Legutianoren aurkako erasoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,19 KB

 
  • 3. Gerraren garapena Euskal Herrian

→a) Gerraren aurrekariak.

1936ko hauteskundeetan EAJ eta Fronte Popularrak osatu zuten gehiengoa Gipuzkoa eta Bizkaian. Alderdi hauek Errepublika eta Estatutua betetzearen aldekoak ziren.

→b) Gerra Zibilaren garapena.

Hasiera:

-Gipuzkoa eta Bizkaia Errepublikaren alde azaldu ziren militarren altxamenduaren aurrean. Araba eta Nafarroa berriz, hasieratik, matxinatuen alde. Horrela, euskal lurraldeak bi zatitan banatuta geratu ziren.Gipuzkoako konkista (1936ko uztaila-urria):
Tolosaldea eta Goierri nazionalen esku geratu ziren. Borroka gogorrenak Irun inguruan izan ziren. Hurrengo egunetan nazionalak Donostian sartu ziren eta irailaren bukaerarako Mola jeneralak ia Gipuzkoa osoa menpe zuen .
-Urrian nazionalen aurreratzea gelditu egin zen eta frontea gelditu egin zen negu osorako Gipuzkoa eta Bizkaia artean.
-Negu hartan, Eusko Jaurlaritzak Legutio erasotzeko agindua eman zuen Gasteizera iristeko asmoarekin, baino erasoaldiak porrot egin zuen Eusko Gudarostearen hutsuneak agerian utziz.
  • Bizkaiko konkista (1937ko martxoa-ekaina

-1937ko udaberrian, Madrilgo erresistentzia ikusirik, Frankok iparraldean finkatu zuen helburua eta Bizkaiko erasoarekin hasi zen.
-Armada frankistak aire eta artilleria bidezko erasoak bateratu zituen lehenengo, eta ondoren infanteriak hartu zuen parte. Hartara, aise egin zuten aurrera.
-Martxoan Iparraldeko operazioen buruak, Mola jeneralak, erasoari ekin zion Otxandion eta Elorrion. Aldi berean, zibilen aurkako bonbardaketak egiten hasi ziren hainbat herritan; esaterako, Durangoko bonbardaketa.
-Frankistek erasoa jarraitu zuten, eta apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketa egin zuten herri hau suntsituz. Gertaera honek oihartzun handia izan zuen mundu guztian eta gerrako gertaera esanguratsuenetakoa izan zen.
-Frankisten tropak, aurretik bonbardatutako herriak okupatzen joan ziren Bilbo ingurura iritsi ziren arte. Eusko Jaurlaritzak ahalegin guztia egin zuen hiriburua defendatzeko eta horretarako, Burdin Gerrikoa sortu zuen.
-Alejandro Goikoetxearen laguntzarekin eta Davila jeneralaren agindupean, matxinatuak Bilbon sartu ziren ekainaren 19an.
-Euskal batailoiek Santoñaraino atzera egin zuten eta abuztuan, Euzko Gudarostearen zati handi batek kapitulatu egin zuten Santoñako tropa italiarren aurrean, eta gainerakoek Gijón erori zen arte jarraitu zuten gerran.  
-Euskal nazionalistak eta sozialistak eta Agirre Lehendakariaren gobernua Frantziara erbesteratu ziren.
  • 4. Ondorioak

Lurraldea erabat suntsituta geratu zen eta herriak, errepideak eta azpiegiturak guztiz hondatuta.
Biztanleen gehiengoak hainbat gabezia sufritu zuen: hornitzeko zailtasunak, premiazko produktuen prezioen gorakada, soldata baxuak eta gosea.
Errepresioa

Entradas relacionadas: