Langile auzoak historia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,68 KB

 

1898an koloniak galtzean, indianoak bertan pilatutako dirua herrialdera itzuli zen eta horrek, ontzigintzaren hazkundea azkartu zuen. Ontzigintzaren garapena onuragarria izan zen Bizkaiko siderurgiarentzat.

Industrializazioak aldaketa gogorrak eragin zituen gizartearen egituraketan, klase-
Gizartea sortuz. Gizarte berri horretan bi klase bereizten dira: burgesia eta proletarioak.
Burgesak negozio berrien jabeak dira (industriak, meategiak, finantza-erakundeak…), eta proletarioak, fabriketako langileak eta meatzariak.

Gizarte industrial honetan aberats eta pobreen arteko zatiketa bortitza zen. Klase zapaldu bat osatzen zutela kontzientzia hartzen hasi ziren langileak, eta horrek klase borroka eragin zuen.

Bereizketa sozialak oso nabarmenak izango dira hiriaren espazioaren erabileran ere. Industrializazioarekin, hiriak hasi, eta langileen auzoak eta burgesen auzoak eraikiko dira. Burgesek hirietako zabalguneak eta langileek hiri zaharreko etxe edo periferian eraikitako etxeak okupatu zituzten. Burgesen etxeetara ur korrontea eta elektrizitatea heltzen ziren, estolderia-sistema egokia izaten zuten. Langileen etxeak, aldiz, ur korronterik ez zuten eta ura ibaitik hartzen zute; estolderia-sistemarik ez zegoen edo

Bereizketa espazial honek bere ondorioa izan zuen demografian. XIX. Mendearen bukaeran eta XX.Aren hasieran Bilbok Europako heriotza-tasa altuenak izan zituen, tarteka hilkortasun katastrofikoko aldi batzuk gertatzen zirelarik. Langile-auzoaen egoera izaten zen faktore erabakigarriena gaitzak berehala zabaltzeko.

Langileen elikadura eskasa zen eta gaitzei aurre egiteko erresistentzia ere ahulagoa. Ondorioz, bizi-esperantza ere oso motza zen eta haurren hilkortasun-tasa oso altua.

Arazo sozial honek  eragin handia izan zuen bilakaera historikoan:
langile mugimendu indartsu bat sortarazi zuen. Bizkaiko meatzariak izan ziren Euskal Herriko lehenengo greba orokorra egin zutenak 1890ean.

TESTUAREN GARRANTZIAEleberrian ematen zaigun informazio historikoa interesgarria da. Bizkaiko meatzarien egoera industrializazio-prozesuaren hasieran oso gogorra zen, eta Blasco Ibañezen deskripzio bizi honek asko laguntzen digu horrek guztiak izan zituen ondorioak ulertzen: grebak, mota guztietako protestak, langileen joera erradikalak…

Bestalde, Blasco Ibañez intelektual errepublikanoa zen, eta errepublikanoak asko saiatu ziren langileak beren alderdi eta joerara hurbiltzen eta baita haien artean balio burgesak txertatzen ere.


Entradas relacionadas: