Langileen mugimendua eta euskal nazionalismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,47 KB

 
XIX. Eta XX. Mendeen bitartean Euskal Herriko gizartea nekazari eta tradizionala izatetik, gizarte moderno eta industrializatua izatera pasa zen. Baldintza hoberen bila zetozen etorkinek eta jaiotza tasaren igoerak demografia hazkundea eragin zuten. Heriotza tasa ere nahiko altua izan arren, hutsbideen eta ur zerbitzuen hobekuntzei esker jaitsi zen. /// Demografia hazkundearekin batera gizarte egitura aldatuz joan zen. Sistema kapitalista eta burgesa finkatu ziren (bereziki, Bilbon), baina horren antagonista zen proletarioen aldeko sistema garatzen hasi zen; langileen mugimenduari eta mugimendu sufragistei (sexuen arteko eskubide berdintasunak bermatzeko) hasiera eman ziena. /// Langileen mugimendua XX. Mendearen hasieran hasi zen. Aurretik zegoen kontzentrazio demografikoak, nutrizio hutsuneak eta ihardun luzeak zituzten langileen metaketak sortu zituen barrakoietan
. Baldintza latz horiek konpontzeko, errestaurazio garaian langile elkarteak osatu ziren:

Sindikatuak

. Alde batetik anarkistak zeuden (norbanakoaren askatasunaren alde), edozein aginteren kontra zeudenak. Beste aldetik, sozialismoa garatu zen (berdintasun orokorraren alde), langileek agintera heltzeko alderdiak eratu zituzten. Haien artean, PSOE (Partido Socialista Obrero Español) edo UGT (Unión General de Trabajadores). / // Sozialismoak Bizkaian hainbat greba antolatu zituen eta lan-istripuei buruzko legeak sortzea lortu zuen. Gainera, Lehengo Mundu Gerra eta gero, elkarrizketaz baliatuz, lanorduak 8 orduetara jaistea eta igandeetan lanik ez izatea lortu zuten. /// Industrializazio garaia oso garrantzitsua da; izan ere, gaur egun ditugun industria eta finantza egitura guztiak, euskal politikako ideologiak eta gizarte klaseak, garai hartakoetan oinarrituta daude.

Entradas relacionadas: