Langile mugimendua eta sozialismoa eae-n

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,62 KB

 

AZTERKETA Testuan behin eta berriro errepikatzen den ideia nagusia Bizkaiko meatzetako langileen egoera tamalgarria, behartuta daudela denda jakin batzuetan erostera. Lehenengo lerroan Bizkaiko langileei dirijitzen  da eta ondoren, paragrafo desberdinetan errepikatzen da ideia nagusia: Bizkaiko meatzetako langileen egoera tamalgarrria.

Lehenengo lerroetan(2-8) Gallartan (Bizkaiko industrializazioaren gune berezia bertan burdin meategi garrantzitsuak aurkitzen zirelako)egindako bileraren berri ematen da, derrigorrezko denden desagerpena eskatuz. Gero gogora eka da "1890ako greba" garrantzitsua hemen plazaratu ziren bi eskaera nagusi: lanaldiaren murriztapena eta derrigorrezko barrakoien (langileentzako logela zikiñak) eta denden (oinarrizko produktuak erosteko tokiak meategien ugazabek kontrolatuak eta Bilboko baino prezio altuagoetan saltzen zituztenak) desagerpena. Greba horretan 20.000 langilek hartu zuten parte eta,  horren bidez, langile klase antolatua industriaren aroan sartu zen. Bizkaiko grebalariek lanaldia hamar ordura jaistea lortu zuten eta sufragio unibertsala aprobetxatuz, erakunde sozialistek euren hautagaiak aurkeztu zituzten 1891ko hauteskundeetan

Ondoren (9-19) sei urte pasa eta gero egoera gutxi aldatu dela salatzen da. Izan ere,lanean onartua izateko, etxe eskasetan bizitzeko, eta kalitate txarreko janariak, ezarritako dendetan, erosteko prest egon behar delako. Hori onartezina dela eta, kalifikatibo gogorrak erabiltzen ditu: "Lan askatasunari eraso", "higiene legeei iraina", gizakiaren aurkako zapalkuntza", Gobernuaren jarrera kritikatuz ere

Azken paragrafoan aurreratzen dute guzti honen aurrean langileak prest daudela protesta etengabea egiteko eta bereziki grebarako eskubidea eskatuko dutela.

IRUZKINA Testua garai historiko batekin erlazionatuta dago, zehazki: 1876tik aurrera, gerra karlista amaitu ondoren, industria hazkundea indartu egin zen Bizakian, berrogeiko hamarkadan hasitako hazkundean oinarrituz. Burdin meatzaritzatik abiatuta, xix. Mendearen azken herenean, Bizkaiko itsasertzean burdingintza eta ontzigintza izugarri garatu ziren. Bilbo hiria izan zen industriaren hazkunde gune nagusia bertan eta inguruetan kokatu ziren enpresa garrantzitsuak Altos Hornos y Fabricas de Hierro y Acero de Bilbao, (Ybarra y Compania diru gehiena jarrita, burdin meatzaritzatik lortutako irabazi handiak) eta Metalurgia y Construcciones de Vizcaya, "La Vizcaya" esaten zitzaiona. Gero 1902an Altos Hornos de Vizcaya ere. Ontzi enpresa garrantzitsuak sort ziren. Astilleros del Nervion Sestaon, Basconia eta beranduago Euskalduna Konpainia (1901)

Idustriaren garapen honek gizartean eragin izugarria izan zuen, eskulan asko behar zen eta Langile horiei  esker egin zuen aurrera prozesuak. Gehienak inguruko probintzietatik ezker ibarrean bizi ziren, lan egiten zuten fabriken ondo-ondoan zeuden etxeetan. Horren adibide  "La Arboleda auzoa Peñas Negras inguruan, Bizkaiko meatze gune lokalizatua dagoen eskualdea hain zuzen. Auzo Testua hauek isolatuta zeuden eta azkar eta ordenarik gabe eratu ziren, horregatik auzokoen bizi baldintzak oso eskasak ziren. Etxeak egurrezkoak ziren eta barrakoiak pabiloi luzeak gela bakarrekoak non langile kopuru handia biltzen zen. Lan baldintza eskasek eta bizi maila txarrek heriotza tasa handia izatea arri zuten etengabeko izurriteek lagunduta kolera, tifusa eta abr..)xix mendetik xx Menderako berrogeita hamar urteko tarte horretan,

Bizkaiak gizarte nekazari eta tradizionala izateari utzi  zion eta gizarte moderno eta industriala bilakatu zen Europako beste herri askotan gertatu zen bezala, proletario berri honen lan eta bizi baldintzak negargarriak ziren eta haiek aldatzeko helburuarekin langile mugimendua abian jarrizen 1864an .Londresen Marxek deituta Langileen Nazioarteko Elkartea bildu zen eta handik aurrera ideia sozialistak eta anarkistak zabaldu ziren Europan. Horrela 1886an Facundo Perezaguak lehen elkarte sozialista sortu zuen






Bilbon. Denbora aurrera egin ahala, langileen lan baldintzak okertzen ziren heinean protestak areagotzen joan ziren. Beste aldetik, Manuel Orbe izan zen 1891ko hauteskundeetan Bilbo udaleko zinegotzi aukeratu zuten PsoEko lehen hautagaia.Meatzarien lehen greba garrantzitsua 1890ean izan zen. Hemendik aurrera meatzariek geldialdi ugari egingo dituzte, testuan aipatzen diren eskaerekin. Mendearen amaieran, sindikalismo sozialista Donostian indar hartzen hasi zen eta batez ere, Eibarren. XX mendearen hasieran, gatazkak areagotu egin ziren. Perezaguaren erradikalismoaren eraginez 1910eko meatzarien greba oso arrakastatsua izan zen. Gertaera horien aurrean langile abertzaleek erreakzionatu eta euren sindikatua eratu zuten: Euzko Langileen Alkartasuna (ELA/STV. Helburua euskal langileen batasuna eta anaitasuna lortzea zen eta oinarriak abertzaletasunean eta Elizaren gizarte-hezkuntzan ezartzen zituen. Abertzaleentzat sozialismoa ideologia arrotza zen, kanpotik etorritako beharginen artean errotua zegoena eta euskal herritarrengandik urrun eduki beharrekoa. Euskal sozialismoaren oinarria batez ere kanpotik etorritako biztanleek bazuten ere, euskaldunak ere izan ziren tartean esaterako Tomas Meabe: abertzaletasunetik ihes egin eta Espainiak Gazteria Sozialistak eta La Lucha de clases mintegia eratu zituen. Baina euskal sozialismoaren barruan, politika moderatuagoa agentu zen, Perezaguaren erradikalismoaren ondoan. Joera horren ordezkari zen indalecio prieto, sei urte zituenetik Bilbon bizi zen asturiarra. Joera moderatu horrek  kendu zuen buruzagitzatik erradikalismoa. Ondorioz, sozialisten eta errepublikanoen arteko hitzarmena gauzatu ahal izan zen eta Prieto Gorteetako diputatu hautatu zuten hogei urtez. Horrela bada, greben sabotajeak alde batera utzi eta hauteskunde-borroka nagusitzen joan zen. Hurrengo urteetan, 1917ko krisitik aurrera batez ere, sindikatuen garapen ikusgarri gertatu zen. Bai sindikalismo sozialista eta bai anarkista, katolikoa eta abertzalea ere, asko haz ziren Beste aldetik, anarkismoa ez zuen apenas indarrik izan EAEn. Beste aldetik sozialismoa banatu zenean, Alderdi Komunista sortuz (1921ean) Perezagua hautatu zuten komunistek buruzagi bezala eta sozialista erradikalak erakartzea lortu zuen, tartean militante garrantzitsu batzuk, Dolores Ibarruri adibidez.

KONKLUSIOA Testuaren garrantzia handia da langile mugimendua Bizkaian hartzen ari den indarraren erakusle delako. Lehenago deskribatu dugun egoera tamalgarriarengatik, langile mugimendua izugarri zabaldu zen eskualde honetan, batez e sindikatu sozialistek bultzatuta, testuan ageri geratu den bezala. Adibidez, "La Arboleda" auzoko plazan UGT (1888an sortua) sindikatuaren egoitza dago eta ideologia katolikoko elkartea "Leon XIll.Aren Elkartea" (1906an sortua) Hemendik aurrera meatzariek geldialdi eta protesta ugari burutuko dituzte bere errebindikazioak defendatuz. Hau ez da mugimendu isolatua izango eta klase popularren ahotsa gero eta ozenkiago entzungo da. Horrela Alfontso Xlllaren erregealdian arazo politiko handien artean langile klaseen eskaerei erantzuna ematea azalduko da, horretarako zenbait lege azpimarragarri aldarrikatu ziren: 1903an Erreforma Sozialen Institutuaren sorrera, 1906an Lan lkuskapenerako Araudia onarpena. 1907an Emigrazio Legea eta 1909an Greba Legea (testuan jasotzen den eskaera). Beranduago 1919an Romanones liberalaren agintaritzaren pean, 8 lanorduko dekretua onartu zen, hain zuzen testuan jasotzen den beste eskaeretako bat. Beste aldetik, urte horietan izango diren gertaera garrantzitsuenetan, langile elkarteen protagonismoa handia izango da, adibidez, Bartzelonako Aste Tragikoan (1909) eta 1917ko krisian.

Entradas relacionadas: