Kromosoma homologoak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,04 KB

 

Zer dira geneak? “Mendelen herentzia-unitateak” bezala ezagututakoak, geneak ADNaren pusketak dira, karaktere bati buruzko informazioa duena. 

Zer desberditasun nagusi dago izaki bizidunen eta materia bizigabearean artean?Izaki bizidunek beren buruaren kopiak egin ditzakete, materia bizigabeak, aldiz, ez. 

Zer heredatzen dute seme-alabek?Karaktereak heredatzen dituzte. 

Zeri esker dugu izaki bizidunen aniztasuna?Kopiak ez dira guztiz zehatzak, eta guzti hori da aniztasunaren gakoa. Aldaketa nimino honek egiten gaituzte desberdinak eta desberdintasun honetan dago eboluzioa. 

Zer proposatu zuen Darwinek bere Eboluzioaren teoriak?Espezien arteko etengabeko lehiak autatzen dituela espezie bakoitzaren ezaugarriak. 

Hautespen naturalarenn esker zein organismoek izaten duten bizirik irauteko aukera? Hobekien egokitua dagoena. 

Zer da hautespen artifiziala? Gizakiak egiten duen hautespena, berak nahi duen arabera hobekien egokitzen dena ugalaraztean datzan prozesua. 

Zuzena al da herentzia nahasiaren hipotesia? Zergatik? Ez. Karaktereak ez dira nahasten, karaktereak mantentzen dira. 

Zer gertatzen zaio kromatinari mitosian, hau da, zelula zatiketan?Ugalketa forma aldatzen du, ixten da, paketatu ugaltzeko momentuan zatiketa errazteko. Hau da, kromosoma bihurtzen da. 

Beraz, zer dira kromosomak? ADNaren beste egitura bat dira, non informazioa paketatuta dagoenez ezin den irakurri eta ugalketa fasean eratzen dena. 

Gizakiok zelula arruntetan zenbat kromosoma ditugu? Horietariko zenbat dira sexualak?46 kromosoma edo 23 pare. 23 aitarenak eta beste hainbeste amarenak. Ugal zeluletan 1 eta bakarra, beste zeluletan 2. X edo Y izan daitezke. 


Kromosomak herentziarekin zerikusirik badute, zer erlazio dute geneekin? Geneak kromosoma zatiak dira, eta karaktereak kontrolatzen dituzte. 

Zenbat kromosoma ditugu sexu zeluletan?23.

Ernalketaren ondoren zenbat kromosoma izango ditu zelula berriak? 23 pare edo 46 kromosoma. 

Zer adierazpenarekin ezagutzen da azido desoxirribonukleikoaren makromolekula? ADNa. 

Badakigu geneak ADNz osaturik daudela, eta zerez dago osatuta ADNa?Bi katez, horietako bakoitza nukleotido izeneko konposatu kimiko askoz osatua. 

Zer iradokitzen dute ADN zuntzei egindako erradiografiak? ADNak helize forma duela, eta proteinaz inguratuta dagoela. Informazioa ematen duela. 

Edwin Ohargaff kimikariaren legeak adierazten dute A eta T, G eta C molekulen kopurua berdina dela. Zer esan nahi du horrek? A+T+G+C=100 emango du beti, eta bakar baten (A,T,G edo C-n) kopurua jakinik, besteena jakin dezakegu. Nukleotido pare horiek parekatuta daudela, haien artean berariazko interakzioa (osagarritasuna) dago. 

Fenotipoa eta genotipoa zer dira?Genotipoa bi gene dira, eta horietako gene bat, fenotipoa, adierazten den karakterea da. 

Zein dira nukleotidoaren osagaiak? Base nitrogenatu bat. Lau daude: adenina, timina, guanina eta zitosina. Azukre bat (pentosa)Azido fosforikoa.

Zein eredu proposatu zuten 1953an Cambridgen, Watson eta Crick zientzialariak ADNarentzat?Helize bikoitz automihiztagarri bat, A-T eta C-G bereak parekatzeak adierazten zuen material genetikoa errepikatzeko mekanismo bat egon zitekeela.

Helize horretan baseak modu selektibo batean parekatzen ziren. Zer adierazten zuen horrek? Zenbat aitaren gene “kantitate” eta zenbat amaren gene “kantitate” dagoen adierazten du. 

Zer esan zuen Crickek pub batean?“Bizitzaren sekretua aurkituko dugu” Esan zuen. 


Nola errepikatzen dira geneak?ADN molekulak bikoiztuz errepikatzen dira. ADCa kremailera bat bezalakoa da: irekitzean bi sustrai ditu. Gero sustrai bakoitza beste batekin bat eginez ADN berria sortzen da. 

Zergatik esaten da ADNa kremailera baten modukoa dela? Irekitzean bi zatitan banatzen delako. 

Zertarako balioko du kate bikoitzak? Beste bi kate egiteko. 

Zergatik bikoizten da ADNa? Baseak beti multzo beretan parekatzen direlako. Zelula gehiago edo zelula berriak egin ahal izateko. 

Beraz, zein da geneak kopiatzeko prozesuaren oinarria? Baseak material genetikoa errepikatzeko molde baten modukoak.  

Zer dira proteinak? Aminoazido izeneko molekula bakunen sekuentzia bana duten kateak.

Zer egiten dute proteinek? Funtzio biologiko gehienak, erreakzio kimikoen bidez. 

Zer da kode genetikoa? Proteinak eratzeko balio duten arauen multzoa. 

Zeren arabera ordenatzen dira proteinak? ADNa osatzen duten nukleotidoen edo sekuentziaren arabera. 

Zenbat nukleotido behar dira aminoazido bat kodetzeko? 3. 

Geneek herentziazko informazioa biltegiratzetik aparte zer gehiago egiten dute? Proteinak eratu. 

Zer dio Crickek bere biologia molekularraren dogma zentralean? Zer bide egin ditzakeen herentziazko informazioak. ADNak informazio hori biltegiratzen du eta proteinak sintetizateko erabiltzen da. 

Zein desberdintasun daude ADNaren eta ARNaren artean?ARNa helize bakarra da eta Tren ordez U du. Bestalde, pentusa azukrea du, erribosa. ADNak T du, bi helizeduna da eta bere azukrea desoxirribosa da. 

Entradas relacionadas: