Lauaxeta eta Orixe

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,53 KB

 

Lauaxeta:Estepan Urkiaga “Lauaxeta” (1905-1937) Laukizen jaio zen , Bizkaian. Jesusen konpainia utzi eta bibora jo zuen 1928an. Asko nabarmendu zen Errepublika aldian kazetari eta hizlari legez. Horregatik-edo, gerra etorri zenean, komisario politiko izendatu zuten eta karguari zegozkion zereginetan aritu zen Bizkaiko frentean. Horretantxe ziharduela atxilotu zuten 1937ko apirilaren amaieran kiskalitako Gernikan. Gazteizera eraman zuten eta han fusilatu zute ekainaren 26an. Asko idatzi zuen azken 10 urteetan. Egunkarirako ia egunero moldatzen zuen lantxoren bat prosaz. Teatro lan laburrak egin zituen, baina olerkigintzari esker egin zen ezagun. Aipatzeko dira heriotzaren zain zegoela, Gasteizko kartzelan idatzi zituen bertso hunkigarriak. Estraineko poema bilduma: Bide barrijak (1931). Bigarrena, lau urtera: Arrats Beran (1935). Lehenengoan, izenburutik hasita, euskaraz landu gabeko gaiak urratu nahi ditu, Europako oduak edo modak etxeratu nahi ditu. Verlaine, Baudelaire eta beste hainbat poeta irakurriak ditu baina ez du beren bidea aurkitu. Bigarrenean, aldiz, iturri herritarragoetatik edaten du eta kezka eta amets politikoak kanporatzen ditu.

Orixe: Nikolas Ormaetxea “Orixe” (1888-1961) Gipuzkoan jaio zen, Orexan. Jesuita ikasketak egin zituetan ainbat kolegiotan. Ordena barruko arazoengatik ez zen apaiztu. 1923tik 1931ra Bilbon egon zen Euskaltzaindian eta EUZKADI egunkarian. Espainiako gerra hasi zenean atxilotuta egon zen Iruñean hilabetetan. Amerikaten zehar egon zen 1950-1954 urteetan. 1961 ean hil zen Añorgan, Donostian. Bizitza osoan euskeraz idatzi zuen gehien. Prosaz: Santa Cruz apaiza (1929), Quiton arrebarekin (1050-1954), Jainkoaren bila (1971). Itzulpenen maisu izan zen. Poesian bere garaiko garrantzitsuenetakoa izan zen Barne-muinetan (1934) liburuarekin eta gerra ostean Getsemani eta Igan beti nire lan erlijiosoak. Orixeren poesiagintza 1972an Euskaldunak eta olerki guztiak bilduman jaso ziren. Ez zen oso goratua izan Aitzolekin liskarrak eduki zituelako. 1950-1960 artean idazle bikainena iritzi zioten, baina urrengo hamarkadan aztu egin zen. Oso obra garrantzitsuak aurkitu dizkiote. Hainbat euskalkitan idatzi zuen eta Herri arnasa bersortu nahi izan zuen Euskaldunak liburuarekin. Gure poema nazionala sortu nahi izan zuen nahiz eta askorentzat ez lortu. Orain gero eta garrantzitsuagoa da Orixeren poesia mistikoa.

Entradas relacionadas: