Langile mugimendua eta sozialismoa eae-n

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,37 KB

 

Testua gara historiko batekin erlazionatuta dago, zehazki: -1876tik aurrera, gerra karlistan amaitu ondoren, industria hazkundea indartu egin zen.-Bizakian, berrogeiko hamarkadan hasitaiko hazkundean oinarrituz. Burdin meatzaritzatik abiatuta, xix. -Mendearen azken herenean, Bizkaiko itsasertzean burdingintza eta ontzigintza izugarri garatu ziren.-Bilbo hiria izan zen industriaren hazkunde horren gune nagusia eta bertan eta inguruetan kokatu ziren enpresa garrantzitsuak Altos Hornos y Fabrics de Hierro y Acero de Bilbao, (Ybarra y Compañia diru gehiena jarrita, burdin meatzaritzatik lortutako irabazi handiak) eta Metalurgia y Construcciones de Vizcaya, " La Vizcaya "esaten zitzaiona. Gero 1902an Altos Hornos de Vizcaya ere. -Halaber, untzi enpresa garrantzitsuak sortu ziren. Astilleros del Nervión Sestaon, Basconia eta beranduago Euskalduna Konpainia (1901)-Industriaren  garapen honek gizartean eragin izugarria izan zuen, eskulan ugari behar zen eta Langile horiei esker egin zuen aurrera prozesuak .-Gehienak inguruko probintzietatik etorri ziren. -Indutrietako langileak ezker  ibarrean bizi ziren, lan egiten zuten fabriken ondo-ondoan  zeuden exeetan horren adibide garbia dugu hain zuzen "La Arboleda” auzoa Penas Negras inguruan,Bizkaiko meatze nagusia. Testua lokalizatua dagoen eskualdea hain zuzen. Auzo hauek isolatuta zeuden eta azkar eta ordenarik gabe eratu ziren, horregatik auzokoen bizi baldintzak oso eskasak ziren. Etxeak egurrezkoak ziren eta barrakoiak pabiloi luzeak gela bakarrekoak non angile kopuru handia biltzen zen. Lan baldintza eskasek eta bizi maila miserableak heriotza tasa handia izateazuten, etengabeko izurriteek lagunduta (kolera tifusa, eta abar)- lx mendetik XX. Menderako berrogeita hamar urteko tarte horretan, Bizkaiak nekazari eta tradizionala izateari utzi zion eta gizarte moderno eta industriala bilakatu zen.- Europako beste herri skotan gertatu zen bezala, proletalgo berri honen lan eta bizi baldintzak negargarriak ziren eta haiek aldatzeko helburuarekin langile mugimendua abian jarri zen. -1864an Londresen Marxek deituta Langileen Nazioarteko Elkartea bildu zen eta handik a sozialistak eta anarkistak abaldu ziren Europan.



-Horrela 1886an Facundo Perezaguak lehen elkarte sozialista sortu zuen Bilbon. -Denbora aurrera egin ahala, langileen aldintzak okertzen ziren heinean protestak areagotzen joan ziren.- Beste aldetik, Manuel orbe izan zen 1891ko hauteskundeetan Bilboko udaleko zinegotzi aukeratu zuten PSOEko lehen hautagaia.-Meatzarien lehen greba garrantzitsua 1890ean izan zen.- Hemendik aurrera meatzariek geldialdi ugari egingo dituzte, testuan aipatzen diren eskaerekin.-Mendearen amaieran, sindikalismo sozialista Donostian indar hartzen hasi zen eta batez ere, Eibarren. -XX. Mendearen hasieran, gatazkak areagotu egin ziren. -Perezaguaren erradikalismoaren eraginez 1910eko meatzarien greba oso arrakastatsua izan zen. -Gertaera horien aurrean langile abertzaleek erreakzionatu eta euren sindikatua eratu zuten: Euzko Langileen Alkartasuna (ELA/STV). Helburua euskal langileen batasuna eta anaitasuna lortzea zen eta abertzaletasunean eta Elizaren gizarte-hezkuntzan ezartzen zituen.-Abertzaleentzat sozialismoa ideologia arrotza zen, kanpotik etorritako beharginen artean errotua zegoena eta euskal herritarrengandik urrun eduki beharrekoa.- Euskal sozialismoaren oinarria batez ere kanpotik etorritako biztanleek eratzen bazuten ere, euskaldunak ere izan ziren tartean esaterako Tomas Meabe: abertzaletasunetik ihes egin eta Espainiak Gazteria Sozialistak eta La Lucha de Clases mintegia eratu zituen.-Baina euskal sozialismoaren barruan, politikA moderatuagoa agertu zen, Perezaguaren erradikalismoaren ondoan. Joera horren ordezkari nagusia Indalecio Prieto izan zen, sei urte zituenetik Bilbon bizi zen asturiarra.Joera moderatu horrek kendu zuen buruzagitzatik erradikalismoa.Ondorioz, sozialisten eta errepublikanoen arteko hitzarmena gauzatu ahal izan zen eta Prieto Gorteetako diputatu hautatu zuten hogei urtez. Horrela bada, greben sabotajeak alde batera utzi eta hauteskunde-borroka nagusitzen joan zen. -Hurrengo urteetan, 1917ko krisitik aurrera batez ere, sindikatuen garapen ikusgarria gertatu zen.- Bai sindikalismo sozialista eta bai anarkista, katolikoa eta abertzalea ere, asko hazi Ziren- Beste aldetik, anarkismoak ez zuen apenas indarrik izan EAEn.- Beste aldetik sozialismoa banatu zenean, Alderdi Komunista sortuz (1921ean) Perezagua hautatu zuten komunistek buruzagi bezala eta sozialista erradikalak erakartzea lortu zuen, tartean militante garrantzitsu batzuk, Dolores Ibarruri adibidez.

Entradas relacionadas: