Lauaxeta bide barrijak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,53 KB

Bijotzean testua Esteban Urkiagarena, Lauxetarena, dela agerian geratzen da, besteak beste, poema delako eta bertan idazkera fonetizatua erabili delako.


Lauaxeta


1905ean Laukizen jaio eta 1937an  fusilatuta hil zen. Abadetza ikasketak egin zituen Loiolan eta Oñan. Komentua utzi zuenean Euzkadi egunkari nazionalistan hasi zen lanean. Ondoren, gerra garaian sortu zen Eguna egunkarian  ere aritu zen eta, horretaz gain, bi poema-liburu idatzi zituen: Bide barrijak (1931) eta Arats-Beran (1935).


Aztergai dugun testua Bide barrijak poema-liburuko pasarte bat da. Bertan agerian geratzen da autore horrek erromantizismotik edan zuela. Lehenik eta behin, gaiari erreparatzen badiogu, garbi ikus daiteke testuan sentimenduen adierazpenak duen garrantzia, alegia, maitasunaren adierazpenak. Hori izan zen erromantikoek gehien aipatu zuten literatur gaia. Azken ahapaldia irakurrita begi-bistakoa da Lauaxetak bihotzean gordetzen den maitasun ederra eta behin-betikoa, hau da, platonikoa aldarrikatzen zuela: “Beti-betiko iraun dagijan...Izkiz idatzi”.


Bestalde, erromantikoentzat idealaren seinale eta pertsonaren aterpe zein babesleku den izadia edo natura ere presente dago olerkian era iradokorrean, hain zuzen ere, iraunkorra ez den maitasunaren metafora modura ageri da. Hori garbi ikus daiteke “Larrosa baten...Eguzkijak/ igartu eben lorea”.


Idazkerari erreparatzen badiogu, nabaria da poemaren idazleak maileguen erabilera saihesteko zuzen-zuzen jarraitu ziola Sabino Aranak proposatu zuen garbizaletasunari: batetik, euskal tradiziotik berreskuratutako hitzak erabiliz, esaterako, “irarri”  inprimatu erabili beharrean eta, bestetik, neologismoak erabiliz, adibidez, “atzindu” edo “marreztu”. Bide horretatik, aipagarria da Lauaxetak oso idazkera fonetizatua erabiltzen zuela, testuan ikus daitekeen bezala: “zurijan, Axia, eban gustija,...”


Ez zion jarraitu, ordea, Aranak proposatutako herri tradizioko bertso-egiturari eta poesia-
Egitura landuak idatzi zituen bai metrika bai hoskidetasuna zainduz. Aurrean dugun poemak 10-10-10-8 silabatako ahapaldiak ditu eta hoskidetasuna aldakorra ahapaldiz ahapaldi.


Aurrez aipatutako  hizkera iradokorraren zein neologismoen erabilerak eta herrikoiak ez den poesia-egiturak egiten dute poesia hori herritar batzuk ulertzeko modukoa izatea, hau da, elite jakin baten eskura egotea.


Horrela, Lauaxeta, Lizardirekin batera, XX. Mende hasieran Olerkigintzaren pizkundea bultzatu zuen euskal idazleetariko bat izan zen.


Entradas relacionadas: