Kytb

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,93 KB

 
Mediterraneoko nekazaritza paisaia: Mediterraneoko kostaldea eta kostalde aurrea, Guadalquivirren harana eta Balearrak hartzen ditu. Bertako inguru fisikoan, erliebea gorabeheratsua da, laua kostaldetik hurbil, eta mendi batzuk kostaldearen aurrean. Klima mediterraneo kostaldekoa dauka, eta udan prezipitazio oso gutxi egoten dira. A/ Nekazaritzako egiturak honako ezaugarri hauek ditu: *Biztanleria oso ugaria da, tradizioz sakabanatua, baina nekazariek nahiago dute egoitza gune pilatuetan finkatzea, zerbitzu gehiago dituzte eta. *Lurraren jabetza, normalean, oso zatituta dago sail ureztatuetan. Lehorreko sailetan, jabetza txikiak eta ertainak dira Valentzian eta Murtzian; ertainak, Katalunian; eta handiak, mendebaldeko Andaluzian. *Lurzoruaren erabilerak askotarikoak dira.B/ Nekazaritzan desberdintasun handia dago sail ureztatuen eta lehorreko sailen artean. *Laborantza ureztatuei mesede egiten dieten faktoreak honako hauek dira: tenperatura leunak, intsolazio handia, erliebearen babesa, lurzoru egokiak eta erosteko ahalmen handia duen nazioarteko eskari garrantzitsua. Aire zabaleko barazkigintza goiztiarrean, eta plastikopeko barakigintza goiztiarrean dihardute eta fruta mediterraneoak eta fruta tropikalak ekoizten dituzte Malagako eta Granadako zuloguneetan, neguak oso leunak dira eta. *Lehorreko laborantzak Guadalquivirren haraneko landazabaletan eta kostalde aurreko inguru menditsuetan eta gorabeheratsuetan ekoizten dira. Horietan, zerealak, mahastia, olibondoa eta almendrondoa dira nagusi. C/ Behiak eta txerriak Katalunian dira nagusi, hirien eskariari esker; ardiak eta ahuntzak lehorreko sailetan dira nagusi; eta korridetarako zezenak, Guadalquivir ibaiaren ertzean. Mendiko nekazaritza paisaia: Mendiko nekazaritza paisaiaren inguru fisikoak muturreko baldintzak ditu; altuera handiko erliebea eta aldapa handiak; eta, klimari dagokionez, negu hotzak eta prezipitazio ugariak,gehienetan, elur itxuran.A/ Nekazaritzako inguruak honako ezaugarri hauek ditu: *Biztanleriak dentsitate oso txikia du eta herriak jendez husteko joera handia dago; biztanleria tradizioz sakabanatuta egon izan da haranetako nukleo txikitan. Gaur egun, nukleo horiek bertan behera uzten dira eta haranen behealdeko herri handietara jotzen da. *Jabetza txikia da nagusi, lursail itxietan eta, kasu askotan, bata besterik bananduta; udalerriaren jabetza publikoko basoak eta larreak ere badaude, herritarrek modu esklusiboan aprobetxatzeko. *Lurzoruaren erabilerak askotarikoak eta osagarriak dira, eta klimaren baldintzen arabera mailakatzen dira: nekazaritza haranen behealdean, basogintza hegaletako basoetan, eta abeltzaintza gailurretako sastrakadietan eta larreetan; hala ere, mendien klima zonaren arabera, aldaketak egoten dira. B/ Penintsularen iparraldeko mendietan, nekazaritza haranen behealdean egiten da eta baratzeko laborantzak dira nagusi; Levanteko eta hegoaldeko baso termikoagoetan, laborantza batzuk, esaterako almendrondoak eta olibondoak, hegaletatik igotzen dira eta zapaldatan eta terrazatan antolatuta. C/ Abeltzaintzak erregimen estentsiboa du. Penintsularen iparraldeko mendietan, behiak eta ardiak dira nagusi eta hegaletako basoetan irekitako labakiak eta soilguneak eta gailurretako sastrakadiak eta larreak aprobetxatzen dira. Mediterraneoko mendietan, basoen gaineko sastrakaz eta larrez osaturiko mailarik egoten ez denez, ardiak dira nagusi eta tokiko transhumantzia egiten dute haranaren eta tontorraren artean. D/ Basogintzan egurra erregaitzat erabiltzen da eta eukaliptoaren, gaztainondoaren eta pinuaren zura ustiatzen da.

Entradas relacionadas: