Kolore osagarriak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,16 KB


9-Pigmentu kolore primarioak horia, magenta eta ziana dira.Pigmentu kolore sekundarioak primarioak binaka nahastuz lortzen dira eta gorria, berdea eta morea dira.Pigmentu kolore tertziarioak primario bat eta alboko sekundario bat nahastuta sortzen dira: horia + berdea = hori berdexkahoria + gorria = laranjaziana + berdea = urdin berdexkaziana + morea = urdin moreamagenta + morea = purpura (more gorrixka)magenta + gorria = karmina (gorri bizia)

10-


Kolore osagarriak zirkulu kromatikoan parean daudenak dira: ziana eta gorria, berdea eta magenta, horia eta morea,...

11-

Kolore harmonikoak zirkulu kromatikoan elkarren ondoan aurkitzen direnak dira. Konposaketa batean horrela kokatuta lasaitasun sensazioa ematen digute. Harmonia motak: kolore hotzen harmonia, kolore beroen harmonia, harmonia monokromatikoa,...Konposizio batean koloreek talka egiten dutenean, bistarako mingarria dela diogunean, esan daiteke kontrastea daukagula.Kontraste mota batzuk: kolore hotz eta beroen artekoa, kolore osagarrien kontrastea,kolore ilun eta argien kontrastea,...

12-


Kolore hotzak urdina eta berde ilunaren gamakoak dira,lasaitasuna, seriotasuna, sakontasun sensazioa ematen dute.
Kolore beroak gorria eta horiaren gamakoak dira, aktibitatea, poza, dinamismo sensazioa eragiten dute.

13-


TONUA

: kolore bat besteengandik bereizten duen kualidadea da.Kolore desberdin bakoitza.

BALIOA

:Kolore batek duen argitasun edo iluntasun maila adierazten du. Kolore horrek duen zuri edo beltz kopurua.

ASETASUNA

: kolore baten purutasun maila adierazten du, indartsua eta bizia denean asea (saturatua) egongo da.

14-

Kolorearen itxura aldatu egiten da inguruan edo hondoan duen kolorearen arabera. Kolore baten argitasuna aldatu egingo da hondoaren arabera: hondoa ilunagoa bada koloreak itxura argiagoa izango du eta alderantziz.Kolore batek biziagoa dirudi bere osagarriak inguratzen badu.

15-

Hasiera batean iragarki edo logotipo baten kolorea kasuala izan daitekeela pentsa genezakeen arren, egiatik gutxi du honek normalean. Azterketa asko egin dira garunaren funtzionamenduaren inguruan eta hauetako batzuek erakutsi dute garunaren erantzuna oso desberdina dela begiekin kolore bat edo beste bat ikusten dugunean.Kolore bakoitza emozio jakin batzuekin lotzen da:

HORIA

Emozioak: Umorea, poztasuna, baikortasuna, energia, ardura, gaisotasuna.

GORRIA

Emozioak: Maitasuna, haserrea, agresibitatea, pasioa, sentsualitatea, intentsitatea.

MOREA

Emozioak: Anbizioa, duintasuna, misterioa, independentzia, imaginazioa.

URDINA

Emozioak: Lasaitasuna, fidagarritasuna, konfidantza, seriotasuna.

BERDEA

Emozioak: Harmonia, lasaitasuna, freskotasuna, anbizioa, gutizia, natura, ekologia.

BELTZA

Emozioak: Indarra, misterioa, elegantzia.

Entradas relacionadas: