Langileen mugimendua eta nazionalismoa Euskal Herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 39,52 KB

6. GAIA. LANGILEEN MUGIMENDUA ETA NAZIONALISMOA EUSKAL- HERRIAN (1890-1923)


  1. LANGILE MUGIMENDUAREN SORRERA

XIX. Mendearen azken herenean gizarte- aldaketak handiak izan ziren



Klase Gizartea finkatu
Zen. Langile klaseko kide gehienek oso bizi eta lan baldintza Gogorrak zituzten, baina hala eta guztiz ere, 1868ra Arte ez zen sortulangile-klaseen Mugimendu antolaturik. Langile – borrokaren lehen gertaera Erabakigarria Alcoyn (Alacant)
jazo Zen, 1821ean, langileek iruteko makinak suntsitu zituztenean8bi urte Lehenago sartu zituzten fabriketan) Antzeko ekintza luditak (Ludismoa:
XIX. Mendearen hasieran Inglaterran sortutako gizarte mugimendua, Langileek makinak suntsitzen zituzten, lana kentzen zietela Argudiatu) Bartzelonan ere gertatu ziren, bortitzena Bonaplanta Ehungintza fabrika erretzea izan zen (1835). 1854an berriro Makinismoaren kontrako borrokan izan ziren eta 1855eko udan Espainiako historiako lehen greba egin zen. 1868tik aurrera, elkartzeko Askatasuna onartu Zen eta I. Internazionalaren eragina zabaldu zen , eta hainbat Gizarte matxinada sortu ziren, anarkismoaren eta sozialismoaren Eraginez.


2. EUSKAL – HERRIKO LANGILEEN MUGIMENDUA


Ekonomiaren Aldaketarekin batera Langileen Mugimendua eta Euskal Nazionalismoa Sortu ziren.


Langileen Mugimendua Euskal Herriko industrializazioarekin batera hazi zen


. Denbora gutxian milaka langile iritsi ziren hain garatuta ez zeuden Espainiako beste alde batzuetatik eta industrigune nagusietan finkatu Ziren (emigrazio lurralde izatetik immigrante asko hartzera aldatu Zen).

Honek Aldatu egin zuen

EAEko Egitura sozio-ekonomikoa


. (1910an 13000 meatzeari baino gehiago ziren Nerbioiko 150 Meatzeetan).

Urte Horietan langileen bizi Baldintzak oso gogorrak ziren:
Meategi eta lantegi inguruetan nagusien barrakoi eta txabola Zikinetan bizitzea; enpresariek ezarritako lanaldi luzeak, 12 edo 14 Ordukoak (astean 6 edo7 egun), emakume eta umeen lana soldata baxu Beten truke; zahartzaro, langabezia, istripu edo gaixotasunen Aurrean babesik ez izatea; soldata urriak, askotan familia Mantentzeko nahikoak ez zirenak; elikadura txarra; higiene falta; Enpresariek langileak kontratatzeko edo kaleratzeko askatasuna izatea Egoera horrek bultzatu zuten klase-kontzientzia Hartzera.

Horrek Gizarte gatazka izugarri areagotzea ekarri zuen


Sortutako Ezinegona eta bizimodua hobetzeko langileen Elkarteak Sortu ziren.
1839ko Errege Dekretuak
Langile elkarteak baimentzen zituenez lehen langile elkarteak Agertzen hasi ziren. Enpresariek, baita liberal askok ere, politikan Aurrerakoiak izan arren, begi txarrez ikusten zuten haien eraketa, Kontratatzeko eta soldatak eta lan-orduak ezartzeko askatasuna Oztopatzen baitzuten. Horregatik eskatu zuten behin eta berriro Elkarte horien debekua, eta horretan eman zuen amore Esparterok .


Seiurteko Demokratikoan (1868-1874), bultzada Handia izan zuen langile mugimenduak, Langile elkarte asko eta asko legeztatu ziren eta... Ondorioz, Europako elkarteekin lotura ezarri ahal izan zen. Hasieran, munduko langile-erakunde guztiak borrokak bateratzen saiatu Ziren eta Langileen nazioarteko Elkartea (LNE) sortu zuten1864an. Handik gutxira desagertu zen, sozialisten eta anarkisten arteko Desadostasunak zirela eta.


Sozialistek, Bere aldetik, Federazio Berria sortu zuten Madrilen 1871an eta handik Aurrera hasi ziren ekintza propioak antolatzen.
1879a
n Langile talde antolatu batzuek, buruzagi Pablo Iglesias Zutela, Espainiako Langile Alderdi Sozialista(PSOE)
sortu Zuten
. Klase sozialak desagertzearen
Eta jabetza pribatua abolitzearen Alde agertu ziren, eta, horiek lortzeko, langile klasea botereaz Jabetzea proposatzen zuten. 1881ean Sagastaren gobernu liberalak Legeztatu zuen. Berehala beren ekintza anarkismotik bereizi ziren.

PSOEren Helburuak

: Gizartea iraultzaren bidez aldatzea, langile-klaseak boterea lortzea Eta jabetza pribatua jabetza sozial bihurtzea. Sozialismoa oso poliki Zabaldu zen, eta mendearen amaieran Madrilen, BartzelonanAstiriasen Eta Bizkaian soilik zegoen indartsu.

Berrezarkuntzaren Lehendabiziko urteetanlangile-elkarte Guztiak delituzko elkartetzat Hartu ziren.

Sagastaren Gobernu luzean (1885-1890) Elkarteen Legeak askatasun sindikala Aitortu zuen

. Honek bide eman zuen UGT (Langileen Batasun Orokorra) erakunde sindikal sozialista legeztatzeko
.





BIZKAIKO SOZIALISMOA


Euskal Sozialismoaren bultzatzailea


Facundo Perezaguak Izan zen.

Madriletik Etorri eta, 1886an, lehenengo elkarte sozialista sortu zuen Bilbon. Handik bi urtera, Bizkaiko zona industrialean elkarteak sortu Zituzten: Urtuellan, Sestaon Arboledan...Ez da harritzekoa langile Mugimenduak Bizkaiko proletalgoaren artean arrakasta izatea, Langileria oso kontzentratuta zegoelako eta langileen bizi baldintzak Oso gogorrak zirelako. Enpresek soldaten zati bat bonoetan Ordaintzen zituzten. Ondorioz, langileek bono hauek nagusiek zituzten Kantinetan gastatu behar zituzten, beraz, soldatak berriro haien Eskuetara itzultzen ziren.-

Lanordu Asko, segurtasun neurririk eza, elbarritasun, gaixotasun, istripu (oso ugariak meatzaritzan), asegururik ez, etxebizitzek zerbitzu Minimorik gabe, hilkortasun handia...

Denborarekin, Lan gatazkak areagotu egin ziren. Ugarienak meatzari-inguruetan izan Ziren eta langileek euren lan eskubideak defendatzeko erabili Zuten.

Greba Zen talde-ekintzarik erabiliena,
1890eko Maiatzeko grebak garrantzi Handia izan zuen. Bizkaiko meatzariek hasi egin zuten. Grebaren Eskakizunak: kaleratutako 5 langileak berriz hartzea, lanaldia 10 Ordura mugatzea, barrakoiak kentzea eta kantinetan nahitaez erosi Beharra indargabetzea (etxebizitza duinagoak eskatzen zituzten) Greba Siderurgia eta itsasgintzara zabaldu (30000 hartu zuten parte Guztira). Gatazka hura konpontzeko Loma jeneralak bitartekari papera Hartu zuen langile eta ugazaben artean eta akordio honetara iritsi Ziren: barrakoiak desegin, derrigorrezko kantinekin bukatu eta Lanorduak gutxitu 10 orduetara.

Greba Honen ondorioz hasten dira PSOE eta UGT indartzen


Ugazabek Ez zuten bete Lomaren akordioa
Eta 1891-92 Edo eta 1903an, 1910eran ere berriz ekin zioten greba egiteari.

1891ko Hauteskundeetan sozialistek Aurrez ezagutu gabeko arrakasta lortu Zuten eta Manuel Orte izan zen, Bilboko Udalan hautaturiko PSOEko Lehenengo zinegotzia.1900an lau zinegotzi lortu zituzten.

Buruzagien Artean Fakundo Perezagua, Tomas Meabe Eta 1914tik aurrera, Indalezio Prieto Ditugu. Euskal sozialismoaren indar nagusiak immigranteak izan arren, Euskaldun autoktonoak ere bazeuden; adibidez, Tomás Meabe, Abertzaletasunetik alde egin ondoren. Juventudes Socialistas de España eta Lucha De clases astekaria Sortu zituen. Bertan meatzarien kexak errebindikazioak bihurtu Zituen.

1910ean


CNT {Confederación Nacional de trabajadores) sortu Zen. Jokatzeko Tresnak ere Aldatu zituzten, eta grebak, boikota eta sabotajeak zein indarkeria Erabiltzen hasi ziren, Hau da, anarkismoak joera Kolaborazionista eta instituzionala alboratuta Utzi zuen.
1919tik aurrera ekintza erradikalizatu zuten Katalunian, batik bat. Euskal Autonomia Erkidegoan, nolanahi ere, anarkismoak indar oso Txikia izan zuen, Katalunian gertaturikoaren alderantziz.

1915ean Tentsioak areagotu ziren Alderdi Sozialistaren barruan


; Hain zuzen ere, ordura arte buruzagi izandako Facundo Perezaguaren (marxismo ortodoxoa, PCEko kide bihurtuko da) eta probintziako Diputatu Indalezio Prietoren (moderatuagoa, errepublikanoekin itunak Egitearen aldekoa) artean. Azkenean, Prietok hartu zuen alderdiaren Buruzagitza eta horrek sozialista eta errepublikanoen arteko ituna Sendotzea eragin zuen, Prieto Gorteetako diputatu hautatu zuten. Horrenbestez, hauteskunde-borrokak ordeztu egin zuen greben bidezko Sabotajea. Inflazioaren, boltxebikeen garapenaren eta Europako giro Iraultzailearen ondorioz, langile-sindikatuek garapen handia izan Zuten, euren ildo politikoa edozein izanik ere. Horrela, sozialistak, Anarkistak, katolikoak eta abertzaleak hazi egin ziren, sindikatuetan Afiliatuta zeudenen kontura.

Lehen Mundu Gerraren garaian Euskadin oparotasun ekonomikoa izan arren, Oraindik ere gizarte-gatazkak Zeuden.

1917ko Uztailean,


Bizkaiko metalurgia-sindikatuak greba iragarri zuen, eskakizun hauek Egiteko: bederatzi orduko lanaldia, soldatak igotzea eta ordainketak Astero egitea. Berehala, 20.000 langilek egin zuten lanuztea, eta Mugimendu hori beste sektore batzuetara eta Gipuzkoara hedatu zen. Abuztuan, Espainia osoan orokortu zen greba, baina emaitza ez zen Espero bezain ona izan. Bilbon 14 pertsona hil ziren, eta Ordena-publikoaren indarrek protestak geldiarazi zituzten. Ezkerraren porrota agerian jarri zen azaroko hauteskundeetan EAJk eta Beste indar eskuindar batzuek askoz ere boto kopuru handiagoa lortu Baitzuten. Gizarte-gatazka horren unerik gorena 1920an izan zen: Bizkaian, 124 greba izan ziren.

1921 Krisiak hondatuegin Zituen lan-baldintzak, Amaiera eman baitzion oparotasun-aldiari; irabazi horiek, hain zuzen Ere, Espainiak Lehen Mundu Gerran izandako neutraltasunaren Eraginezkoak izan ziren. Hala ere, komunistek ez zuten une hori Aprobetxatzen jakin, sozialistak bereizketaren eraginez ahulduta egon Arren. Komunistek Erradikalak biltzea lortu zuten
; Hain zuzen ere, sozialismotik banandutako eta Perezaguak gidaturiko Erradikalak, besteak beste, Pérez Solís eta Dolores Ibarruri
. Baina gainerako buruzagiak Prietoren eta II. Internazionalaren Aginduetara ziren.

1923tik 1927ra bitartean, Gizarte-gatazka gutxi izan Zen. Baina Primo De Riveraren diktaduraren azken urteetan, berriro piztu ziren
. Anarkismoa suntsitu eta legez kanpo gelditu zen, eta sindikalismo Askeak eta katolikoak indarra hartu zuen. Sozialistek gero eta indar Gehiago hartu zuten eta, Bigarren Errepublikako ezkerreko alderdi Garrantzitsuenetarikoa izan zen. Eibar izan zen errepublika Aldarrikatzen lehena, 1931ko apirilaren 13an.


GIPUZKOAKO SOZIALISMOA:



Sozialismoaren zabalkuntza Bizkaian baino motelagoa izan zen. Gipuzkoan enpresa txikiagoak ziren, immigrazioa eskasagoa zen, eta Lan baldintzak Bizkaian baino hobeagoak.

Gipuzkoan, XX .Mende hasieran sortu ziren lehen langile-elkarteak Donostialdean, Eibar,
Arrasate eta Irun aldean. Eibarko sozialismoan Toribio Etxeberria Nabarmendu zen buruzagi moduan.

Araban XIX. Mendearen bukaeran Gasteizen hasten da sozialismoaren sarrera.


ANARKISMOA


: Euskal Herrian.

Arrakasta Gutxi izan zuen

. CNT Gasteizen, Bilboko itsasadarrean eta Errenteria-Donostian izan Zuen hedapen gunea. Perezaguak lideratu zituen komunistek (sozialismotik banatua 1921.An) lortu zuten sozialista erradikalak Bereganatzea, tartean militante garrantzitsu batzuk, Dolores Ibarruri, Besteak beste.

SINDIKALISMO KRISTAUA:


1911n Izaera katolikoa zuen sindikatu nazionalista euskalduna sortu zen, Solidaridad De Obreros Vascos (SOV)
, Gero Euskal Langileen Alkartasuna (ELA
) Izango zena; haren asmoa zen langileen artean eragin handiagoa izatea Eta printzipio kristauei eustea. Abertzaleen ustez, sozialismoa Proletario immigranteengan sustraiturik zegoen ideologia arrotza zen Eta Euskal Herritik urrun mantendu behar zen.



EUSKAL NAZIONALISMOA (1875-1923)



  1. SARRERA

Euskal Nazionalismoa XIX. Mendearen bigarren erdialdean sortu zen ideologia Zehatz gisa,


Euskal Herrian gertatutako aldaketa ekonomiko, sozial eta ideologikoaren Ondorioz. Aldaketa horiek industrializazioaren Eta foru deuseztapenaren ondorioa izan ziren
. Proiektu nazionalistak behe eta erdi mailako burgesia ez ezik, Nekazariak ere erakarri zituen.


Euskal Abertzaletasuna, foruen defentsarako giroan sortu zen. Kontutan hartu Behar da, euskaltasun sentimenduan foru Historiko indargabetzeko 1876ko uztaileko 21eko legeak eragin Handia izan zuela. Indargabe horren ondorioz, krisi sakona sortu zen Euskal Herrian eta bi Erantzun mota edo filosofia eragin Zituen: batzuek, amore eman eta egoerari probetxua ateratzen jakin Zuten, galtze hura Madrilekiko kontzertu Ekonomikoa bihurtuz; Beste batzuek, ostera, tradizionalismoari eutsita foruak Oso-osoan berreskuratzearen alde egin Zuten. Hauentzat gobernu zentralaren irainik handiena izan zen.


Industrializazioak Ere eragin handia izan zuen abertzaletasunaren sorreran, izan Ere, kanpotarren Etorrerak ohiko Euskal gizartean eta haren Erlijio sentipenetan haustura Handia eragin zuen. Ez da, beraz harritzekoa Sabino Aranak hasieran ohiko Euskal nekazari gizartea erabat Idealizatua hartu izana, ezta emigrazioaren, Kapitalismoaren eta Espainiako gobernu liberala etsai Moduan hartzea.


2. EUSKAL NAZIONALISMOA: SABINO ARANA (1865-1903)


2.1Aurretiazko Baldintzatzaileak

Europan,


XIX. Mendearen bukaeran nazioaren kontzeptuaren inguruan eztabaida Teorikoak izan ziren

  • Eskola Alemaniarrak nazio-kontzeptua zabaldu Zuen, nazioa, elementu Objektibo Komunean oinarritzen zela zihoen: arraza, hizkuntza, ohiturak, Geografia, historia, tradizioak, folklorea … Beraz nazioa Gizabanakoen aurretiko errealitatea da
    .

  • Eskola Frantsesak, Berriz, ezaugarri Subjektiboak Ikusten zituen, hau da, nazio bateko pertsonek komunitate berezi Gisa osatzeko nahia adieraztea beharrezkoa dela zioten, gizabanakoaren Borondatea azpimarratzen da.

Sabin Aranak kontzeptu alemanak bereganatu zuen


Gainera, 1870etik aurrera askatasun nazionalaren aldeko borroka hedatu zen Europan. Elementu horiek guztiek izan zuten eragina Sabino Aranarengan..


2.2. Sabino Aranaren nazionalismoa


Aldaketa Hauek guztiek ( foruen abolizioa, industrializazioa, immigrazio Masiboa, populazio hiritarren hazkundea, identitate tradizionalaren Krisia...) bultzatu zuten Sabino Arana euskal kontzientzia nazionala Aldarrikatzera. Euskal abertzaletasunaren bultzatzailea, Sabino Arana Goiri Izan zen. Senide karlista betean jaio zen1865an, eta 1903an hil zen 38 urtez.


  • Sabin Aranaren ideologiaren Ezaugarri naqusiak


    : Hiru zutabeak : arraza, foruak eta erlijioa

  • Nazionalismo Etnizista:



    Bizkaia eta, ondoren, Euzkadi, nazio bat da
    , Nazio izateko beharrezko elementuak baititu: arraza, hizkuntza, Gobernua eta legeak, izaera, ohiturak eta nortasun historikoa.
  • Euzkadiren-Estatu Berria, hain zuzen- egitura konfederala izango zuen, 6 eskualdeek osatutako Euskal Estatua sortu nahi zuen.
    Herrialde Historiko bakoitzak eutsiko baitzien bere foru eta erakundeei.

  • Euskal Arrazaren goratzarrea


    Euskal Arrazaren odol-garbitasuna mantentzeko, euskaldunen eta Atzerritarren arteko ezkontzen aurka zegoen eta Euskal Herritik Kanpoko probintzietatik etorritako industriako langileak baztertzea Proposatu zuen.
  • Integrismo Katolikoa “jaungoikoa”, Sabinok erlijio katolikoa besterik ez zuen onartzen. Espainiar Ateoen boterea, euskal ohituren aldaketa eta katolizismoaren Pixkanakako desagerpena salatzen zuen. Elementu zibilak erlijiosoen Menpe egotea eskatzen du, erlijio katolikoaren garaipena eta euskal Nazionalismoaren garaipena betera bait doaz.

  • Antiliberalismoa/ Fuerismo historikoa


    Foruak Edo Lege Zaharra dira lege nazional euskalduna.
  • Hizkuntza Eta euskal ohiturak berreskuratunahi Zituen. Espainiako kulturaren edozein eragina guztiz kaltegarri eta Arrotza zen gure herriarentzat. Batez ere, euskararen egoera Tamalgarria azpimarratzen zuen, etorkinen eta hiritartzearen erruz Gero eta gutxiago erabiltzen zela salatuz.

  • Kapitalismoaren Kondena, honek Dakarren ustelkeria eta ustiapenagatik, eta baita Sozialismoarena Ere, dotrina arrotza delako eta atzerritarrek edo maketoek osatzen Dutelako.

  • Bere Proiektu politikoa laburtzeko lelo Bat proposatu zuen:
    Jaungoikoa
    eta Lege Zaharra

  • Sabino Aranaren proiektu politikoa: alderdiaren fundazioa

  • 1890an


    Sabino Aranak, Bizcaya Por su independencia artikuluan independentzia eskatu Zuen Bizkaiarentzat eta horrek bizi zuen zapalkuntza-egoera salatu Zuen. Egunkariak ere sortu zituen bere ideiak hedatzeko, hala nola “ Bizkaitarra” eta “Aberria”
  • 1893an


    Larrazabal-eko Diskursoan atzerritarrek Bizkaian zuten botereaz hitz egin zuen, alderdi politiko guztiak Aztertu ondoren, betek ere ez zuela Bizkaitarren nahiak betetzen Adierazi zuen eta alderdia sortzeko beharra azaldu zuen.
  • 1894 Euskaldun batzokija Deitutako elkarte politikoa sortu zuen. PNV sortzeko oinarria.

  • 1895ko uztailaren 31an Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ/ PNV) fundatu zuen Bilbon.
    Nekazariak eta erdi mailako burgesia izan ziren lehenengo Bultzatzaileak, industria, merkataritza eta finantzetako goiko Burgesia nazionalismotik urrundu zen, euren jarduera ekonomikoek Espainiako eremuarekin lotura estuak zituztelako.

  • 1898 “Euskalerria” elkartea biltzen zaio


    Sagarmina eta Sotaren “euskalerriakoak” ( Bilboko goi burgesia) Sartu zirenean, bere diskurtsoa moderatzen joan zen. Horrela, Liberalismoaren kontrako erasoak eta “maketoen “ aurkako erasoak Baztertu egin ziren. Ordutik aurrera, hauteskundeetan parte hartuko Dute. 1898an Arana probintzia-diputatu hautatu zuten.

Sabino Arana 1903an hil ondoren, Alderdia asko hedatu zen, baina jada nabarmenak izan ziren Barne-zatiketak


2. 3.-Sabino Aranaren ondorengo nazionalismoa

Sabino Arana desagertutakoan, haren pentsamenduak II. Errepublikara heldu Arte asko aldatu gabe iraun zuen, alderdi katoliko eta eskuinekoa. Hala ere, 1920 Arte barruko 2 joeren artean Tentsioak izan ziren
:



- Foruzaleak edo Euskalerria taldeko Ramón de la Sota
enpresarikoak (ontzien jabea) zuzendatutakoa, autonomiaren Aldekoa;
Euskalduna Ramón De La Sotaren aldizkaria izan zen.


- Sabindarrak. Luis Aranak
(Sabinen Anaia), baserri-giroko Abertzaletasun independentistaren aldekoa zen Aberriastekarian, Azaltzen zituen bere ideiak.


Barne-
eztabaidak
izan Ondoren, Sotaren aldekoak (industrial dirudunak)
nagusitu Ziren,
dirua Alderdiarentzat behar-beharrezkoa baitzen eta Katalanenbide Autonomista Hartu zuten. Espainiako agintariek begi onez ikusi zuten alderdian emandako Aldaketa, sozialismoaren gorakadaren aurkako azken hesia izan Zitekeelako. Hurbilketaren ondorioz Gregorio Ibarretxe abertzalea (Sotaren aldekoa) izendatu zuten Bilboko alkatea 1907an, eta Alfontso XIII.A Sotarena zen "Euskalduna" ontziola ikustera Etorri zen.


1908an, Sabindarrek irabazi zuten, Urte horietan nazionalismoak Barne egituraketa Izan zuen, biltzeko tokiak (batzokiak) sindikatua SOV gero ELA sortu Zuten, egunkari bat argitaratu zen (Euzkadi) eta sinbologia Nazionalista sortu zen: ikurrina, lauburua, ereserkia … Beraz, Finkatu egin zen eta afiliatu-kopurua asko handitu zen. Gipuzkoan ere Nazionalismoa ezartzen ari zen. Araban Bigarren Errepublika arte ez zuen garrantzi handirik eduki


1911ean Sortu zen Eusko Langileen Elkartasuna ( ELA/ STV) sindikatua


.


1917an Hauteskundeetako arrakastaren ondoren, Sotak EAJren kontrola lortu Zuen eta alderdiari izena aldatu zion:

Euskal Komunio

Nazionalista (CNV)


Geroztik, Abertzaletasunaren errebindikazio Nagusia autonomismoa Izan zen. Errebindikazio horri esker, udal-hauteskundeak irabazi zituen 1917an. Hurrengo urtean, Gorteetarako Hauteskundeak ere erraz irabazi zituen Bizkaian.

Lehen Mundu Gerran egindako Negozio onei esker, euskal burgesia, Ramón De la Sota bereziki, asko Aberastu zen. Gertaera horien ondorioz, euskal abertzaletasuna Nazionalismo burges bilakatu zen. Euren asmoa, Sabin Aranaren ideiei Uko egin barik, Estatuaren barruan autonomia Deszentralizatua eratzea zen. Abertzaletasun pragmatiko hori Nekazaritza mundutik Urrundu zen eta industrializazioaren balio modernoak bultzatu zituen.


1921. Alderdiaren banaketa. 1919ko hauteskundeak galtzean alderdiaren Barneko tentsioak berpiztu egin ziren

  • Comunidad Nacionalista Vasca


    Euskalherriakoak ziren eta bere pentsaeraren ezaugarriak: Moderatuak,burgesak, Espainiako gorteetan parte-hartzearen aldekoak Eta euskaltzaleak.
  • EAJ/PNV (alde egin zuten): Elli Gallastegi, Luis Arana… Independentistak Ziren eta Espainiako beste alderdi nazionalistekin erlazioak Bultzatu zituzten, 1923 Galeuska alderdi katalan eta galegoekin). Gallastegi Eta Aranaren nazionalismoak Erresistentzia gogorra egin zion Primo de Riveraren diktadurari
    .

1930ean, Diktadura bukatu ondoren, Nazionalismoaren barruko alderdi biak elkartu ziren Bergarako batzarrean (1930) eta EAJ berritua sortu zuten, José Antonio Agirreren Gidaritzapean. Batasuna lortzeko eragindako ahalegin eskergaren Ondorioz, besteak beste, EAj ez zen Donostiako Itunean egon.


II. Errepublikan, EAJren zeregin nagusia Autonomia Estatutua lortzea izan Zen eta gerra zibilean onartu zen.


Errepublika Garaian EJKtik ANV Sortu zen(Acción Nacionalista Vasca), Joera akonfesionala, eta ezkertiarra defendatzen zuen taldea izan Zuen.

Entradas relacionadas: