Langileen mugimendua eta nazionalismoa euskal herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,19 KB

1917an egoera sozioekonomikoak moderazio hori arriskuan jarri zuen (CNT-k eta UGTK-k greba antolatu zuten Gobernua kolokan jartzeko, baina porrot egin zuen). 1918-20 urteetan inflazioak, boltxebikeen garaipenak eta Europako giro iraultzaileak langile sindikatuen garapena ekarri zuten. Honen ondorioz, afiliatuen kopurua izugarri hazi zen eta sozialismoa 2 zatitan banatu zen: sozialismoa (PSOE) eta komunismoa (PCE).


Espainia Lehen mundu gerran neutral izan zenez, lehiarik gabeko merkataritza egiteko aukera izan zuen eta etekin errazak eta oparoak izanez. 1921 eko krisian lan egoera okertu egin zen. Soldaten jaitsiera eguneroko gauza bilakatu zen, enplegatuen murrizketa ez areagotzeko. Langileak ez zeuden horrekin pozik eta sozialistak ahulduta zeuden, komunistek banatzearen ondorioz. 


1890. Urtean izugarrizko greba  “La Gran Huelga”antolatu zuten meategietako langileek, hainbat arazoren aurrean desadostasuna adierazteko: soldata baxuak,  lan ordu altuak… Greba honen ostean, Sozialistak pixkanaka politikan botoak lortzen hasiko dira eta Manuel Orte izango da PSOEko 1.Hautagaia. 


1890etik aurrera grebak maiztasunez errepikatuko dira eta 1909an Bartzelonako Aste Trajikoaren eraginez, greba piztu zen berriro ere Bilbon. 1910ko grebaren bitartez, langileen lan orduak murriztea lortu zuten.


Anarkistei dagokionez, Euskal Herrian indar gutxi eduki zuten. Sozialismoaren arrakasta eta indarragatik, anarkismoa ez zen garatu eta hazkundea oso txikia izan zen. 1911n C.N.T. sortu zen sozialista erradikalenak erakarriz eta 1919-1920an U.G.T. Sortu zen. Azken honetan, moderatu zen heinean, anarkismoa Euskal Herrian zabaldu zen. 1920 inguruan C.N.T.K taldeak hainbat tokitan zituen antolatuta.


Primo de Riveraren diktadurarekin, anarkismoaren ilegalizazio eta desagerpena etorri ziren eta sindikalismo katolikoaren (Ez dute izaera iraultzailerik eta ez dute sistema kapitalista zalantzan jartzen. Errukia zen hauen oinarria eta ez justizia) gorakada . Sozialisten jarrera berriz deigarria izan zen, hasieran behintzat diktadurarekin elkarlankidetzan jardun baitzuen. Aldiz, 1929tik aurrera oposizioa egitera pasa ziren. 



Entradas relacionadas: