Kultura definizioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,02 KB

 

 Auguste Compte (1798 - 1857) Soziologia agertu baino lehen filosofo eta teologoek haien hausnarketak 15 'gizarteak nola izan behar zuen' imajinatzera edo deskribatzera zuzentzen Zituzten, hau da mundu ideal batera. Comptek hausnartzeko modu berri bat Definitu zuen. Aitzindari honek gizartea eta mundua nolakoa den, nola Funtzionatzen duen azaldu eta ulertzea du helburu. Errealitate bai, idealismorik Gabe. Bera asmatu zuen soziologiaren kontzeptua, eta gizartea ikuspegi Positibista eta zientifiko batetik aztertzea bilatzen zuen, datu objektiboetan Oinarrituko gara eta komunitate zientifikoak onetsi behar du. Ikuskera positibista Honen barruan hainbat izen azpimarratuko ditugu:  Maquiavelo: 'El fin justifica los medios'.  Hobbes: 'El hombre es un lobo para el hombre'.  Rousseau: 'El hombre es bueno por naturaleza'. Gizartea eta giza gertaerak gauzak balira bezala ikertzea proposatzen Comptek. Fisikak eta matematikak egiten duten bezala, eta diziplina hauetako Metodo zientifikoa soziologiari aplikatu behar zaio. Ikuspegi eboluzionistak Azaltzen du gizartearen pentsamenduaren garapena, gizartearen bilakaera Modu lineal batean egiten da, ez modu zirkular batean; mundua interpretatzeko Era sinple batetik, beste konplexuago batzuetara garatzen da eta ez dago Atzera bueltatzerik. Mendebaldeko zibilizazioaren ikuskera eta gizarte Antolamendu mota, hiru etapan banatuta

: 1. Etapa

Teologikoa. (Europako Erdi Arora arte). Gizakiaren haurtzaroarekin Konpara daiteke: mundua eta gizartea Jainkoaren produktu dela ulertzen da. Gizakiak ez du ezer eginik ezta aldatzerik dena Jainkoaren borondateak Antolatuta eta erabakia dagoelako. Horrela da eta ezin da aldatu, iraultzarik ez Da ematen.
2. Etapa: Metafisikoa. (Errenazimendua). Gazteriarekin konparatu dezakegu: Mundua eta gizartea ez da naturaz gaindiko edo jainkozko kontu bat bezala Ulertzen, ideia abstraktuen arabera baizik. Ideiak daude baina oraindik ez dira Akziora eramaten.

3. Etapa:

Zientifikoa. (XIX. Mendetik aurrera). Heldutasunarekin konpara Daiteke: Cópernico, Galileo, Newton . Aurreko etapetan Ematen diren idei abstraktuen zinezkotasuna ezin da frogatu edo egiaztatu. Mundu zientifikoari esker mundu natural eta sozialari buruzko azalpenak Errealitatearekiko harreman zuzenagoa daukatela edo ez berauek asmakeriak Baino ez diren ziurta daiteke. 

 

Enkulturazioa eta akulturazioa


Enkulturazioa:


giza nortasuna duen pertsona bihurtzen duen ikaskuntza Prozesua da eta gizartearen arau eta balore-sistema baten Barnerapenean datza, gizarte horretan integratzeko asmoarekin. Bizitzaren hasieran ez dago nortasunik: hau da, organismo fisiko bat Existitzen da, baina ez pertsonaren zentzurik. Giza nortasun hau Gizartetik kanpo garatzea ezinezkoa da, izan ere, honen Ondorioz atzerapenak dituzten pertsonak, antisozialak edo asozialakdiren pertsonak aurki ditzakegu. (Genieren kasua)  

Akulturazioa

Talde sozial batek berezko kultura alde batera uztea eta Beste talde sozial batera edo beren kulturara moldatzean datza. Ondorioz, talde sozial honen identitatea guztiz aldatzen da.

Azpi-kultura eta kontrakultura

Gizarte guztietan, kultura orokorra edo dominatzailea, gizarte baten gehiengoak Konpartitzen duena, eta kultura horren parte bat partekatzen ez duten pertsona Taldeak aurkituko ditugu. Bakoitza bizi estilo desberdinak ditu eta modu Hierarkizatuan bereizten ditugu. Bi kontzeptu garrantzitsu hauek bereizi ahal Ditugu:

Azpi-kultura

Gizarte baten kultura Orokorrarekin elkartutako portaera arauen multzoa da baina hala ere, Harengandik bereizten dena. Ohitura, estetika, jarrera, hizkera edota Sinesmen desberdinak eta, neurri batean, autonomoak dituen giza talde Da, gehienetan hirietan garatzen dena. 

Kontrakultura

Azpi-kultura bat da ezberdina ez-ezik, zehazki kontrajarrera Aktiboan gizartearen kultura dominatzaileari dagokionez; hau da, Kontra-kultura, kultura nagusiaren kontrako mugimenduak dira. Kontrakulturek gizarte aldaketa asko sortzen dituzte, etorkizuneko edo Iraganeko kulturak izatera heldu daitezke. .

Kultur erlatibismoa eta etnozentrismoa

Argi dago ezin izango dugula beste kulturen ekintzak ulertu, gure Motibo eta balioen ikuspegitik aztertzen baditugu; portaera eta kultura horiek, Haien motibo, ohitura eta balioen argitan interpretatu beharra daukagu ulertu Nahi baditugu.
Kultura erlatibismoak adierazten du ezaugarri baten funtzio eta esanahia bere Ingurugiro kulturalari lotuta daudenean. Ezaugarri bat berez ez delako ez ona Ez txarra. Egoera  zehatz bat bere testuinguruan kokatu behar Dugu ongi ulertzeko.
Etnozentrismoa ordea, gauzak ikusteko modu bat litzateke, norberaren taldea Guztion erdigunean kokatzen da eta eredua da beste talde guztiak neurtu eta sailkatzeko orduan. Gure kulturaren ikuspuntutik, sailkatzen ditugun Besteon balio, portaera edo sinesteak on eta txar bezala. 

Entradas relacionadas: