Kontzertu ekonomikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,53 KB

 

6. KONTZERTU EKONOMIKOAK (1878)

Foruen ezabatzeak gizartearen eta foru erakundeen oposizio handia sorrarazi zuen. Gipuzkoa eta Arabako Aldundi berriek erabaki zuten Gobernuarekin negoziatzea 1876ko Legearen aplikazioa. Gobernuak Bizkaiko Batzar Nagusiak, ezabatu zituen eta Aldundia izendatu zuen. Negoziazioaren emaitza Kontzertu Ekonomikoa izan zen, honek autonomia fiskal eta administratiboa ematen zuen:
-Autonomia fiskala; probintzia bakoitzak Estatuari diru kopuru bat ordaindu behar dio. Dirua biltzeaz diputazioa arduratzen da eta Estatuari diru kopurua ordaintzeaz.

-Autonomia administratiboa; zergak biltzeko eta administratzeko gaitasunak Aldundiei eskumen administratibo zabalak ematea ekarri zuen.

Autonomia fiskala mantentzen da, baina egoerarekin konparatuz aldaketa nabaria eman da. Erregimen foralaren ondorioa autonomia izan zen.  Hurrengo Kontzertuan 1887 sistema iraunkorra bihurtu zen. Erregimenaren arrazoiak hauek ziren:

1-Estatuak ezin zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Estatuko zerga sistema jarri ez zutelako aparatu estatistiko eta administratiborik.

2- Canovas del Castillo kezkaturik zegoen ezegonkortasun politikoarengatik


Ondorioak:

1)Kontzertu Ekonomikoak autogobernu maila handia ematen zien Euskal Probintziei. Aldundiek botere handia izan zuten. Aldundiak Batzar Nagusiek ez zituen aukeratzen baizik eta Estatuko hauteskunde sistemaren arabera aukeratzen ziren. Hirietako burgesiaren esku egongo dira eta ez aristokrazia nekazariaren esku.

2)Probintzian boterea kontrolatzen zuen burgesiak bere interesen araberako zerga sistema ezarri zezakeen eta horrela garatu ziren.  Estatuari ordaindu behar zitzaion diru kopurua geroz eta handiagoa zelako eta Aldundien gastuak ere handitu ziren.

3) Kontzertu Ekonomikoek euskaldunei zegozkien baino gutxiago ordaintzea erraztu zuen

4) Euskal Probintzien egonkortasuna lortu zuten Berrezarkuntza Sistemaren barruan. Foruen galerak frustrazioa murriztu zuen eta Canovasek krispazioa murriztea eta Berrezarkuntza Sistema sendotzeko beharrezkoa zuen bakea lortzea.

Kontzertu Ekonomikoen iraupena:

-Bizkaia eta Gipuzkoak galdu zuten, gerra zibilean Errepublikaren alde jartzeagatik. Arabak, Francoren altxamenduaren alde zeuden. Nafarroak arrazoi berdinengatik.

- Trantsizio garaian Kontzertu Ekonomikoak berreskuratu ziren, eta Kontzertu Ekonomiko bakarra sortuz Euskal Erkidegoko hiru herrialdeentzat. Nafarroak “Leyde Amejoramiento del Fuero” lortu zuen.   



Entradas relacionadas: