Langile mugimendua historia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 19,41 KB

 

Bizkaiaren industrializazioa:

XIX.Mendearen erdialdean bilboko burgesiak Bizkaia eskualde industralizatu bat bihurtu zuen Enpresa batzuek industria-birmoldaketaren prozesua 1840an hasi bazuten ere Santa Ana de Bolueta lehen zozietate anonimoa, XIX. Mendearen amaieratik aurrera finkatu ziren.

Industrializazio hori bultzatu zuten burgesak meatzejabeak zirenak.Burdina Inglaterrara lingotetan esportatzearen irabaziek tokiko industrialarien eta industrialari ingelesen inbertsioak sustatu zitusten. Hartara Somorrostroko meatzeak ugaritu egin ziren, Bilboko bankua sortu zen 1857 eta 1864 iparraldeko trenbidea.Berrezarkuntzako gobernuen eraginez,1887an ekonomiaren ikusmolde nazionala sortu zen Bizkaian. Ikusmolde horren xedea atzerriko lehiai amaiaraztea zenez Espainiako merkatuaren arabera berregituratu zen.Garai hartan, burgesia industrialak Victor Txabarri,Ibaitarrak eta etxebarriatarrak buru zituela,kontzertu ekonomiko onuragarri bat lortu zuen eta burtsa sortu zen 1890an. Euskal siderurgia zaharkituta zegoen Europakoaren aldean,labe garaien erdiek egur-ikatza erabiltzen baitzuten.Estatuan ordea euskal siderurgiaren egoera hobeezina zen,Bizkaiko enpresek baitzuten sektorearen kontrola.1901ean, Echevarria enpresa sortu zen,altzairu bereziak fabrikatzeko, eta 1902 Bizkaiko Labe Garaiak sortu ziren.



Krisialdi demografikoa:

Frantziarrek ez zituzten euskal lurraldeak utzi 1795eko uztailaren 22an Basilean bakea sinatu zuten arte.

Heriotza gehienen jatorrian egon ziren gosea eta tifus-izurri bat. Eta hori gutxi balitz bezala,frantziar inbasioak biztanleriaren exodoa eragin zuen, jendetza handiak, gerraren hondamenetik ihesi, leku seguruago baten bila.

Ondorio sozial eta politikoak:

Aldaketa ekonomikoek ondorio sozial eta politikoak zituzten:

-Hainbat eta hainbat langile iritsi ziren espainiako toki guztietatik

-Bi gizarte-klase finkatu ziren:botere finantzarioa zuen oligarkia eta proletariotza industriala

-Langile-mugimendua eta mugimendu nazionalista sortu ziren.

Nekazaritzaren nagusitasuna:

Espainiak nagusiki nekazaritzako herrialde bat izaten jarraitzen zuen; %70ek nekazaritzan eta abeltzaitzan. Zerealak, mahatsondoak eta olibondoak. Mendearen amaieran, zitrikoak, lekadunak eta bazka-landareak.

Politiko liberalek zenbait neurri hartu:


Desamortizazioak-> Lurrak Aintzinako Erregimenaren oztopoetatik askatzeko, jabetza pribatua areagotu zedin sustatzeko, eta nekazaritzako produktuak merkaturatzeko.

Lurrak desamortizatzea estatuak lur amortizatuak konfiskatzea zen.

Bi desamortizazio handi:

  • Mendizabalena: Estatuak Elizaren lurrak saldu.

  • Madozena: Udalen eta beste erakunde batzuen ondasunei eragin zien.

Burges askok lurrak erosi zituzten. Laborantzarako metodoak eta erremintak hobetu zituzten. Ekoizpenak gora, nekazari gehienek ezin izan zituzten lurrak erosi, eta ozta-ozta bizirik irauteko adina ekoizten jarraitu zuten.

Langile-mugimenduaren jatorriak:

Espainiako langileen lan-baldintzak oso gogorrak .1868ra arte , Espainiako langile - mugimenduak indar gutxi izan zuen . Lehen manifestazioak ekintza luditak izan ziren .

1840 an lehenbizik langile elkarketa sortu . Elkarteko eskubidea eskatzen zuten

Industria Iraultza berantiarra:

Industria Iraultza Europako beste herrialde batzuetan baino geroago hasi zen Espainian.

Atzera horren kausak:

  • Ikatz gutxi zegoen, kalitate txarrekoa. Burdina esportatzen zen.

  • Garraio-azpiegiturak eskasak eta erliebe gorabeheratsua.

  • Ez zegoen barne-merkaturik eta erosteko ahalmena txikia zen.

  • Bertako kapitala urria zen.


Industriak, trenbidea eta finantzak:

Lehen industriak:

  • Kotoi-industria Katalunian, nekazaritza eta abeltzaintzatik atera zuten onurei esker garatu ziren.

  • Siderurgia Andaluzian, Euskadin eta Asturiasen.Lehen labeak Malagan eraiki ziren. 1871tik aurrera hedapen handia egon zen. Azpimagarriena Bizkaiko Labe Garaiak.

Lehen trena Bartzelona eta Mataró lotzen zituena izan zen. 1855eko Trenbideen Legeak oinarrizko trenbide-sare bat eraikitzea bultzatu zuen.Estatuko laguntzei esker eraiki zen.

Estatuari dirua mailegatzeko helburuarekin San Fernandoren Espainiako Bankua sortu zen eta 1856an, Espainiako Bankua bihurtu zen.

1831n, Merkataritzako Burtsa sortu zen Madrilen.




Hazkunde demografikoa eta emigrazioa:

Espainiako biztanleria hazi egin zen XIX.Mendean, baina Europako beste herrialde batzuetan baino motelago.

Arrazoia da jaiotza-tasak altua izaten jarraitu zuela, eta heriotza-tasak behera egin zuela, baina gutxi, higienearen eta osasungintzaren alorreko hobekuntzak beste herrialde batzuetara baino geroago iritsi baitziren.

Nekazaritzako aldaketek langile batzuk sobera egotea ekarri zuten. Landa-eremutik hirira joan ziren, industrian lan egitera. Askok amerikara ere Argentina eta Kubara.

INDEPENDENTZIA GERRA (1808-1814):

Euskal lurraldeen kokapen geografikoa estrategikoa zen Napoleonentzat, aukeraz baliatuz.Euskal hiri batzuk okupatu zituen. Gutxiengo ilustratu eta liberal txiki batek gizarte eredu berri batean sinesten zuen eta babesa eman zien frantseseei, baina euskal biztanleriaren zati handiena, nekazariz eta apaizez osatua, inbaditzailearen aurka jarri zen, eta hanbat gerrilla sortu



Anarkismoa

1868an , Giuseppe Fanelli anrkistak , Espainiara iritsi zen , Bartzelonan eta espainiako Eskualdeko Federazioa (FRE) sortu zen . 1874an ilegaltzat jo zuten

Langileen Nazioarteko Elkartea marxistetan eta anarkisten zatitu zenean , espaniar sindikalistek anarkisten alde egin zuten Anarkismoa oso azkar zabaldu zen Kataluinian , Andaluzian eta Valentzian .

Espainiako anarkismoa bi taldetan : sindikalistak , moderatuagoa eta erradikala , zuzeneko ekintzaren aldekoa . Atentatu terrorista

1910. Urtean talde anarkistek Lanaren Konfederazio Nazionala (CNT) sortu zuten , sindikatu anarkista

Sozialismo

Sozialismoa Pablo Iglesien bidez hedatu zen Espainian . Espainiako Langile Alderdi Sozialista (PSOE) 1879. Urtean

1888an , Langileen Batasun Orokorra (UGT) PSOE erekin hertsiki lotuta zegoen . Sozialistek politikan parte hartu behar zutel , eta gaitzetsi egiten zituen anarkismoaren indarkeriazko metodoak .XX.Mendearen hasieran , Espainian sozialistak anarkistak baino gutxiago ziren , Madrilen eta Euskadin . 1914tik aurrera , sozialismoak jarratzaileak irabazi zituen Andaluzian , Extremaduran eta Levanten .


Foru- erregimena:

Euskal foruak ez ziren ez monarkariaren mentalitate zentralistaren gustuko, ez liberalen ideia bateratzailearen gustuko.

1.-Cadizko gorteen 1812ko Konstituzioak espiritu zentralizatzailea zuen, ez zituen onartzen erregimen espezifikoak

2.-Hirurteko liberalean, aduanak kostara eraman ziren, foru-erakundeak kendu ziren ets salbuespen fiskal eta militarrak bertan behera utzi ziren.

3.-Fernando VII.Ak foruak berrezarri zituen

4.-1841ean, Esparteok foruak abolitu

5.-1844ean liberal moderatuek berrezarri egin zituzten

6.-Azkenik 1876an,Arabako,Bizkaiko eta Gipuzkoako foruak indargabetu zituen lege bat onartu zen



Langile-mugimendua:

Langile-mugimendua Espainiako iparraldeko probintzietatik etorritako proletariotza bat sortu zen bizi baldintza eta lan baldintza gogorrak izan zituen, ezinegona eta haserrea handituz joan ziren eta gatazka bat hasi zen 1890eko maiatzean,lehenbiziko langile-greba orokorra egin zen Bizkaian.Bost greba orokor handi egin ziren horrela, Bizkaia langile-mobilizazioaren gune garrantzitsuenetako bat bihurtu zen estatu osoan , bai eta sozialismoarekiko gune leialenetako bat ere.Horren ondorioz benetako sindikatu-egitura sozialista bat agertu zen, Facundo Perezagua buru zuena. 1888an, Langileen Batasun Orokorra(UGT) sindikatua,langileen eskubideak defendatzeko

Entradas relacionadas: