatasuna eta giza eskubideak bermatu. Hala ere, ezin zen Borboi dinastikoa izan.

Azkenean, 70.Urtean Gorteek Amadeo Saboyakoa errege izendatu zuten baina arazo asko izan zituen: babesle politiko sendorik gabe geratu zen (Prim erailia), herriak errege atzerritartzat izan zuen ez baitzekien gazteleraz eta aldi berean, eliza eta noblezia bere aurka zituen hauek Borboien aldekoak zirelako. Gainera, errepublikano federalek matxinadak abiatu zituzten (herritar eta langileek babestu) eta egoeraz baliatuz, karlistek III.Gerrari hasiera eman zioten 1872an eta kubatarrek Independentzia Gerra hasi zuten, Borboien itzulerarekin galdu zutena. 1873an, Amadeok abdikatu eta parlamentuak I. Errepublika aldarrikatu zuen.

Kongresua eta Senatua batuta aldarrikatu zen. Askok irtenbide erraza kontsideratu zuten, baina beste askok denbora irabazi nahi zuten Borboien itzulera prestatzeko. Denbora gutxira, hauteskundeak ospatu eta Pi y Margall presidente bihurtuz eta berehala, estatu federala aldarrikatu. Konstituzio berriaren idazkera hasi zuten, federalismoa aitortzen zuena (saiakera federak bakarra historian) 17 estatuz osatutakoa. Hala ere, konstituzioak ez zuen argirik ikusi, Errepublika garaian ezegonkortasuna nagusitu eta arazoz gainezka egon baitzen: Europako potentzia gehienek ez zuten Espainiako Errepublika aintzat hartu, Amadeoren garaiko arazoak jarraitu (III.
gerra karlista eta Kubako Independentzia Gerra), errepublikanoen artean zatiketa eta desadostasuna nagusitu zen (konstituzioaren idazkera oztopatu), Errepublikaren oposizioa handitu zen, lehengoz Internazionalaren berriak iritsi (ideia sozialista eta anarkistak) ziren lehen greba eta langile batzarrak sortuz eta azkenik, Kantoien Iraultza gauzatu zen. Azken hau, federalismoa atzeratzen ari zela piztu zen herri eta hiriak aginte zentraletik independente aldarrikatzeko. 

Horrez gain, ezegonkorra izan zenaren beste adibide bat da urte eskas batean lau presidente egon zirela. 

1874an, Pavia jeneralak estatu kolpea eman eta Gorteak bertan behera utzi zituen. Militarrek kontrol osoa hartu zuten normaltasun demokratikoarekin amaituz eta Borboien itzulera prestatzen hasi ziren (Isabel II.Ak bere semearengan abdikatu). 74. Urtearen amaieran, Martinez Camposen buruzagitzapean Alfontso XII.A errege izendatu zuten Berrezarkuntza garaiari hasiera emanez, II.Errepublikara arte (1931) iraun zuena.

Entradas relacionadas: