Lan arriskuen prebentzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,92 KB

 

Zer da lan arriskuen prebentzioa? Lanaren ondoriozko arriskuak eragozteko edo murrizteko, enpresa baten jardueraren fase guztietan hartzen diren neurriei esaten zaie lan arriskuen prebentzioa.

Lan arriskuen prebentziorako araudia
:

1.Nazioarteko Hitzarmenak (LNA) 2.Europar Batasuneko Irizpideak 3.Espainiako konstituzioa (40.2 artikulua) 4.Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea (31/1995)

Osasunaren definizioa:

-Munduko Osasun Erakundeak honela definitzen du osasuna:
“Erabateko ongizate fisiko, psikiko eta sozialeko egoera, eta ez soilik gaitzik edo gaixotasunik ez izatea.”

-Zer da ongizate fisikoa? Gaixotasun edo mina eza. Adibidez: Ongizate Fisikoa galtzen dugu gripea dugunean, edo lanean erortzen garenean…

-Zer da ongizate psikikoa? Pertsonaren oreka emozionala da, eta langilea bere lanarekin identifikatzen da. Adibidez: lan gehiegi edukitzeagatik estresa jasaten dugu.

-Zer da oreka soziala? Beste lankideekin erlazio onak izatea, gure lana errekonozitzea, etorkizunera begira esperantzak edukitzea. Adibidez: lankide batek ez gaitu hitz egiten, enpresaburuak kritikak besterik ez dizkigu egiten eta gure lana ez du aintzat hartzen.

Lanaren eraginak: 1.Positiboak: Pertsona bezala gartzea eta diru sarrerak

2.Negatiboak:



Lan Arriskuak
:Lanaren ondorioz langile batek kalte bat izateko posibilitatea du. Kalte motak:

-Lan istripuak: lanaren ohiko garapena eteten duen eta pertsonarengan lesioak nahiz gauzetan kalteak eragin ditzakeen ezohiko, bat-bateko eta ustekabeko gertaerari esaten zaio lan istripua.

Bestelako lan istripuak


:

-In itinere istripua: lanerako joan-etorrietan gertatutakoak.

-Langileen Ordezkariek beren funtzioak betetzen ari direla izandako istriouak

-Salbamendu lanak: lanarekin zerikusia dutenean.

-Lanak eratorritako lan istripu batengatik gure osasunak okerrera egitea edo gure osasunean arazoak egotea lan istripuagatik.

-Langilearengatik: langileak izandako deskuidu bat konfiantza gehiegikeria batengatik bere lanpostuan.

-Natura dela medio emandako istripuak: intsolazioa edo tximista bat.

Honako hauek ez dira lan istripuak


-Zuhurtzigabetasun ausartegia (langileak ez die segurtasun neurriei jaramonik egiten, nahi ez duelako)

-Lanbide Gaixotasunak: Lanbide gaixotasunak, multzo batzutan sailkatzen dira, Lan Ministeritzaren arabera. Bertan agertzen ez diren gaixotasunak, ez dira Lanbide Gaixotasuntzat jotzen.



Entradas relacionadas: