Landarearen mugimenduak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,44 KB

 

-Auxina: Meristemo, enbrioi eta benetako hostoetan kokatzen dira eta hauek dira erregulatzen dituzten prozesuak: Alde batetik, zelulen luzetarako hazkundea, zurtoinen lodiera hazkundea, fruituen hazkundea eta heltzea eta geotropismoa estimulatzen dute. Bestetik, hostoen, loreen eta fruituen abzisioa eragozten dute.

-Giberelina: Meristemo primarioetan, hazietan eta hosto gazteetan aurkitzen dira. Erneketa, zurtoinaren luzapena eta fruitu batzuen heltze-prozesuaren atzerapena estimulatzen dute.

-Zitokinina: Meristemoetan, sustrai-puntetan eta ermuindutako hazietan aurkitu daiteke eta zelula banaketa estimulatzen dute.

-Azido abzisikoa: Hazietan, fruitu gazteetan eta obulutegiaren oinarrian daude. Honek, erneketa eragozten du, fruituen abzisioan laguntzen du eta inguruko egoera txarrak direnean estomen itxipena erregulatzen dute.

-Etilenoa: Landarearen hainbat zatitan eta heltzen ari diren fruituetan kokatzen dira. Alde batetik, hostoen erorketa, fruituen heltze-prozesua eta ernalketaren ondoko lore-zatien seneszentzia estimulatzen dute. Bestetik, sustraiaren eta zurtoinaren luzapena eragozten dute.

2.2)Tropismoak

Organismoen eta organo finkoen etengabeko hazkunde-mugimenduak dira eta alde bakar batetik jasotzen den kanpo-estimulu batekiko erantzun gisa landarea okertzea eragiten dute. Tropismoaren aldaketak atzeraezinak eta motelak dira eta eragiten duten estimulura hurbiltzeko zein urruntzeko izan daiteke. Alde batetik tropismo positiboari esaten zaioa estimulura hurbiltzeko mugimendua denean eta alderatzeko mugimendua denean, berriz, tropismoa negatibo esaten zaio.

Tropismo motak

-Fototropismoa: Argi aldaketa bati landareak ematen dion erantzuna da. Landarea argirantz okertzen da. Okerdura hori eragiten duen hormona auxina da. Auxina landarearen eremu ilunetara joaten da eta bertako zelulak eremu argitsukoak baino azkarrago haztea eragozten dute. Ondorioz, landarearen punta argirantz okertzen da. Zurtoinetan, fototropismo positiboa da eta sustraietan, negatiboa.

-Hidrotropismoa: Urak eragindako estimulu bati emandako erantzuna da. Sustraiek hidrotropismo positiboa daukate.



Entradas relacionadas: