Kromosomak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,42 KB

 

Entzimak Proteina-mota guztietatik ugarienak eta espezializatuenak dira. Izaki bizidunak Gertatzen diren erreakzio kimiko espezifikoen katalizatzaile dira. Erreakzio Kimiko guztietan jatorrizko modeluak eraldatu egiten dira amaiera-substantzia Edo produktua (P) emateko. E+S—ES—P+E Erreakzio horietan E entzima eta S substratua Entzima-substratu konplexua   E-S Eratzeko elkartzen dira. S substratua produktu bihurtuko da; P produktuak Askatu egingo da eta E entzima libre geratuko da beste substratu-
molekula Batekin elkartzeko.

Entzimak gune Aktibo izeneko gunea dute. Hau, substratua hartzeko sargune bat da eta Erreakzioa sargunean bertan gertatuko da. Entzimei ezin besteko ez zaizkien Molekula edo ioi ez organikoak kofaktore dute izena. Entzimek katalizatutako Erreakzioetan kofaktore giza diharduen molekula organikoa koentzima da. Entzima Inaktiboak badira apoentzimak eta koentzima osatzen duten multzoari holoentzima Deritzogu

Mitosian 4 fase desberdintzen dira: Profase, Metafase, Anafase eta Telofasea. Lau fase horiek mitosia hobeto ulertzeko erabiltzen dira, baina prozesu Mitotikoa jarraitua da eta ez du faseren arteko mugaketarik.

 Profasea: Profasea mitosiaren faserik luzeena da. Fase honetan kromatina (kromosomen osagai nagusia) kondentsatzen hasten Da, eta kondentsazio edo trinkotze horren ondorioz kromosomak agertzen dira (interfasean kromosomak ez dira ikusgaiak). Kromosoma bakoitzak bi kromatida ditu fase horretan, zentromero izeneko egitura baten bitartez lotuak. Kromosomak Agertzeaz gain, nukleoaren mintza desagertzen da profasean, kromosomak aske Geratuz zitoplasman. Nukleoloa ere desgartzen da. Aldi berean, zentrosomaren bi zentrioloak (interfasean bikoiztu direnak)
zelularen polo Banatara joaten dira. Zentrioloen mugimendu honekin batera mikrotubuluak Agertzen dira eta baita
ardatz akromatikoa ere. Fase Honen bukaeran zentrioloak zelularen bi muturretan kokatzen dira.

Metafasea: Kromosomak mugitzen Dira eta ardatz akromatikoaren erdialdean kokatzen dira. Kromosoma bakoitzaren Kromatidak zentromeroaren bidez lotzen dira ardatzaren mikrotubuluetara. Kromosomak era perpendikularrean Lotzen dira ardatzari, plaka ekuatorial izeneko egitura sortuz. Fase honetan kromosomak oso ondo Ikusten dira mikroskopioan, trinkotzerik Handiena dutelako.

Anafasea: Kromosoma Bakoitzaren bi kromatidak banatu eta zelularen kontrako poloetara abiatzen Direnean hasten da anafasea. Momentu horretatik, kromatida bakarra kromosoma Bat eratzen du, kromosoma anafasikoa deitua. Anafasea mitosiaren funtsezko fasea da, fase honetan Ama-zelularen kromosomak bitan banatzen baitira. Kromatiden mugimendua zelularen aurkako poloetara ardatzaren Mikrotubuluen mugimenduaren ondorioa da (mikrotubulu horiek laburpen-mugimendu Bat burutzen baitute)

Telofasea: Kromosomak Zelularen bi poloetara iristen direnean hasten da telofasea.
Profasearen Alderantzizko prozesuak gertatzen dira: mikrotubuluak desagertzen dira, Zelularen polo bakoitzean (kromosomak dauden lekuetan) nukleoaren mintza eta Nukleoloa agertzen dira, kromosomak deskondentsatu egiten dira eta ikusezinak Bihurtzen dira berriz, interfasean bezala. Telofasea bukatzerakoan
zitozinesia edo Zitoplasmaren banaketa dator. Prozesu honen bidez ama-zelula bitan banatzen da, ziklo zelularrari amaiera Emanez.

Entradas relacionadas: